Lazarragaren eskuizkribua

Lazarragaren eskuizkribua

Egilea: Joan Perez Lazarraga

Oharrak: Joan Perez Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean hainbat alditan idatzitako testuen bilduma da, XXI. mendearen hasieran zaharki salerosle baten dendan aurkitua.


A testua

aldatu

Artzain liburua

aldatu

[...] bero e [...] edan egu [...] bere ugaza [...] tiak bere [...] pensadu eu[...] bada Silbe[...] idoro bagu[...] du eben kar[...] manera on[...]

«Ainbat eta [...] neure begi[…] daukadan [...] karta oneta[...] uste dot dau[...] nau ezautu[...] badau bere[...] orri mila bider[...] kausea dan azkero[...] ri remedio emun jagi [...] ain andia dan azkero edo bes[...] rik izango ezpada bere nai beki[...] esku delikaduokaz karta oni eranz[...] nai ezpadau ni zure mesedeorr[...] il nadin nagoan lekurea[…] orren […]».

[...]ea Sirena […]onjoean a […]nak iraku […]n buruan […]urteten ebela […]eaz zeña eku […]ena zan ez […]i ez legian […]ada mundu […]ik andiae […]ui eben kar […]urrik ezautu […]nik ezin esan […]asegin artu […]bio historieak ber […]renak kartea idoro eben […]u eben manera artan […]ori bere ezer esan baga Silbe- […]a ebilirik utra jakiteko deseo an […]irenak kartea artu eben ala ez sar […]txi eben lekura nun idoro eben […]itxi eben maneran bertan Zegaz utra asegin gutxi Silberok [...] ben bere biozean ekusirik a[...] bere gauzaetan zala ai[...] Silberoren asekabea ana[...] buruko zenzuna benzidu[...] artu eben ain maneraz[...] di batean irazarri ez zan[...] setan ebilela Sirenagaz [...] zidin utra espantadurik[...] bere pensamentua beti ber[...] la eta probaetarren pe[...] ganik apartadu aleia[...] biguela baz zena[...] au esaten ebel[...] egu[...] zeur[...]

Silbe[...] [...]Sirenaren berbea zegaz utra [...]artu eben esan zituan [...]k enzun ebelako bada e- [...]an Silbero egoala Sirena [...]ilberoren aposentura utra [...]az zeñak an egoan silla [...]berbaoek esaten asi [...]n.

—Silbero nagozu leen [...]arso oriek osteango da [...]el baten zeure eskuz [...]dekidazula zegati [...]bazu nik bere [...]gozu erregutan.

[...]au esanda [...] eben Si [...]an leku [...] baga [...]ti Sirenak [...]ten akorda [...]t eskrebie[...]

—[...]di eze ezin [...]zuk [...]ura Gura dozun ni enplea nadin zure serbizioan suplikaetan natxazu Sirena ene laztana nai dakizula gaur gabean zeure aposentuko bentanara joaten eze an gura dot neuronek emun [...] zuk agindu deustazun kobrea [...] badurik bada kartea[...]

[...] eben egoan lekurean [...] teti geldixe iramo[...] ren aposentura nun [...] rri eben Silberoren [...] rik an zioana [...] eta Silberori [...] urtengo le[...] bero bad[...] sirik Sir[...] nadu[...] Silber[...] eta jarr[...] rik Siren[...] azpian[...] netan eg[...] Sirena ben[...] anzat Silbe[...]. Artu eben biguelea eta utra boz amorosoaz asi zan manera onetan kantaeta:

Poeta gatxa idoro dozu Sirena ene laztana [...] bentajaok esateko [...] nigana

[...] [...] utra tristerik [...]ik eztakarte [...]ztiok ifinirik

[...]txadu dei detizke [...] etorririk [...]ate [...] egirik

[...] [...]zuzu [...]txizkoak [...]azu

Ala bada nik orain, Jaungoikoa, esango dot nola tratadu nauzun, Sirena, utra birtute andizkoa egizu silenziaz eskutxadu.

Silberoren kantu dulzeaz a[...] tu Sirenak arzaite eben e[...] sentuan eukan zanpona[...] utra dulzemente jaiten a[...] au esaten ebela:

Kañadaetan arza legez[...] oi nago kongoxadurik [...] ekusi inork ez nagia[...] zugaz egiten ber[...]

Silbero zuk bad[...] nola zure ag[...] con tal que ne[...] kutu ez dakid[...]

Alaze beti legez [...] zuk erraz dasakezu [...] zure kontra zegati [...] ezer eginik ez na[...]

Sirenak bere kantu[...] [...] eben burua bere besoaen ganean eta Sil- [...] bigueleari itxita artu eben berekin [...] arpa bat eta asi zan bere mina Sil- [...]deklaraetan manera onetan:

[...]ik esango ditudan berbaok [...]go dira gutxi bazu [...]eau dodan azkero [...]ditut nik komenzadu.

[...]engo ene penea [...]ingo dozu donzellea [...]n erexteagati [...]la kateea.

[...]ai izango [...] atean [...]an gero [...]a.

[...] banagizu [...]ati [...] ene laztana, [...]ot zugaiti.

[...]a Silberoren berba [...]bentanea eta Silberori ezer esan baga sartu zan barrura. Silberok ekusirik zala Sirena enojadu, eskuetan eukan arpea iramo eben aiñ furia andiaz eze utra pedazu asko egin zan eta ala tristeza andiaz Silbero joan zan bere aposentura, nun asi zan llantu andi bat egiten, ain tristeza andiaz eze enzun egien guztiai emun eioan tristeza andia. Ainbat sentidu eben bada Silberok Sirenak agaz egin eben kaso gutxia, eze etorri zan eriozako puntura.

Egun batean, bada, Silberoren ugazabak ikasirik nola egoan Silbero gaxorik, erregutu eusan bere emazteari eugi legiala kontu andia Silberori bear ebena emaiteaz, zegaiti zan utra keridua bere ugazabaren esean. Eta eseko andreak egin eben ala. Silbero, bada, obato errejidu zegati zan? Eseko andreak agindu eusan Silbiari, zeña zan Sirenaren konpanian egoana, eugi legiala utra kontu andia Silbero errejieteaz, zegaz utra asegin andia artu eben ala Silberok nola Silbiak, zegati utra on alkarri erexten.

Egun batean bada, Silbia joan zan Silbero bisitaetan beti kostunbrezat eukana legez, zenagaz asegin andia Silberok artu eben, zegati ai kontu andiaagaz egiten eben, aibat zan Silberoen deseoa Sirena ekusterren, eze erregutu eusan Silbiari legiola ain mesede andia, eze legiola bere partez Sirenari erregutu bisitaetan etorri legiola, zegati leukala esperanza andia Jaun zerukoagan eze, aen mesedea serbidu izaten lizala, Sirenak bisitadu balegi bertati osatua zala.

Silbiak, bada, ezauturik Silberoen borondatea, prometidu eusan eze biaramunean sinfalta Sirena eroango leusala bere aposentura. Ainbat asegin Silberok artu eben Silbiak egin eusan promeseaz, eze kasi eukan gax guztia kendu jakan.

Biaramun goxean joan zidin Silbia Sirena bisitazen eta osteango beste berbaen artean egion erregutu legiola konpania Silbero egoan aposentura joaten, eta Sirenak esan eusan eze asegin lebela, zeinzuk alkari eskuetarik eustela joan zirean Silberoen kamarara, nun sar zitezenean utra kortesmente Silberori berba egin eusaen, zeñak al egian kortesia eta mesura guztiaz saludadu zituan eta eskatu zidin arpa bat, zeña utra dulzero jaiten asi zan, manera onetan kantaetan ebela:

Donzellea, zegati zaoz enegaz enojadurik, zurekin ene aitasuna orrela anzi jakinik?

Donzellatxo linda damea, flordelisea zara zu; ene penea dakusun gero arren berba bat esazu.

Ekusirik Sirenak Silberoen platikea, artu eben Silberok eskuetan eukan arpea, zeña jaite ebela eranzun egion manera onetan:

Jentil honbre penadua, enegaiti kautibua, zure llantu dolorosook emaiten deustae kontentua.

