Laborantzako liburua/Zenbat ogi hazi erain behar den lurtze arauka


X. Zenbat ogi hazi erain behar den lurtze arauka
pages 76-79

X.

Zenbat ogi hazi erain behar den lurtze arauka.

SEMEAK. Ez-dakit zembat bazi erain bebar den golde lurrean.

AITAK. Hortan huts handia egiten da toki batzuetan ; ezen hezi sobera erainez, lasto chehe hainitz erakharrarazten da eta. bihi guti.
Sasiko belbarra erphil.
Landare mata guziek nahi dute iguzkia. Itzalak eta haize eskasak belhar guziak ahutzen dituzte eta ez-diote uztea fruitu ekhartzeko indarrik.
Ogia lodi den tokian, ondoa mehar, bihia tchar eta guti.
Ogia bakhanago izanagatik , lur onean hazkar ekharriko du ondoa eta eder bihia.

Badakizu ogia aldaskatzen dela. Lurra hobeago eta aldaska gehiago izanen du. Beraz lur onean hazi gutiago erain behar da tcharrean baino.
Lur oneko ogia, usu erainez, sasituko da , aldaska hainitz eginen duelakotz.
Lur mehean ez-da hain bakhan egiteko, zeren aldaska gutiago eginen baitu.
Laborariak, lurra onthu duenean , ongi lanthu eta ongarritu , ez-du khechatu behar ikhusirik ere hastean bere ogia bakhansko : aldaskatuko zayo, lasto hazkarra ekharriko dio eta bihia ere ongi haziko da.
Bi kintal ogi aski dira hektarako.
SEMEAK. ¿Zer da hektara? izen hori ez-dut aditu egundaino.
AITAK. Hektaraz aiphatzen dut zeren herri bateko goldea ez-den hauzo herriko goldearekin bardina.
Makhur handi bat heldu da desbardintasun hortarik. Frantzia guzian ere lehen hola-hola zen eta jendeek elkhar ezin adi zezaketen. Gausa on bat egin izan dute phisu, neurri berak ezarri dituztenean erresuma guzikotzat.
Guk ere ongi egin ginezake, izendazione zaharrak utzirik bazterrerat, hartzen bagintu berriak.
Demborak ekharriko du hori.
Erranen darotzut orai hektara zer den.
Hektara egiten da ehun araz ; ara, ehun zantiaraz.
Bi kintal ogi ematearekin hektaran , heldu da bi libera arako.
Bainan aintzinean erran dudana, golde guziak ez-dira bardinak, eta chehetasun bat emanez, adiaraziko darotzut zembat ara dagokaten golde horiek guziek.
Chehetasun hori kausitzen da Larrondo Atharraztarrak egin izan zuen liburu batean. Erakhusten du harek zer makhur handiak diren, herrilik herrira, bakhotcharen goldean.
Bainan ohartzen naiz gaurkotzat beranduegia dela chehetasun hortan sartzeko eta uzten dut biharko. Egin dezagun othoitza eta goazen ohera.