Kanpuan da
Bilintx

Kanpuan da


1
Izar maite nubena
aiñ biyotz guztitik
juan zan Donosti'tik;
oraiñ neregandikan
irrutiyan dago,
bañan goguan dakat
juan baño lenago
itza eman zirala
denbora gutxi barrun
etorriko zala.
          
2
Tristetasun aundi bat
juan zan ezkeroztik
senti det geroztik;
zierto dakit ordia,
berriz neregana
etorritzen danian
aiñ maite derana,
poztuko naizela
goizaren etorreran
txoriya bezela.
          
3
Dagolarikan ere
nigandik irruti
ikusten det beti
erritikan juan arren
oroitzatik eziñ;
zerubaren erdiyan
izar batek beziñ
argitasun aundiz,
nere pentsamentuban
egiten du diz diz.
          
4
Desiatuba nago
etorri deriyen
alegra nariyen;
kontentu biziko naiz
andikan aurrera,
maitetxo neriaren
edertasunera
itxutuba oso;
emango diyozkat, bai,
milla laztan gozo.