Bere kantaetea Sirenak akabadurik, urten eben ain laster Silbero egoan lekurean, eze ez zan bastadu inor bere biurketa. Silberok ainbat sentidu eben bada Sirenak esan eben berbaak, eze erorri zidin jarririk egoan silla baterean; ain agiz, eze, Silbia isasi ez ballako, ez zatean mirakuru an ila. Baegoan, bada, Silbero ain akordu gutxigaz, eze Silbiak uste eben eze eskuartean ilgo lizakala, areanda beregan biurtu zeitean artean. Eta destenpleak itxi egion orduan asi zan Silbia Silbero konsolaetan, bada bere ekusirik Silberok, ain kruelmente bere Sirenak trataetan lebela, ez eben gura inork berbarik legion, salbo bakotxik egon baxe. Eta, ala, Silbiak urten eben arean, nun Silbero geratu zidin bakotxik eta ain konsuelo gutxigaz nola inork pensadu ezin leian, zenak arturik biguela bat asi zan kantaetan manera onetan:

Esperanzeau galdu jat, guztiz ez arren, parte bat; neure laztanaen amorearren egin gura dot negar bat.

Ai, ene desditxadua, gaitxez rodeatua! Kontentu uste neben orduan, oi, zatort deskontentua!

Ene bioz penadua, egun gaxki kuradua, egun askotan bearko dozu zeure aldean medikua.

Akabadurik bada Silberok bere kantaetea, urten eben bere kamararean eta igo eben bere ugazabaren aposentura, zeña idoro eben isirik eta itaundurik esekoai nun zan esan eusaen nola emazteagaz joan zidin jardin batera eta beregaz eroan eben Sirena eta Silbia bere donzellaak.

Aditurik, bada, Silberok leen esan dogunau, joan zidin musiko bazuen esera eta erregutu eusten legioela lagun musika bat emaitera joaten, zeinzuk esan eusaen baiez. Eta ala, bear eben instrumentu guztiak arturik, joan zirean. Eta eldurik Sirena eta Silbia eozen lekuan, asi zirean Silberogaz joazen musikoak ain dulzemente jaiten euren istrumentuak, eze Silberoen ugazaba eta agaz eozen guztiak zitezen espantadu eta ezin pensadu eben nogaiti edo nork emaite eben musikaoa. Eta onetan eozela, ministrilak ixildurik, asi zirean lau musiko utra konziertu andiaz manera onetan kantaetan:

Donzellatxo, linda damea, flordelisea zara zu; nik zuri on dereizut baina zuk ni erruki ez nauzu. amaren seme bakotxa naiz ta, arren, ondo ar naroizu; ama enea seme baga zuk ifiniko al dozu? Ama eneaen seme bageaz, oi, zuk zer probetxu dozu? Lau urtebete euren gabakin zeure onetan naukazu; ene laztana, ene lindea, nai dozuna egizu. Ene laztana, ni ilagaz zuk probetxurik badozu, ori gerriko dageau eta biozeraño indazu.

Ene laztana eriozea sentizen ez dot bapere, asegin eta deskansu baxe zu bazarade serbizen. Bada bere nai ez neuke mundu guztiagaitirren zuregaz ene sekretoa deskubri lidin bapere.

Akabadurik bada Silberok bere musikeau, ainbat asegin artu eben jardinean eozenak eze ez ostean geiago, espezialmente Silbiak, zeñak utra on eretxan Silberori, zegati ezautu eben Silberoren kantaetea.

Akabadurik leen esan dogun kantaeteau, Silbero eta bere lagunak joan zitezen ziudadera, nun Silberok emun eusten ain kolazio andia beregaz eroan zituan musikoai eze ezin kontadu al leidi, gizonak gurearren bere.

Eta kolazioa akabadurik, despediku zituan musikoak eta, ai itxita, joan zidin bere esera, nun asi zan bere erropaak kontuz maleta baten sarzaen, zegaiti esan eusan ugazabak eze biaramunean joango zireala euren biajera, zeña zan Italiako ziudade batera, zeñari ereizan Arzileo.

Arzileoko ziudadean Silbero el zidinean biziko zala uste ez eben, oi, inor ordu batean.

Ainbat zan bada Silberoren amore mina andia, eze ez inor ekusterren isaiten eben begiak.

Remediorik ezin lebela, utra gaxorik ebilen, fortunearen esai zala ia asi zan sentizen.

Silbia dama galantori pena andiaz bizi zan Silberori on deretxana akordazen da askotan.

Doristeo, zaldun gazte bat, ebilen penaz beterik, zegaiti utra on eretxan Silbia donzelleari.

Sirena bere ainbeste dabil besteok legez galdurik, Doristeori on deretxala Silbero anzi jakinik.

Kupido, nola dozu orrein gaxki zeure matraz doraduok gobernaetan? Zegaiti lauoi bardin on eretxi ez deraustezu euren amoreetan?

Dago Sirenagaiti Silbero ilik; Sirenak Doristeori on eretxan; Doristeok Silbiagati asko dauko minik; Silbiak Silberori eusan erreguetan.

Silberok, bada, ekusirik bere desditxa andia, negar egiten prometidu dau bizi dan arte guztian.

Esperanzea galdu jakinik, bizi zan asegin bage; joan gura dau lekureanik kanpu[r]a bizi izaaten.

Leen esan dogun konkistan lau amadoreoek egonik, zan lastima andia nork bere biozean eukan tristezea ekusten, espezialmente Silberok, zeñak ekusirik Sirenak besteri on eretxala akordadu eben joaten arzai baten figuran erriaetarik, ez ain bizi lazeradua iragaiterren.

Eta ala, egun baten bere ugazabari lizenzia eskatu jakan bere errira joateko, zeñak utra damu andia artu eben Silberoen joateaz. Silberok, bada, bere ugazabari lizenzia eskatu egionean, joan zidin Silberagana, zeñari, negarrez egoala, despedidu egion. Eta ia joateko egoan puntuan atera eben rabel bat bere maukarean, zena jaiten ebela asi zan negar egiten onela:

Ordu onean gera zatez donzella linda erana, noxbait noxbait akorda zatez zurea nola naxana.

Esaitasun parebagea nigaz zegaiti daukazu? Muger arrizko bioza bano gogorragoa zuk dozu.

Ni onerean joateko kausea, oita, zara zu; Jaun zerukoak, ene laztana, oi, degizula parkatu!

Arren, Sirena, ene bioza, suplikaetan natxazu, nik merezidu ez badot bere, ez nagizula anzitu.

Zeruko jaunaz, oita Sirena, geratu bada zatez zu; ni onerean banoa bere, ene bioza zuk dozu.

Neure begiok giaduko dot tristezea dan errira aseginik sar ez dakidan oi biozeti barrura

Despedidurik, bada, Silbero bere Sirenaganik, artu eben arzaiaen jazteko bazu eta asi zan bere biajea arzaien ponienteko aldeetara. Eta bere bidea ekarrela, el zidin ribera utra kaudaloso baten, zenari eretxa Duero, Gaztelako probinzian, nun zirean utra arzai aberasak. Ekusirik, bada, Silberok egoala utra urrun bere errirean, akordadu eben arzai aberaspatekin jarten arzaizat. Eta ala egin eben, zegaiti biaramunean Askanio eretxan gizon aberaspategaz jarri zan, nun bere ganadua goardaetan eben.

Silberoren partierea, oi, aditurik Silbiak damu andia, oi, eben artu bioz berean menetan.

Silbero baga bizi izaate, oi, ezin eben sufridu; aren azean joateko da lizenzia eskatu.

Silbiak bere ugazabari onela esan deuso: —«Romeria bat egiteko, jauna, daukat nik gogo.

Onegati serbizen bada, arren, bear deust parkatu, zegaiti biur nadinean serbiduko zaut, jauna, zu».

Silbia despedidurik bere ugazabaganik, inork ezautu ez legianzat kendu eben bere jaztekoak eta artu eben arzai baten jaztekoak eta asi zan bere biajea arzaen Silbero joeala ekian lekuetati.

Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu zan arzai bigaz, zeñai Silbiak itaundu eusten nora lloazen, zenak eranzun eusten manera onetan:

—Arzai polita, ik jakingo dok eze guek goazela Dueroko riberara, zegaiti enzun dogu eze Silbero deretxan arzai batek dabela lutxa andiak armatu komarkaetako arzai guztiakin eta dagoala denporea asignadur egun seigarren eguneko, eta ala, ene lagunau eta ni goaz ara Silberoren jentilezak ekusterren, zegaiti utra manera andian dazauen guztiok alabadu deuskue.

Silbiak Silberoren izena enzun egian orduan asi zan negar egiten ain sentimentu andiaz, eze an eozen arzaiakgati izan ez baliz, ez zatean asko an ila. Ekusirik, bada, Silbiagaz eozen arzaiak egoala negarrez, zitezen espantadu eta ezin pensadu eben zer al zaatean kausea, areanda itaundu eioen artean, zenak manera onetan eranzun eusten:

—Zuek jakingo dozu, eze Silbero, zuek esan dozun arzaiorregaz egon nax ni denpora andian eta ain da nik deusadan amorioa andia, eze neure erriari itxirik nator aen eske. Eta ainbat asegin artu dot nun dagoan ikasiaz eze, munduan direan rikeza guztiak emun baleustae bere, ezin geiago artu neisus.

—Bada —esan eben arzai batak— orrela dan azkero, goazen guztiok batera, eze guek al daigun lagundasunik onaena egingo deusugu. Bada bere, erregutan gagozu esan deiguzula zure izena, zegaiti obato alkar aditu daigun.

Onetan eranzun eben Silbiak:

—Zuek jakingo dozu, arzai nobleak, eze ni nazala Marsellako naturale eta ene izena da Klarian.

—Orrela dan azkero —esan eben arzai batak—[...]

[Faksimilean goiko zenbakitze zaharra ez dago behar bezala jasoa, baina dirudienez hiru orrialde falta dira eskuizkribuan, 1148tik 1150era hain zuzen.]

[...]ren konpanian dagoan donzella batek, zenari deretxan Silbia, deretxula utra on eta ainbat graduan, ze zu ona etorri zareala ikasita etorri gura dau zure eske, zenari zuk gura badeusazu on eretxi eta anzitu Sirena on ez deretxun azkero, nik prometietan deusut eze laster osatu zatezkeala daukazun gaxaesun orretarik.

Silberok leen esan dogun berbaok enzun egianean, zidin andiro enojadu eta egoan lekurean jagirik joan zidin floresta bateti aurrera Klariani bakarrik itxita, zeñak bakarrik geratu zala ekusen orduan asi zan, negarez beterik bere begia zeukala, berbaoek esaten:

Klarian Zorigatxean, oi, neuretako amorea dot ezautu, bardin gura naben azkero onein kureldo tratadu.

Oi, amorezko errege jauna, suplikaetan natxazu degiozula, oi, Silberori on derextala agindu.

Doristeok, bada, ekusirik bakarrik geratu zala bere Silbia baga, akordadu eben aen eske joaten, zeñak partietako egoan egunean Sirenari berbaoek egin eusan:

—Ondo uste dot, Sirena, daukazula aditurik Silbiak bere joateagaz niri bakarrik itxirik emun deustan pena, zeña dan ain andia eze uste dot iraungo baleu denpora askotan lizateala parte niri eriozea laster emaiteko. Eta kausaoek guztiok nik ekusirik, dot akordadu aen eske joaten, zeina deustae esan dagoala Silbero dagoan lekuan. Onegati zuk ezer gura badozu erriaetaruz esan egidazu, zegati utra borondate onez egin daidit.

Si[rena]:

—Ziertu bazeeki esan dozun berbaokaz egin deustazun asekabea, sinsketa dot ez zebela esango, bada bere, zeure borondate ori bestegan daukazuna legez, ezta mirakuru nigaz konturik euki eza. Bada bere, nik zuri deusudan amorioa ain firmea dan azkero, bazoaz munduen kabura bere, ezin itxi neidizu.

Do[risteo]:

—Eztozu zeren berbaoriek esan, Sirena, zegati dabe utra probetxu gitxi egiten ala zuretako nola enetako, zegati nigaz ezin inor lloake.

Si[rena]:

—Jaikoari nai ez dakiola zu joan da ni eben gera nadila! Orregati, Doristeo, zoaz nora ta nundi gura dozun, eze nik itxiko ezteuzut.

Doristeok ekusirik zala inposible Sirena bereganik apartaetea, asi zan bere bidea arzaite, zeinak bere begiak negaretan eukala asi zan berbaoek esaten:

Doristeo Oi, Sirena, zegaiti zatoz, oi eta, ene azean, inposible, oi, dan azkero nik zuri on erextea?

Sirena Doristeo, zegaiti zoaz zeurori bada galdurik, Silbiak, oita, dakusun gero on deretxana besteri?

Onela, bada, Doristeok eta Sirenak egin eben euren biajea, areanda Silbero egoan lekuan el zitezkeano, nun nor bere ugazaba banakin.

Egun baten, bada, Silbero eta Silbia, Doristeo ta Sirena, lauok batera nor bere ardiakin joazela, topadu zirean iturri fresko baten aldean, nun guztiak alkar ezauturik berba egin eusaen, espezialmente Silberok Sirena ekusen orduan esan eben:

—Oi, jaun zerukoa, ni nun ete nago? Lo ete naz ala irazarririk nago? Ezin sinisti dut neure Sirenaen aldean nagoala.

Berbaoek esanda joan zidin Sirenaren aurrera, nun belauriko jarri zan negarrez egoala berbaoek egite lebela:

—Oi, Sirena, zenaen begiok direan norteagaz konparaduak, natxazu suplikaetan nai dakizula ene peneau onein andia dan azkero remedioa emun jagite.

Sirenak Silbero bere aurrean ekusen orduan utra enojadurik esan eusan:

—Ken zatez ene begietarik, zegaiti nik ezteretxut on zuri bapere bano geiago, zegaiti ene bioza Doridogan dago.

Silberok au enzun egian orduan bere buruari itxi eusan lurrera jausten, zeñagana Silbia joan zidin lasterka, esaten eusala:

—Jagi zatez, Silbero, orrean eta itxi egiozu orrein kureldo trataetan zabenorri eta zatoz nigana.

Silberok eranzun eusan:

—Silbia, ken akit orrean, zegaiti nik ezin anzitu neidi anibat denpora on deretxadan gauzea.

Silbiak au enzun egianean desmaiadurik erori zan, zenagana joan zidin laster Dorido eta esan eusan:

—Ai, Silbia, ene laztana, akorda zatez zein on deretxudan eta bai nola zabilzen enganadurik igui zabenaren azean: ene amorioau anzitu jakinik suplikaetan natxazu degidazula remedioa emun, medezinea zu zarean gero.

Silbiak Doridoren berbaok aditurik esa eusan:

—Esan ze egidazu berba oriek, zegaiti gurago dot Silberori on deretxadala il, eze ez a anzituta bizi izan.

Doridok eukan esporzu guztia galdurik, ezin zan lurrera utra negar asko bere begietati ezarten ebela. Sirenak, bada, Dori[d]o lurrean negarrez ekusi egian orduan, joan zidin agana konfiadurik respuesta obea idoroko ebela agan ark Silberori emun eusan bano, eta esaten asi jakan:

—Egun askotan, Dorido, esan deusut zegaiti zabilzen on ez deretxunorren azean galdurik eta ez dozu sinistu izan nai, areanda zeure begiokaz ekusi dozun artean. Bada, onela dan azkero zeure buruori, desenganadurik nago zu mesede eske onerean aurrera on eretxi degidazula.

Doridok utra enojadurik eranzun eusan:

—O, falsa traidorea, ken akit neure begietarik ene desditxeonen kausea i axan azkero, zegai ik Silberori on eretxi baeuso, Silbiak bere niri ezin ukatu eidan neure remedioa. Bada, oneinbat gatx ire kausaz etorri dan azkero, zegaiti ezton losarik berbaoriek esaten gure aurrean?

Enojuzko berbaoek Silbiak bere Doridoren aorean enzunik, zidin desmaiadurik lurera jausi.

Onela lauak eozela desmaiadurik, Silberok esan eben:

—Nagin Sirena remediadu!

