Iya guriak egindu,
badegu zeñek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya!
Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!
Gerraren billa gau t'egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!
Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!
Umildadean alkarri
errespetua ekarri;
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi;
ori deseo nuke nik,
ixuri gabe odolik!
Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen;
ez da errez ibilltzen
anaiak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe;
ortan galduko gerade!
Gu gera iru probintzi,
lengo legerik ez utzi;
oieri firme eutsi,
naiz anka bana autsi;
jaioko dira berriyak,
gu gera euskal erriyak!
Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano;
aitak ill ziran baño
semeak oraindaño
legea degu guardatu;
letra zarrik ez ukatu!