Laborantzako liburua/Laborari Ofizioaz
←I. Bizitze onaz | II. Laborari Ofizioaz |
III. Nondik heldu diren Laborarien onak→ |
pages 28-32 |
II.
Laborari Ofizioaz.
Aitak. Barda erran narotzun onthasunak ez-duela zoriona egiten.
Semeak. Zure solasa sarthu da nere baithan.
Aitak. Ez-gare khechu izan behar zeren Jainkoak ez-gaituen sorrarazi aitorenseme edo burjes handi.
Guzien-buru, burjesa, aitoren-semea eta errege bera laborariak hazten ditu; eta guziek behartzen
duten ofizioa baino ohoragarriagorik ez-daite.
Laboraria Jainkoaren obretan hari da; ezen Jainkoak egin ditu gizon guziak, eta laborariaren eskutik hazten ditu. Holetan bizi da laboraria Jainkoaren begien azpian.
Zeruko ihintzak eragiten ditu uztak edo errekoltak.
Horrengatik da laboraria jainkotiar, eta Jainkoak maite du.
Gizonen begietako ere laborantza ez-da, ez ofizio aphurra, ez
arbuyagarria.
Gauza jakina da presondegietan eta galeretan laborari gutiago
higatzen dela, ezenetz tratulari, kargudun edo bertze ofiziotako
gizonetarik.
Ongi bizitzekotzat, laborariak ez-du baitezpadako jauntzi ederrik behar. Jan arronta ere aski zayo, eta ez-dabila hirietako atsegin erho, galgarrien ondotik.
Laborari gare, ene seme maitea, eta ez-dezagun har bertze ofizio baten irritsik.
Orai arteo lurrari borroka egin diot, eta, ez janak, ez jauntziak ez-darotet eskasik egin.
Lagundu izan ditut hauzoak behar-orduetan. Hekien ganik laguntza berak izatu ditut ene aldian.
Ez-dezazula erran:
Gaizki heltzen denarentzat hambat gaichtoago; antola bedi.
Norbait atheka tcharrean ikhusten baduzu, erran zazu:
Nere laguna laguntza beharrean da; goanen natzayo esku ematera.
Eta ongi eginen duzu; eta zure aingeruak ekharriko du zure egintza Jainkoaren aintzinera; eta Jainkoari etzayo ahantziko; eta
behar-orduan laguntzaileak igorriko darozkitzu.
Ongi egiten duenak hala ere atzematen du.
Maita zazu zure oficioa. Ez-da prezagarriagorik.
Jainkoak berak manatua izan da
lur-lana, Adam gure aitari erran zionean: Lanthuko duk lurra, eta lurrak kaziko hau.
Hau ere Jainkoak erran zuen:
Elkhar lagunduko duzue.
Lagun zazu beraz zure laguna, ez dirutan, baizik-ere ordainean.
Jornaltiarrak jornaletetik hazi behar ditu bere haurrak: bainan hauzoak hauzoari esku ematea zor dio; saritzat izanen du bere aldian hauzoaren laguntza. Bakea eta amodio ona izanen dira hekien artean, eta zeruak ere lagunduko ditu, zeren Jainkoari bakea eta amodioa bailzaizko ederrenik.
Ohera goan ordu da. Egin dezagun othoitza.