Si[rena]:

—Ni Doridogaiti gaxo nax!

Dorido:

—Silbiak katigaturik nauko!

Silbia:

—Oita Silberok ni il nau!

Platikaoetan lauok eozela, aditu eben os andi bat kanputi etorrena, ain andia eze utra espantadurik eozen zer al zatean ezin pensadurik, areanda Doridok burua goratu ta ekusi eiano salbaje terrible bien figurea, zeinzuk zirudien sua aoetati ezarten ebela eta euren eskuetan ezarten arko bana fletxa zorrozakaz armaturik. Eta Doridok ekusi egian orduan, esan eusan Silberori:

—Jagi zatez orrean laster, Silbero, zegaiti eben datoz salbaje andi bi ondo armaturik guri biziok edetera.

Silberok enzun egian orduan Doridoen berbaak, utra espantadurik jagi zidin eta artu eben nork bere armak. Bada bere aek ondo begiratu orduko salbaje biak arrebatadu zituen Sirena ta Silbia, zeinzuk utra laster ta erroitu andiaz eroan zituen florestati beera Silberok eta Doridok remediorik emun al baga, zeinzuk geratu zitezen espantu eta tristeza andiaz nork bere eben oneretxia galduagaiti eta ezin pensadu eben nuen agintez edo nora salbajeaek eroan al eukeen. Eta prometidu eben biak ez alkarri itxi jagiteko, areanda Sirena ta Silbia idoro artean.

Onetan egun bat eta gau bat irago eben solamente negar baje beste gauzarik egite ez ebela, zeinzuk bigarren egunean, zerbait janda, loak artu zituan arbole fresko bazuen azpian, nun lorik gozoenagaz eozen orduan aditu eben kantaetaz etorrela odeietati figura eder bat, zeña ekusiak emun eusten bildur andi bat eta uste eben ze Sirena eta Silbia eroan ebenak letozela aek bere eroatera.

Bada bere, odeietati etorrenak berba egin eusten manera onetan:

—Ez bildurrik zeuren biozetan artu, arzai amoraduak, zegaiti ni ez nator zuei gatxik egiten, daukazun gatxorrendako remedio emaiten baxe, eta ala atenzio andiagaz aditu egidazu esan gura deusudan berbaok. Zuek jakingo dozu eze araenegun ekusi zeben salbajeak direala Narbaez enkantadorearen mutilak, zenak bere enkantamentu andiaz ikasi eben nola eben eozen zuen kausaz eta, zegaiti zuek eta aek aseginik artu ez zegian, eroan dau konfusioko esera, nun utra katea andiakaz daukan eta onerean irugarren egunean aterako ditu buruak edetera zuek sokorridu ez badagizu nik esango deusudan manera onetan. Zuek jakingo dozu eze ni bidaldu nabela batalla eta gerratako jaikoak, zeñari deretxan Marte, eta area emun deust ezpataoek zuendako espilu onegaz batetan eta dio joan zatezela konfusioko esera eta an el zatezenean, zeuren ezpataok eskuetan artuta, belauriko jarrik espiluonetara begira zaozela. Eta dakuskezun gauzagaiti ez begiok espilurean kendu, zegaiti bertati galduko zara; eta, barriz, kendu ez badagizu ni joango nax bear dozun orduan lagunketara.

Silberok eta Doridok leengo berbaok enzun egian orduan utra asegin andia artu eben euren biozetan, zeinzuk bertati nork bere espiluak eta ezpatak arturik joan zirean konfusioko esera, nun eldu zirean irugarren egunean, nox Sirenak eta Silbiak il bear eben. Eta an eldurik, jarri zitezen begira kanpuruz nun ekusi eben egoala konfusioko esea ai fuerte eta galanto labradurik nola ezin ainbeste munduan al zatean.

Onetan eozela, aditu eben etozela jente asko deadarrez, zeinzuen erditan etozen Sirena ta Silbia soka bategaz esku delikaduak loturik lepora, euren guardazat sei salbaje aldeetati ekartela, zenak pregonaetan eben Narbaezek aen kontra emun eben sentenziea manera onetan:

Narbaez gizon sabioak, oita, egun dau agindu eriozeaz donzellaok, oi, dagiela pagatu.

Onezkero ez ditezen amoreagaz burladu; oenzat kastigua dan eta besteoenzat exenplu.

Bioen kontra probanzea klarua dago ziertu, Doridogaz Silberoren berbak zerren ez eben sinistu.

Alaze, bada, zuek batera guztiok esan egizu: «amorekin kruel danak onela begi pagatu».

Enzun dozun pregoeau egienean aditu Doridok eta Silberok bere, oi, ezin eben zufridu.

Belariko jarri zirean, laster zitezen armatu; espiluak arzaiterako, oi, dira determinadu.

Zeruetako erregeari, oi, dira enkomendadu, suplikaetan lizatela nai lekiela lagundu.

Silbero ta Dorido onela eozela, baetozen Narbaezen jentea euren pregoea deklaraetan ebela. Donzella desditxaduak euren amoreak an ekuslen orduan, ezin zufridu eben negar egin baga egoten, zenak berba amorosoakaz esan eben berbaoek:

—A, gizon doloraduak eta kruelak zeuen bizioendako, nola azartu zara zaozen lekura etorten, klaru dakusun azkero biziokaz bano gutxiagogaz pagatuko ez dozuna eta asi que asi ilgo zaituen azkero? Inolako maneraz defendidu al bagagizu emun gura deuskuen tormentu onetarik, zuen kausaz arzaite dogun azkero, zuek bere libertaduko zara edo bestela guek eta zuek bearko dogu jente krueloen eskuetati eriozea gustadu.

Berbaoek arzai biak enzun egienean, Jaikoak daki ze asegin gutxi euren biozetan artu eben, bada bere, Marteren mandatariak agindu eustena ez ausaiteren, ezin ezer egin eben. Eta donzellak ekustenean eueren on eretxiak remediorik emaite ez eustela, ia eozen eueren esperanzea galdurik, bada bere dios Marteren mandataria ezpata bategaz salbajeaen arteti sartu zan utra agiz emuten leustela bere ezpata zorrozagaz, zeinzuk ies egin eben Sirenari eta Silbiari itxirik, zenai eskuak askaetan egotela Silbero eta Dorido, enzun eben aen alderuz kantaetaz etozela gizon bazu, zenak ekarten mutiltxo bat silla baten jarririk utra ponpa andiaz, zeñak eukan tafetaezko benda bategaz begiak isirik eta eskuetan arko bat saeta zorroz bategaz armaturik, zeinzuk esaten eben utra konzer-[...]

[Zenbakitze zaharraren arabera, lau orrialde falta dira eskuizkribuan: 1155tik 1158ra bitartekoak, hain zuzen.]

Gugaz etorri nai badozu...

aldatu

Gugaz etorri nai badozu erraz daizu ekusi donzella linda damarik asko munduan parebagarik joan ninzan da ekusi neben asko donzella galantik konziertu konzertaduaz oita guztiak jarririk retulo bat ekusi neben kanpuaen alde bateti urregorrizko letra bazugaz egoan eskrebidurik eozen begi ederrik asko aren aldean jarririk nungo direan esaten dabe alkarri begiraturik Ozaetako bandereagaz oita gu gara etorri iguzkiaren aldean dago gure onrea jarririk geure azean guk darabilgu mundua katigaturik goitixeago ekusi neben beste alderuz eginik donzella flordelisarik asko guztiak gorriz janzirik gaztelu Gebarakoan gara gu bizi defendidurik gure jazteko gorriok dira kontentuagaz josirik justarik asko zaldun guztiok egiten dabe gugaiti amoriozko errege jauna ekusi neben bertati dama bazuen oñetara oi belauriko ezinik zeinzun ekarten debiseagaz ezautu ditut badanik D’Erediako galea dator ponpa andiaz beterik oi ainbait dira ederrak eze ni nago admiradurik zaldunik asko ekusi neben guztiak oriz janzirik zeña dan utra librea gatxa desesperanzas beterik Ezkerekotxan oi darabilte pensamentuak galdurik zegaiti ango larrosatxoak eztau piedaderik librerik eta ardura baga oita dirade ebili zegaiti ez dau amorioak bere fletxeaz iregi aen bioz utra gogorrak bularrak erdiraturik

