Laborantzako liburua/Ogi eta hazi hobeenez
←VII. Ogi bihi motez | VIII. Ogi eta hazi hobeenez |
IX. Ogi hazi chuchentzeko moldeez→ |
pages 64-68 |
VIII.
Ogi eta hazi hobeenez.
Semeak. ¿Eskal-herriko ogietan
zein da hobeena?
Aitak. Frantsesek deitzen dute blé de tête, erran nahi baita buruko
bihia.
Guziak burutik heldu dira segurki; izen hori ordean ematen diote ogi ederrenari, zeina arrontean gerthatzen baita ogi-buru gorenetan.
Ogi hautena da gogor, bildua, phisu, ongi bethea, hampatua edo torroil; leguna da eta kolorez hori arin; eskuetarik errechki lerratzen da; pomparazten bada taularen edo barriaren gainean, harrabots arina egiten du; hortzen artean
ere gogor da eta kraskako bat eginez bausten da; erdiko arrailadura, edo erreka, meharra du eta ez barna.
Buruko bihitik, erran-nahi da ogi hautenetik, egiten dira eraintzak.
Haziaren biltzeko, hautatzen dira, landan aurkhintza ederrenean, ogi espalak. Buruko bihia
berezteko, mahain bat ezartzen da ezkaratzean, alde bateko zangoei bi barri azpian emanez. Orduan
mahaina buru batetik gorago dago. Ogi espala joka erabiltzen da buru hartan kampoko aldera; bihirik
ederrenak eta pisuenak alde hartara erortzen dira. Eta berriz, mahaina haina hankituz bihi tehar zembait atheratzen bada, hekiek bertze aldera lerratzen dira.
Horra nola biltzen den ogi hasia. Nola-nahi eginik-ere, artha berezi bathekin garbitu behar da
hazia, khendurik zikhin guziak ongi, eta oroz-gainetik ilhindi khutsurik gabe.
Erran darotzut ogi hautena zein den; orai aiphatuko ditut bertzeak. Hekiek dira ondoko bihia eta bihi arrataila.
Nola ogi hautena hazitako baizik ez-baita berezten, ondoko bihia da tratuko ogia. Ogi hau chuhailchago da ezenetz buruko bihia; achala latzago du; eskutik nekhezago lerratzen da; harrabotz gutiago du erortzean; hortzen artean
errechkiago hausten da eta kraska gutirekin.
Bihi arrataila, edo errefusa, da ogirik tcharrena. Nabarkara da, chimur, mehats eta erreka barnenarekin.
Buruko bihia da phisuenik; harek du irina churienik eta gorienik.
Ondoko bihiak, phisu gutiago du, irina-ere ez-hain churia, orhea chuhurrago.
Bihi arratailak deus-guti du balio.
Buruko bihitik baizen ez-da hazirik altchatu behar.
Semeak. ¿Eta zer diozu hazi aldatzeaz?
Aitak. Batzuek diote hazia maiz eta maiz aldatu nahi dela.
Bertzeek deiote deusik ez-duela egiten.
Nik dagokat ogi ederra duenak, ez-duela hazia aldatu behar ; bertzenaz bai.
Lur onean uzta tcharra altchatu duenak, hazia laster alda beza.
Lur mota bakhotchak lakhetago du hazi mota bat bertzeak baino. Beraz noiz-eta-ere haziaren aldatzeaz behartuko baitzare, hauta zazu bethi ogi ederrean , bainan zure lur mota bera bezalakoan
sorthutik.
Lur harritsua baduzu, hauta zazu lur harritsuko ogitik; buztintsua baduzu, buztintsukotik.
Ez-bazare lehen urthean ongi heldu , alda berriz ere.
Ongi athera bazare, egonhartan.
Ilhindia baduzu, laster alda.
Nola ez-baita ogi arras ilhindi gaberik, erranen darotzut bihar Dola chunchenduko duzun hazia.