Kopeta altxata esan gentzake...

Kopeta altxata esan gentzake...  (1936 urtea baño lenagokoak) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Pello Joxepe tabernan dala-


«Kopeta altxata esan gentzake...»


1/
Kopeta altxata esan gentzake
biba gipuzkuatarrak;
mundu guziak aitortutzen du
gerala gizon pizkorrak,
gure istoriak lenago ere
baditu lore ederrak.

2/
Orra Txurruka almirantia,
Trafalgar'en galdu zana,
eta bestia Elkano jauna
Getaria'n jaio zana,
mundu danari lendabiziko
buelta eman zion gizona.

3/
Orra Blas de Lezo eta Urdaneta,
Okendo eta Legazpi,
denpora baten itxasuetan
oiek ziraden nagusi,
Okendo jaunak egun d'amaika
bataill zitun irabazi.

4/
San Inazio gure patroia,
Loiola'n jaio zana,
gu salbatzeko liburu on bat
erregalatu ziguna,
nai baldin bêgu ondo irakurri
jartze'igu bire zuzena.

5/
Senadoria ta itzdun abilla
apaiz jaun bat Manterola,
aitzera degu Castelar'eri
tribunan esan ziola:
«Gorputza oso sendua dezu
bañan anima argala!»

6/
Jesus Gabiria eta Sarobe,
irugarrena Olaizola,
mundu guzian esango dute
kantari onak dirala,
suberte on bana opa diegun
merezi duten bezela.

7/
Padre Donosti ta, Usandizaga,
musikuetan abilla,
mundu guzia negarrez gaude
gazterik dalako illa,
eternidade santu guzian
zeruan gerta dedilla,.

8/
Donostia'ko orpeoia da
Europa guziñ onena,
flamenkuekiñ París'en dute
ejenplo on bat emana,
giazalia daukatelako
Sekundino Esnaola jauna.

9/
Ondarrabitar eta Pasaitar,
Mutriku ta Zumaitarrak,
Donostiatar eta Zarauztar,
Getaria ta Oriotarrak,
zortzi oiek dira Kantabria,'ko
estropalari jatorrak.

10/
Bilintx da Otaño ta Iparragirre,
bertsolari danen aita,
ziran Gaztelu eta Udarregi,
Xenpelar da Pello Errota,
ôingo kondarrak Fermin da Olloki,
Olegario ta Txirrita.

11/
Pelotari bat ezautu nuben
zana danen nagusia,
eskuz da palaz zestoz da guantez
txikitandik ikasia;
Indalezio Sarasketa zan,
Eibar'en jaio ta azia.

12/
Oraingo onenak: bat Artzamendi,
Beorlegi ta Errezabal,
Etxabe anaiak, Txikia ta Urzelai,
Mondragones da Baltasar,
Azpiroz da Enbil, Saltza ta Ituren,
azkenak lau Orio'tar.

13/
Orra Mugerza laisterkariya,
azaña pranko egiña,
Andia ta Asebal eta Erauntzeta,
Ulezia eta Peña;
Errenteriar au buru dutela
a zer kuadrilla bikaña!

14/
Aizkolariak len Arozpide,
Santa Ageda ta Atxumarri;
orra Soatxiki ta Kerixeta,
Mendaro'ko Kortaberri;
orren aitona zan Erentza-zarra,
iñork etzubena neurri.

15/
Karga jasotzen Aritzaga anaiak,
Agerre ta Arteondo;
pultsuan berriz Mujika eta
Ernani'ko Eltzekondo;
palankariyak Artxiola ta
Erizmendi ta Iriondo.

16/
Fubol-mutillak, bat Patrizio,
Egiazabal da Artola,
bestia Arbide eta Arrate,
ostikalari jatorra,
Pepe Etxebeste eta Akosta;
ez da kuadrilla makala.

17/
Salaberria eta Zuluaga
bi pintoriak onenak;
mediku onak asko dauzkagu,
bat Urrutia ta Egaña;
Añibarro jaunak eruak sendatzen
dauka: lanikan geiena.

18/
Politiko asko izan ditugu,
orain etzaizkigu palta,
Madriltarrekiñ parte arturik
jotzen digutenak flauta;
oiengatikan gaur arkitzen da
Euskalerria galduta.

19/
Ni naiz Eusebio eta Mugertza,
Mendaro'n jaio nintzana,
Donostia'ko ziudadian
bizi izaten naizena,
apaiz-kalian, número nueve'n;
betor zerbait nai dubena.

Bertso papera, «Imp. J. Diaz. Irún». Cetaria'ko
Garro baserritik.

Sail ontan, 11'garren bertsotik 16'garrenera,
kirolzale edo deportista asko aitatzen
ditu Mendarok. Bañan oietan ez
dago gerraz geroztikakorik iñor ere; aurrckoak
dira danak. Ta, ala, bertsoak ere