Zu ekusi ta beste gauzarik...

aldatu

Zu ekusi ta beste gauzarik oi ezta zerren ekusi zegaiti alegriarik ez da munduan zure parerik

Ain kontenturik nago ni zugaz nola zu nigaz gaxtoto zegaiti jaunak egin ez naben zure kontentamentuko

Zure begiok nekusenean bertati neben ezautu oieta ezin ze indidala neure bizian gozadu

Ene laztana ze daidizu zeure gogoan pensadu zuk ni gaxki tratadu arren oi ni naxala azpertu

Zegaiti emaiten deustazu zuk onelako bizia bizi naxala iragaiten dot munduko pena guztiak

Penado de tanta pena nago zu ekusizkero y ninguna cosa buena oi enetako ez dago

Joan gura dot ekustera nik on deretxadanari joan gura dot ekustera ark ilte naben gero ni

Lastimadurik joango nax amoreaz da fedeaz beti bere erruki naben munduak eta jenteak

Ezzin faltarik neidio nik on deretxadanari joan gura dot ekustera ark ilte naben gero ni

Zu ekustera etortearen ene lindatxo maitea penarik asko iragaro dot egunean da gabean

Ona etorri naxan azkero eskerrik asko jaunari joan gura dot ekustera ark ilte naben gero ni

Ene fedeau andia da ta ondo tratadu nagizu oneinbat bider eriozea zerren emaiten didazu

Ene lindea serbizen bada kolpe batean il nagi joan gura dot ekustera ark ilte naben gero ni

Otras: Arren, egia bat zarrezt...

aldatu
           Otras

Arren, egia bat zarezt on dereiztazuin ala ez aoan laztan zaitudaz bana gogoan batez ere ez

Donzellatxo atrebidea ez zabilz ene gogoan ez bestela ondo deizut baña ezkondu baxin batean ez

Gure ortuan madari gura zaurik amabi beste amore bilatuko nax amore bear banadi

Ene laztantxo linda damea esporzu artu egizu uste gutxien dozun orduan enegaz bearko dozu

Urtan eder arria aen gañean txoria amorantian lekidanari atera neio begiak

Linda damatxoa...

aldatu

Linda damatxoa nola zanode beti pensamentuan galzaen zaitue

Ezer trabajurik oita badozu ene laztantxoa arren esazu guztiau zurea nax ta erraz dakiket beti pensamentuan galzaen zaitue

Ene laztanorrek arren esazu laztan nindukezun on baneretxu zure mutil ninzan gura zendukez beti pensamentuan galzaen zaitue

Inoen bildur baga arren esazu zeure pensamentuan zer dadukazun zurekin ene faltaok estaliko det beti pensamentuan galzaen zaitue

Linda damatxoa nola zanode beti pensamentuan galzaen zaituez

Ezin trabaxa ibar ibar lelo (Irakurtezina)alelo ibar ibar lelo xea suturadok egi dabe zeze adar bagea audikarok naun deusai golpea ilgo bere ba(i)ten uai ai egiten aren burlea

Loa de las damas y galanes vascongados

aldatu

Loa de las damas y galanes vascongados

Fama andia zatoz nigana arren zaakit lagundu mundu guztiko erreñuetan laster egizu famadu txoriak eta tortolatxoak gura deusut agindu gure erriko abantajaok daikezula kantadu oi onezkero goxozetan da kantu dulzeaz loadu jaun zerukoa nik errazoaz beti zaidaz loadu zerua eta izarrak bere oita ze bitez ixildu isasoorrek horbe guztiaz beti zagie laudatu zegaiti dozun Euskel Erria ainbat bentajaz dotadu isasoori tinta balidi zeru zabala liburu oi Arabako abantajaok ezin litezke kontadu jente noblea ezin nesake bear deustazu parkatu flakezeonen bildur nax baia oita gura dot azartu Barrundiako dama galantak esaten irakastazu Axparreneko larrosatxoak geraziea indazu morroe galant estiraduak oi defendidu nagizu oi Gaztelako errege jauna erregiagaz ikasu zeure kortean dama ederrik nola bapere ez dozun zegaiti Euskel Errian dira eder guztiok dotadu ene berbaok jente noblea ze daidizu pensadu neure erria alabazerren nik ditudala finjidu badanik bere jakin egizu oita naxala fundadu oi antxinako liburuetan zeñetan ditut ezautu Euskel Erriau oi nola eben errege batek pobladu jente noblez da lenguajeaz zenak eusten agindu zeruko jaunaren fede santua oi legiela kunplidu oi Salamonek eskribizen dau jente noblea jakizu bere bizian oi ez ebela jente obarik topadu

Un caso que acaesció al autor en un camino con una dama

aldatu

Un caso que acaesció al autor en un camino con una dama

Jan Doneanez bezpera baten igaro ninzan basoti Iruraizko hermandadean leku on baten aldeti dama bategaz topadu ninzan lindea parebagarik berba egiten asi ninzazan jarri ginean geldirik neure bizian ekusi ez dot ain gauza abisadurik forma onetan berba negion ez jat anzitu berbarik alabazen dot zeruan jauna bide dodana eginik zegaiti naben zuregaz batu lindea eben bakarrik edolabere joan bano leen oi bear dozu ikasi zure amorez ene laztana nola nagoan galdirik eranzun zidan utra kortesdo begiak abajadurik neure buruau erraz daidit nik ditxosazat edugi jentil honbrea zegaiti naxan egin ni zugaz topadiz oi eta barriz osteangoan arren ze begit burlarik ene laztana ene fedea ez dot egiten burlarik egun askotan ni ebili naiz ez dot edugi ditxarik ene lindea zu ekusteko banago sepultadurik oi arren jauna ixilik bego ze besat orrelakorik oita zegaiti zu eraiteko ni eztot poderiorik poderioa andia dozu zeruko jaunak emunik zure begiok ekusizkero banago katigaturik pensamentuok altuan ditut zuk ala mereszidurik oi eta ez dot abajaduko neure bizian punturik zure berbaok adietako ez dot entendimenturik klaruxeago berba egizu edo zaoza ixilik ene laztana zure bildur nax ezin egin dot berbarik nik klaruago banesakezu oi baneu lizenziarik ene laztana enzun nagizu arren ez artu penarik neure peneau esan bear dot ezin neonke ixilik donzellatxoa egun batean oi eta ninzan etorri zure lekura flordelisea oi inor baga bakarrik zeure eseko portaleetan oita zeonzen jarririk neure begiok goratu neben ez neben pensamenturik dama galanta an zeonzela oita zeurori bakarrik atrebimentuz usadu neben banago gaztigaturik itaundu nagon poridadean beste donzella bateri nola ereizun zeure izenaz eranzun zidan Katalin oi arrezkero jaun zerukoak bertxeak daki bakarrik Katelinatxo nola nagoan amore minez gaxorik zuk baxe inork ezin liket munduan remediorik ene laztana osa nazazu ez egin beste gauzarik leku onean topadu gara jaun zerukoak gurarik oi apeadu bear neuke badozu borondaterik ene laztana solas daigun geurtxeok biok bakarrik jaun zerukoaen amorearren jauna zaoza geldirik basoan neurau bakarrik nago ze begit agrabiorik ene laztana ezin neike nik orrelako gauzarik kulpa andia ezarri leidae eiza galdu banegi jentil onbrea ez neikezu neure bizian berbarik oi eta bardin ezpa ze egit oi orain itxi librerik biarreziak urrean datoz arren betorke ebeti al dagidana nik egingo dot ez artu asekabarik orrela gura dozun azkero ezin neike besterik domekaan etorriko naiz eztot egingo faltarik askotan ondo geratu zatez ene lindea bakarrik oi esegino lagun deizut badozu borondaterik eskerrik asko jentil honbrea ez dot ardura lagunik gaazustenak oi ez dagien pensadu beste gauzarik itxi neusan berbaxkoek neure laztanaz eginik berori defendidu jat eta ni geratu nax galdurik

Koplak: Donzellatxoa, orain zaoz...

