Joxe eta Ana
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Joxe eta Ana»


1/ J.:
Lezo'n, erromeriyan,
Maiatzian iruan,
etzan zu baño ederragorik
nere inguruan. Ja, jai!

2/ A.:
Maiatzaren irua
zan igande-goiza,
nere ondoren ibilli ziñan
ero baten gisa.

3/ J.:
Geroztikan etzaitut,
naiz aldian bizi,
gaur arteraño nere begiyen
aurrian ikusi.

4/ A.:
Jakin det adixkire
dituzula milla;
ez badituzu aski, alperrik
zatoz nere billa.

5/ J.:
Egiya da, orduan
nik nuan laguna:
beko errotan serbitzen daguan
bizi-alarguna.

6/ A.:
Bederatzigarrena
da mandamentua,
esaten dizu kutixi ori
dala pekatua.

7/ J.:
Ez da izango pekatu
dantzan egitia,
ta etxerakuan dozena erdi bat
muxu ematia.

8/ A.:
Besteren emaztia
senide lengusu
izanagatik, galazia da
ematia muxu.

9/ J.:
Arrazoi dezu, Ana;
nere emaztia
zu zeranian, ez nuke naiko
bestek ematia.

10/ A.:
Ilusiyo geiegi
dezula buruan,
zenbat ikusi ainbat gustatu,
bat gero ez goguan.

11/ J.:
Jator aitortzen dizut
ta sinista zazu:
ez det munduan besterik maite,
bakar-bakarrik zu.

12/ A.:
Esposatzian maite
banazu egitan,
artu naiko det txokolatia
egunian bitan.

13/ J.:
Naiz maiorazgo interes
askotxoren jabe;
biziko zera erregiñaren
inbiririk gabe.

14/ A.:
Al da egiazkua
zure mandatua?
Ez al zera beste iñorekiñ
enamoratua?

15/ J.:
Apirillian intza
loriak bezela,
sinista zazu nere biotzak
maite zaituala.

Liburuxka bat. Errenteri'ko Makazaga'renean
moldizkidatua eta Getari'ko Inazio Alkorta'ri
jasoa.

  • * *


Beste liburuxka bat, Oiartzun'ko Garmendi-
txiki baserriko Tiburtzia Etxebeste'gandik eskuratua.
au ere, Errenteri'ko Makazaga'renean moldizkidatua.

Liburuxka ontan, sail ontako zortzi bertso daude:
5'garrenetik 12'garrenerañoko guziak. Aldaketak:
7/3: ta etxerakuan xamur-xamurrak¡ 7/4:
bi muxu ematia. 8/2: senide edo lengusu. 9/1:
Arrazoi dezu, Kontxa. 9/3: zu baziñake, ez nuke
naiko.

Bertso auek, bigarren liburuxka ontan, 3' garren
tokian asten dira, eta 1O' garrenean bukatu.
Aurretik. beraz, beste bi daude. Onako auek
dira:

l/
San Martzial eguna
festak ziran Altza'n,
ederragorik nere inguruan
an zu baño eizan.

2/
Etxera lagundua
dantzan ibillita,
zuk an zenduan adixkiria
ni beziñ polita.

Ondoren, gaiarekin zer ikusirik ez daukaten
bi bertso. Ta izenburua ere beste onela: «Pello'
ta Kontxezi.

  • * *


Beste paper batean ere erabillia dago gai au
bera. Kanta-paper au, Errenteria'ko Makazaga'renean
inprentatuadago, eta Arizkun'go baserri
batean jasoa.

Lendabiziko paperaren bost bertso dauzka: 1.

3, 5, 11 ta 14'garrena, 1, 3, 2, 8 ta zazpigarren
tokian jarrita.
Aldaketak: lzenhurua: Pello eta Joxepa Iñaxi;
3/2: Joxepa Iñaxi; 5/1-2: Egun artan zuk, Pello,
zenduan laguna; 14/1: Ez da jatorra, Pello;
14/3: dakit zaudela beste hatekin.
Gañerakoi bertsoak:

4/
- Zera eder galanta;
dituzu begiyak
txoragarriyak. Norteko izarra
dan beziñ argiyak.

5/
- Txorakeri oiekiñ
etorri al zera:
eder-zalia zerala esanaz,
ni toriatzera?

6/
- Birtute onekua,
oraindik gaztia;
naiago nuke zu baziñake
nere emaztia.

9/
- Txanponak dituana
nai nuke senarra,
orain baitegu bizi-modua
garisti xamarra.

10/
- Nik txanponak baditut.
naiz mutill jatorra;
esposatzian erosiko'izut
sedazko atorra.

11/
- Esposatu baño len
urrezko erlojua
erosi nazu, tokatzen bazait
orlako lujua.

12/
- Oñeko azkazalak
pintaturik bero,
ez nuke naiko ibillitzerik
ezkondu ta gero.

13/
- Aberatsa zerala
zatoz gezurretan:
orditu arte eraten dezu
ardua zorretan.

14/
- Neri jarriagatik
mozkorraren fama,
zu maite zaitut, mantxa gahia
zeralako, dama.

15/
- Desiua ezkontzeko
nik ere dadukat;
bai al dituzu, gutxieneko,
iro milloi dukat?

16/
- Abur, Joxepa Iñaxi,
banua ta or konpon;
ez det espero izaterikan
zuk nai ainbat txanpon.