Laborantzako liburua/Ogarriaren premiatasunaz
←XVIII. Belharrez | XIX. Ogarriaren premiatasunaz |
XX. Ongarri motez→ |
pages 148-154 |
XIX.
Ogarriaren premiatasunaz.
Aitak. Egun aiphatuko dugu ongarriaz.
Semeak. Bai, othoi; ezen aditzea dut ez-dela deusere hobeagorik lurrentzat.
Aitak. Ai! ene semea, diozu hobeagorik !.... errazu ongarria hain premia zayoela lurrari nola guri arthoa edo ogia.
Badelarik bertze janhari asko, bat ez-da laborearen orde jar daitekeenik.
Lurrarentzat ere deusik ez-da ongarriaren orde ezar daitekeenik. Emanik-ere gisu, igeltsu, merla eta ehun bertze gauza; ongarririk ematen ez-bazayo, lurrak laster
eginen du ukho.
Erran dut bazka egitera hari behar dugula, bazkatik heldu baita ongarria.
Abere ongi haziak ematen du ongarri hainitz.
Barnean haziak, larrean dabilanak baino gehiago.
Gure onak ongarritik ethorri behar du; eta ongarri egiteko, on dira lurrak ekhartzen dituen
gauza guziak. Belhar edo animale, oro usteltzen eta ongarritzen dira.
Bada asko ongarri mota.
Semeak. Nik ez-dut hambat
ikhusten! Samatsa eta arkhin guti bat; ¿zer-da bertzerik? Aitak. Erraiteaz bertzerik ez-dela gure herrietan, ez gaituzu laudatzen.
Horrek erran-nahi du ez-garela erne gure onaren biltzera, eta bat baino gehiago galtzerat uzten dugula.
Ihaurkin guti den tokietan, nekhazalea erneago da: alde orotara begira dago nondik atzemanen duen zerbait lurren ontzekotzat.
Frantziako zelhai ederretan ez-da, ez hiratze, ez eta othe ondo bakhar bat.
Semeak. Ai! ai! ¿nola egiten
dute ongarria ?
Aitak. Egiten dute guk baino
gehiago eta hobeagoa, eta biltzen dituzte guk ez-bezalako bihi-aldeak. Eskaldunak iduri du onthasun aoberaz dagoela; beren baitharik heldu diren onez nardaturik, hekietarik bazterrerat uzten duela, sobera balu bezala.
Zoroak! errekara botatzen dute abere eritasunez hil dena. Ez-dakite hortarik heldu direla min gaichtoak! ez-dakite hobe dela lurrean ehorztea lurren onkhailurik handiena!
Ene semea, etzaitezela izan achola-gabea ongarriaren gainean, ezen ongarri duenak altchatuko du bihi.
Abereak larrera sobera ibiliz, galtzen dugu ongarri hainitz. Maiz eta ardura abereak erdigoseak dagode alhapktetan, eta gero tcharrak heldu dira.
Bertzalde, larretako alhapideak baitezpadakoak balimbalira, ¿zertan laiteke Frantziako eta Angeletierrako nekhazalea? Han laborantza gehienek eta aberatsenek
larrerik ez-dute. Toki hekietan iraganen duzu hamar eta-bogoi lekoa bide, nahiz alde batera,
Nahiz bertzera, golde bat larre ikhusi gabetarik.
Guri dihoakigu beraz hango nekhazaleek bezala egitea.
Holetan abereak barnean hazi behar ditugu.
Semeak. Bai, ¿bainan non da
bazka?
Aitak. Ai! ene semea, nago
heyan buru gogorra dazunetz.
¿Ez-othe darotzut jadanik aski erran sorho berriak egin behar direla, eta zabarrak onthu. Egin detzagun phentzeak gure laborantzetan; herts detzagun gure larre hobeenak eta han egin detzagun laborantzak.
Semeak. Diru ordean behar da
horlakotzat.
Aitak. Hala da, hein batean.
Nik ez-darotzut erran berehala hersteko eta lantzeko larreak.
Nori-berari zayo bere indarren neurtzea et araberara lanak egitea.
Ez-da hain etcheko jaun ttipirik zeinak ez-baitezake herts urthe batez larre phuska bat.
Bertze urthean lantzen du, osoa ez-bada, erdia.
Hunela eginez, urthe gutirik barnean, Eskal-herri guzia denetik bertze bat egin laiteke.
Angelesek, gure abere buru batentzat, badituzte hamar.
¿Nola egin dute ?
Behintzat, lanthu dituzte beren larreak; eta gero lurrik tcharrenak estali igeltsuz eta merlaz.
Orduan hobeenak sorho eta laborantza egin dituzte.
Tcharrenak, treflaz, luzernaz eta bertze belharrez erain ondoan, nahi duten azienda hazten dute.