aldatu

Donzellatxoa, orain zaoz soberbiagaz beterik ezkon bazatez eongo zara ardia legez masarik

Egun bazaoz libertadeaz oi noxbait galduko dozu fortunea kurela dana aldi bat pensa ezazu onezkero fiaze zatez ez artu fantasiarik ezkon bazatez eongo zara ardia legez mansorik

Beste bategaz ezkondu arren uste badozu oba dala errazoaz desakezue la bella mal maridada orduan akordaduko zara oi nola esan nizun nik ezkon bazatez eongo zara ardia legez mansorik

Ala zara mudaduko ze ez zau inork ezautuko bizi beste bat artuko dozu kondizioak ken zaiteko


Abestia: Iragarri oi ez nagizun...

aldatu

Iragarri oi ez nagizun jentil honbrea bildur nax neurk ekusirik nola zarean neskea bildurago nax

Nola andraen bildur zara aek baga onik ez badozu aen obraen oita bildur nax zure bere bai badagizu ez dot egingo gauza gaxtorik oi ez dasazun bildur nax neurk ekusirik nola zarean neskea bildurago nax

Zerren diozu sekretorik oi andraetan ez dala zerren kausea begirazaka ifinten dabe obratan faltaduko jazulako zenzuna gogan bear nax neur ekusirik nola zarean neskea bildurago nax

Andraetan diskreziorik ez dala uste al dozu bai baia daben zenzutxoori gaxki daroae giadu oita bildurrak ikara nabil ez dakit neurau nor naxan neurk ikusirik nola zarean neskea bildurago nax

Canción y copla echa por Laçarraga en servicio de Madalena

aldatu

Canción y copla echa por Laçarraga en servicio de Madalena, hija de M. Diego de Bicuña, barbero, el qual puso en un poste del portegado de la iglesia de Vicuña la noche de Santiago, a 25 de julio de 1567, y tomó el dicho traslado Pedro Saenz, clérigo de Bicuña, que lo supe yo después.

Arren txoriak exilik zaoz badozu miramenturik mundu guztia isasoagaz nanzuzu zaoz geldirik dama galantak ni ez nax digno ez dot mereszimenturik zuetan miiau ifinterako banago losaz beterik oi bada bere borondateau dadukat utra osorik zeñak ixilik egoterako ez dit emaiten lekurik obligazioz bete ninduzun guztiok ala gurarik pagaetako ezin neike bapere serbiziorik oi bada bere presentetxoau artu egizu niganik lizenziea arren indazu badozu borondaterik dakidantxeau esaterako ez egin beste gauzarik gauzaxe batek oita nauko andiro enojadurik donzellatxoak esan bear dot ezin neonke exilik zuegaz barriz ez eukaen oita bapere konturik ene bizia geratu ninzan andiro afrontadurik zeruko jaunak oi ekiela amoreokin ditxarik zerren da zeurok serbietako ez daben konstanziarik dama galantak sinis nazazu oi ze ukazu dudarik lekuonetan biziko baninz ez neiala besterik gabaz egunaz serbidu baxe sekula asperzakarik au zuegaiti egiterako asko da errazoarik oi bada bere bizioi nax jaun zerukoak gurarik (z)iudadetxo txikir batean (n)eurtxeau bakar bakarrik ene izena letra onetan oi dago eskrebidurik oi onegaiti jentil onbreak ez egon enojadurik zegaiti zuek enojazeko ez dot nik borondaterik guzti guztiok serbizerako nago ni obligadurik oi bada bere ziertamente banago enojadurik zerren damaok serbietako ez dozun miramenturik geixeago esango neben eugi baneu astirik badanik bere amoreonek ez dit emaiten lekurik on deretxunai on eretxazu ez artu soberbiarik zegaiti laster orrako gara oetan akabadurik amoreata biok gabilza ez dogu beste lagunik dama kurela ifinten dogu gaztigaduta mansarik abisaetan zaitudan gero ez egin beste gauzarik zuen arteko donzella batek nauko enterradurik aen izena letra onetan oi dago relatadurik pensamentuok altuan ditut ark ala mereszidurik

Jaio zitezen maiaz ilean...

aldatu

Jaio zitezen maiaz ilean amorioa oekin donzelleari Lora ereizan morroeorri don Martin egun batean jaio zitezen jaun zerukoak gurarik oen artean jasarri zidin amore mina dulzerik mundua mundu formaduzkero oi ez da jaio semerik ene ostean nor izan dan au baño gizon firmerik ese banatan bizi zirean zeñak eusten alkarri eurak biak oi ebilzen bapere baga lagunik gazte zirean artean baña azkero beti loturik zerren guztiak egon joazen andiro admiradurik oi nola beti ebilte dira Martin da Flora bakarrik aita amaok efini dabe flora oi enzerradurik zerren bertati jarri zirean sospetxa gatxez beterik amoraduok ekustenean euren buruak loturik aen biozak nun bere baita egon joazen tristerik pensamentuak leukaela dolorez mantenidurik remedioa bila zitezen eurenzat gora kastarik bijeak alkar ekusterako olzori dabe iregi ifini dabe miraderoa bioendako zilegi

Gaztelatika jentil onbre bat...

aldatu

Gaztelatika jentil onbre bat orain etorri ei jaku etorrizkero donzella batek amorez ei dau benzidu

Donzelleorri on deretxo donzelleorrek ez ari au onela oi dan azkero eskerrik asko jaunari

Joan Lopez jauna Zuazuko ene esan bat egizu bardin on ez deretxun gero donzelleorri itxazu

Zure adiskidea nax ta geiago ez dot esango zegaiti bakit dakusunean nola zarean eongo

Barri onak dakart...

aldatu

Barri onak dakart Peritxo y Anton orain jaio dala nuestra salvación

Guztiok genbilzela en nuestro ganado oi etorri jaku un ángel volando esan deusku gero aquesta canción orain jaio dala nuestra salvación

Barria genzuanean el ato dejamos guztiok alkarregaz y a Belén llegamos ainbat gauza egoan de admiración jaio zan lekuan nuestra salvación

__________

19.— MONESTERIO SANTU DEBOTOA

             1

Monesterio santu debotoa jaunaren graziaz eben jarria ese prenzipala eta barria

             2

Basoan zu zaoza fundadua eta il zan arren fundadorea bakus munduak zure balorea

             3

Zegaiti zu zara dubdadu baga korridu badidi ondo mundua beste guztietan estimadua

             4

Oñ esku zardenok apazen diot illustre abbadesa notadea zerren egin deustan mesedea

             5

Ni kaso naxala baldin badator euroen artera tentazioa bertati eske nax parkazioa

             5

Konbento guztia generalmente saludazen dot nik agur eginda belauriko barriz zu ene linda?

             6

Abisada eder parebagea eztakart gorgera eztaust gona ekusi nagi ze ni ona ona

             7

Monjea kausa dala kokotean enamoraduak ze begi azik zerren monje aenak eztau gazik

             8

Ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai ai dardo zorroza zein triste dagoan ene bioza

             9

alegere dago isas aldean uda ta negu beti naranjea monesterioan tristea monjea

             10

Esen badagie eztaozeela alegere baxe sekula triste nik diok egun dala aratixte

             11

Zegaiti monjea inox eztago baize au edo ori pensaetan beti bere koitaen arilketan

             12

Jaiorean ninzan desditxadea zerren aita neben guztiz gogorra senideak labur ama leorra

             13

Ene senideak libre daoza gozazen dabela libertadea ni nago katigu subjetadea

             14

Zilegi dabela euren senarraz iragaiten gustosoro bizia nik ez bai esateko lizenzia

             15

Adata zanean bere senarrak bere beso laztanaz estaldurik nik jagi bear oi dot ozak ilik

             16

Gaztea sartu ninzan sentizaka andi arzaite neben engañua bizi nax bizi guztiz estrañua

             17

Kontentu baga dakuet ditudala neure urte dulzeak kastaetan loturik nagoala olzoetan

             18

Isi jazun bada sekulareko karzel gogor onetako ateak ai ai ene narru zuri gazteak

             19

Ama libreaganik jaio ninzan ditxarik ez nebenau alabea dirurren saldu ninzan esklabea

