1/
Katuak miau eta
zakurrak zaunkaka,
baratzako pikuan
ontzak ujuka;
xagu xarrak argiyak
doministikuka
itzali, ta ukullora,
zerriyak eztulka;
bei zarrak marruka,
akerrak merruka,
astua ostikoka,
usuak urruka,
oillarrak esnatu ta
kukurrukuka.
2/
Eguak astinduta
berebizikuak
ziran oillartxo aien
kukurrukuak;
inguru guzietan
aukeran pikuak;
txori polit kantari
egunsentikuak,
uda berrikuak,
doñua alaikuak,
umore onekuak,
Euskal-Errikuak:
xoxo, birigarruak
eta kukuak.
3/
Untza zuan aritzaren
adar batekua,
kabiyatxo polita
odoldizkua;
arrautza epeltzen txori
papar-gorrikua,
inguruan zuala
ura egindakua,
fede gabekua,
sabel aundikua,
kantari kukua;
zuan soiñekua
beliak ere duan
bezelakua.
4/
Al da kukua bañon
alperragorikan?
Ez dualako azi
nai umerikan;
ez duanak sekulan
esan egirikan,
erantzungo du baietz
bañan alperrikan;
badu jakirikan,
ongi aserikan,
ez egin lanikan;
balu federikan,
ez luke iñudearen
biarrikan.
5/
Azi zuan Semia
Zeruko Erregiñak,
opa zizkiolako
bular-iraiñak;
fedea dutela ustez
gaizki esamiñak,
iñudiari azteko
aurtxuak egiñak;
kukuaren maiñak;
gorputzak liraiñak,
sedazkuak piñak
soiñian apaiñak,
luzitzen dituztela
buru-ariñak.
6/
«Aspaldi nai zuala
zuri. adierazi,
nere biotzak dio,
ta ez juan igesi:
bi muxu ematia
dezula merezi,
ixil-ixilik, iñork
ez deigun galazi;
Donostia'n bizi,
gauza onak ero si,
egiten zera luzi,
ez det nik ikusi
zu bezin politikan,
Joxepa Iñazi.»
7/
«Amoriyoz bi muxu
neri ematia
da zure biotzaren
borondatia;
Luzifer lagun dezun
estudiantia,
karrera bukatzian
a ze tunantia!
Zu erriko alkatia,
intelijentia;
nik, zure maitia
naizela emaztia,
artuko det goxua
txokolatia! »
8/
«Egarri danian intza
maite du loriak,
zu ere mai te zaitu
biotz neriak;
dituzun begi beltzak
engañagarriak,
dira Norteko izarra
dan bezin argiak;
ezpañak gorriak,
krabelin-orriak;
Paris'tik ekarriak,
aiñ ikusgarriak,
luzitzen dituzula
moda berriak.»
Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria»,
Imanol Laspiur, Eibar.