             20

Neure aragiok dakustanean zein zarden direan eskutxoetan berti jasarte nax eresketan

             21

Amore dulzearen ardurea zeinbat dodan probadu gutxiago ainbat irudizen jat dulzeago

             22

Kanpuan oba leuke atxur zala izango baleu bere beti presa mila monjaren baño abadesa

             23

Kontentuago dagoalakoa gaaten dabela basallorea eperki janik baño priorea

             24

Zerren beti bere da arinago borondatez nekea egitea baiño bere posa asedetea

             25

Orain dator fraile malmaz arro bat atxakiz arturika bisitea onagaz dakarrela agintea

             26

Erabilten gaitu ilabetean bere tripearenzat errastruan geur barriz tiri taio konbentuan

             27

Arenzat eperra bardin al bada ez gorri tantarik baize zuria aumarik badogu ez azuria

             28

Konbenturik konbentu dabilela or ase eben bete bigardoa mutil mando bota ta tabardoa

             29

Niri barriz zerren negian berba neure aide jabe prenzipal batez deo graziaz zu azota zatez

             30

Ipochrita vellaco riguroso soberbio regalon y desonesto jauna barka zakezt si peco en esto

__________

20.— MUNDU GUZTIAN ORAIN EZ DAGO

Mundu guztian orain ez dago gizon kontentuagorik oita nola ni orain nagoan zeruko jaunak gurarik zazpigarren ilabetean urteje onau sarturik iru egun kunplidu baga oi setienbrek emunik zeña zan egun alegerea ene laztanak gurarik ene laztanak gurarik eta neurk ala trabajadurik amore poderosoa jauna asko deusut eskerrik zu serbizeko ez jat faltako sekula borondaterik denpora baten lotu ninduzun katea fortiz batekin jaun zerukoa alabadu ze orain banago librerik donzellatxo bat ekusi neben lindea parebagarik oi neure bioz amorosoau idogi zidan bertati neuregaz neben libertadea eroan zidan berekin ni aren minez ilte ninzan da a beti alegererik nik aregaiti iragaro dot munduan asko penarik ark enegaiti oi oraingaño eztau edugi ansirik oi orain barriz nik ifini dot bera kateaz loturik oi bada bere nik aregana asko dot borondaterik ez dakizunok jakin egizu ze kaoz enganadurik zerren dama bat serbietako asko bear da gauzarik amoraduak zer bear daben banago irakasirik oi enzuzu ta jakin dagizun badozu borondaterik zegaiti askok jakin ez arren egon oi da tristerik irakasterren ez nago eske bapere intereserik oi lenaengo abantajea dasadan zaoz exilik jentil honbre oita bear dau izango badau ditxarik utra galanto ebili bidi oi badau potestaderik bere aoa ifini begi palabra dulzez beterik bere laztanaz ze beuzaike sekula fantasiarik oi barriz kunpliduko ez badau ze begi alfer promesik krueldaderik baderakuso beoke beti tristerik dameak gaxki esanagaiti ez galdu esperanzarik iñor begira dagoanean ze beikeo berbarik utra dulzero esan begio bere penea exilik presentexeak emun begio gauza usaiz beterik oi partieta danean barriz zuzpirioxe garrazpi- koitarik esan oi badegio ifini esporzadurik polsea barriz oi berabilke oi diruz adornadurik erreal ori kastaetarren ez azeratu pausorik bere laztana dakusenean ebeli utra graberik sekula barriz ze besakeo besteren abantajarik denporeorrek emun badagi ez egon tentazakarik zegaiti bera ezta ezingo oean zabal zabalik gabaz egunaz ze berakuske sekula kobardiarik laztanagana joango bada ze beroake lagunik bere begiak oi berabilke laztantxoagan josirik sekula gauza gutxiagaiti ze begi sentimenturik oi beazatu badagi bere ez erakusi bildurik oita irago ze bekikeo bisitazaka asterik zegaiti artu ez daikean oi beste serbidorerik oi alkanzadu daikeano ez artu jagin zelorik gabaz egunaz serbidu begi sekula asperzakarik oi geiago gura badozu amoraduak ikasi estudiadu arren egizu laztanaen borondateti zerren bestela oita ez jazu probetxaduko gauzarik mundu guztian ni baño ezta oi amoradu firmerik ene laztanak mereszidu dau oi asko abantajarik a serbizerren aspertu banax banago deskansadurik arta lastoa agin egizu nik al dagidan gauzarik eguaztena ifini nauzu obligazioz beterik

__________

21.— EGUN BATEAN NENDORRELA

             1

Egun batean nendorrela bide estretxo batean esku batean nekarrela kalzaidu usez erro dela zaldi on baten gañean

             2

Banekarren esku bestean listra onezko dardoa adarga on bat arzoean arnes fortiza gorpuzean korazaakaz kaskoa

             3

Konpaniazat tristurea askotan legez arturik giazat barriz benturea baneroean etxurea txitez guztiau galdurik

             4

Neroeala forma onetan biozau guztiz tristea nik ez nebela pensaetan gero nekusen gauzaetan erratu neben bidea

             5

Ribera baten eldu ninzan guztizko alegerea neure buruau gora nezan dama eder bat topa nezan autoridadez betea

             6

Neurau exilik nengoala berak esadan berbea ongi etorri zareala errazoa da dasadala gizon armatu gaztea

             7

Nungo zarean esadazu bada al didin gauzea zeure begiok irekazu deskubridurik afindazu apelliduaz nonbrea

             8

Ezeren losa bildur baga esazu zeure benturea zer gaxaesun kontxallaga zeren dizudan bereala kuraetako rezetea

             9

Nik diosudan berbaetan duda efinten badozu ni ez banauzu sinisketan bizi zarean egunetan zuk beti damuko dozu

             10

Ribera artan neskaoa bakotxik nekusenean razonamentu dulzeoa forma artan da alakoa ain laster egidanean

             11

Neure begiok banegian aregan laster fixadu nun eldu ninzan ez nekian aren ederrak benengian konsoladu ta turbadu

             12

Terziopelo berdez egoan gorpuz guztian janzirik leona baten kostadoan jarririk legez baegoan kristalez koronadurik

             13

Arpa eder bat esku bietan figuraz eskulpidurik urregorrizko tablaetan biboratxo bat bularretan kollare legez janzirik

             14

Apea nindin zaldirean gutxi bat apartadurik berba negion lurrerean neurau nengoan lekurean reberenzia jakinik

             15

Umilladurik egiten dot errazoa dan gauzea oñ eskuetan besazen dot dakidan legez esaten dot donzella koronadea

             16

Obedeszidu dagidala nik zure mandamentua errazoa da naturala neure aoaz dasadala itaundu jatan kasua

             17

Jagi zan bere sillarean nik au esanda bertati artu ninduan eskurean bagioanzen arerean floresta baten erditi

             18

Jarri ginean berbaetan rosale baten parean asi ninzakan kontatetan nola ninduen penaetan gauza bik biozerean

__________

23.— ENE LAZTANA ENE LINDEA

Ene laztana ene lindea banago beti gaxorik ene negarrau enzun egizu badozu borondaterik zeure bioza bera bekizu badozu piedaderik oi ni onela penaetan ez dozu errazoarik ni zugaz amoraduagaiti eztaukat nik bearrik zegaiti ene eskuan ez zan egiten beste gauzarik neure bioza or dauzazu ondo kateaz loturik libertadea aregaz dago ni barriz beti bakarrik pensamentuau daukadala zuregan enklabadurik neurgaz sekula egiten ez dot zuregaz baxe konturik zuk barriz nigaz ez daukazu bapere memoriarik sekula oita ez badeusut egiten serbiziorik kausaetan dau ez jakiteak zure gogoko barririk bestela bere nigan ez dago zurea ez dan gauzarik zure izenaz oita daukat guztiak senaladurik zugana deudan amorioak oi iñon ez dau kaburik oi zugan barriz piedadeak sekula komienzurik linda damea erruki nauka ez dodan gero kulparik zu lakoagan ez leuke bear krueldadeak parterik amoreorrek egin ez oi dau kurelez konfradiarik oi zuk ni ondo trataetako asko da nigan kausarik amore poderosoa jauna ni belauriko jarririk mesede baten eske nagozu ez bea jako berbarik damatxo baten amore minak narabil desterradurik ene biozau a serbizeko jarri zan obligadurik sekula ondo arzaiten eztau oi nik desodan gauzarik sekula goardaetan eztau oi zure mandamenduturik estimaetan ezertan eztau oi zure serbizaririk onetan zuri ekiten jazu oi asko agrabiorik dama kurelau arren efinzu oi ondo gaztigaturik sekula bestek oi eztagian artu atrebimenturik konjuro gogor pare baga bat daukat ordenadurik otorgaduko deustazula asko deut esperanzarik asi gura dot zuregan jauna oi baiez konfiadurik ene perlea enzun egizu badezu borondaterik zure entendimentua bego gutxitan irazarrik

       Conjuro

Tortolatxoa ebilten da bakotxik maiaz ilean bere laguna galdu jakinda tristerik soledadean konjuraetan oi eta zaitut kurela poridadean gabaz egunaz oi zabilzela negarrez ene azean unikornio animal fortiz animaloen artean naturalezaz umillazen da damarik dakusenean konjuraetan oi eta zaitut oean zauzidenean gogaberatu zakezkedala begioz nakusunean

       Prosigue

Konjuraetan oita deuzut gorpuzeango aragiok nigana manso bakarkezula zeure begitxo linda biok

       Prosigue

Pelikanoak amorioz umeak dagianean bere odolaz mantenizen dau guztiak azi artean konjuraetan zaitut laztan niga borz nabilean zeure bularrok jan dagizula zeurgana sartu artean

__________

24.— ZEGAITI BEGIRATU GURA EZ DOZU

             1

Zegaiti begiratu gura ez dozu zugaiti nola nagoan kantaetaz biozau jo deustazu anetx fletxaz nigaz konturik egin nai ez dozu begira egizu zer egiten dozun nuen kontrata nola oita zabilzen amoreak zer deusan zuri aginzen belarriok irekazu eta danzuzun

             2

Donzella guztioi deustet aginketan dagiela amoraduok ondo artu onegaz linda guztiok beukae kontu zerren joango nax neurau eskaetan kurela ifiniko dot estuetan baldin da mandamentuau goarda ez badez nik au erraz daiket neure partez asi banadi amorez konbatietan

             3

Amoreak enzun dozu ene laztana oi bere mandamentuan zer dioan apa bat baneidizu ao gozoan bakusu ene fedea firmea dana donzellea arren egizu ene esana zegaiti zuk ez dozu ezer galduko neure bizian ez zaut anzituko zurezat izango da nik dodana

             4

Zu zara eder guztioen kapitana zeruko irargi zuria dirudizu ene guztiau zeure egin egizu inor baño ederrago zareana libertadeau joan jatan zuregana ni bizi izaatea zure eskuan dago remedioaren esperanzas beti nago zeña bakit larrosatxoa zugan dana

             5

Espantadurik nago donzellea bioz oi nola dozu orrein kurela tratadu ze nagizu beti onela enzuzu dama guztioen estrellea gura dot relajadu kerellea osatu ene llageau nai badozu larrosa maiazekoa nola dozu enezat orrein gogor murallea

             6

Donzellea piadadez ar nazazu barriz gura deusat erregutu katea geiagogaz ez ni lotu neure biozau libre jafindazu biurtu libertadea egidazu alegeratu didin ene gogoa zu serbizeko andi dot deseoa aldi bat zeure besoan narazazu

             7

Ediraiten eztau inork munduan zu lako donzella bat ain lindarik sekula jaio ez da amoradurik ni duin firmerik ene lekuan enegaz jarri zatez partiduan zegaiti onezkero da denporea berba bat egidazu traidorea plazaz edo bestela estalduan

             8

Nigana zaozela dirudizu enojadarik beti kausa baga askotan egote nax berba baga orein edolabere ze nafinzu aldi bat perla lindea egin egizu nigaz ordu bakox bat kunplidua zu zara ene begioen espilua azkero zeure eskuogaz il nagizu

             9

Jaunorrek ez dindala ondasunik gogoau baldin badot bestegana orrein kruel izaten enegana nik mereszidu ez dot zureganik sekula nik ez oi dot beste lanik onela iragaiten jat gau egunak ain dira ene begiok elzaidunak zugana laster doaz eneganik

             10

Beti begira nago zuregana ezin azartu nax ezer esaten kontentu deskontentuak puntu baten laster etorten dira enegana badozu zeure gogoa bestegana alferrik engañadu ze nagizu zeure gogoko barria esan egizu ikasi nik dagidan zugan dana

             11

Parerik eztozuna al dakizu guztioen gañetiko larrosea eguzki ederraren esposea agaiti zuk onela narabilzu kundizio kurelok nai bekizu onezkero zeurganik ken zaitea beraro ar nazazu traidorea edo bestela noxbait il nagizu

             12

Donzellea zuk banozu sentietan sentizen zaitut bai zeurori bere zuk banazauzu ni bai nik zu bere zuk nik legez nik zu zaut adietan ze gabilzaden beti puntuetan dagigun konbersadu alkargaz zu nigaz konfesadu ni zuregaz alkar darazagula besoetan

             13

Nik negar dagidanean zu zaoz barrez nik barre dagidanean zu tristerik banago zure aldean jasarririk izuten dozu buruoi grabedadez berbarik badegizut poridadez gogorrik jarten zara bereala askota zu bazina pedernala edo ni sufrizeko baninzatxez

             14

Neskea zara zu ta ni gizona zuk legez ditut nik narru zuriak zuk bere bai ni legez aragiak zuk legez ni bere dot gorpuz ona narabilzuna legez orra ona axeak oi darabil beletea zarean esadazu donzellea kastaz benturaetan amazona

             15

Amorea da onako ez dakit zer bat etorten da arago eztakit nundi eztakit nola biozean sarzaite da zuk agin dagizuna egiteko dudazen badozu ene laztana asko da ditxoso desditxaetan nik ain on baneu bozau kantazeko padeszietan dodan doloreak

__________

26.— AITAK EZKONDU EZPANAGI

               1

Jaio azkero serbidu deut ezkondu nagi onezkero ezkonketako edadea deut ogei urtean elduzkero zorigaxtoan jaio ninzan ezkondu baga il banadi aitak ezkondu ezpanagi neurauni ezkonduko nax sarri

               2

Gau egunetan beti nago esekoakin deadarrez senar gureak oita nago esekoxeok beti barrez oraingaño gaztea ax ta urtexe baten goza adi aitak ezkondu ezpanagi neurauni ezkonduko nax sarri

               3

Oi nolako atrenpea darabildan ankaetan banekike goruetan gonearekin atorrea saldu neike gorgerea aregaz ezer al banegi aitak ezkondu

               4

Ain egin jat az andia neure zilonen artezean jarri banadi sugatean beroetan jat iturria egingo jat minoria remediadu ezpanadi aitak ezkondu ezpanagi

               5

Nun bere baita asko dago enetako dolorerik ezta munduan morroerik nork desakedan nola ago orazio ta beti nago osoak aita jan balegi aitak ezkondu ezpanagi

               6

Zerenzat deut lau bost gona ez aseginik arzaiteko gura dodana egiteko ebiliko nax orra ona artuko deut koipe ona denporatan el banadi / aitak /

               7

Lege baliz eskaetan amorosari lanzetea banikeo nik aurraldea (Ezabatuta) eskuetan ukabila musuetan izorra ezpanaagi aitak ezkondu ezpanagi

               8

Neurau baño nor? ete da ederrago donzellarik mutil gose on gurarik mundu guztian ez ete da banzito bati berba palagadu al banegi aitak ezkondu ezpanagi

__________

28.— AIN ON EMUN BALEUST KANTAZEKO

                  1

Ain on emun baleust kantazeko bozau naturalezaz bentureak nola emun eustan amoreak borondateau dama serbizeko edo nik izan baneu sufrizeko gatxoek biozau ainbat zabala zein dodan buruan bena liberala edozein kantaeta trobazeko

                  2

Bataz esango neuke doloreak bakotxik nenbilela illunetan dulzero nituala biderketan zugana kexaak eta klamoreak artu nengianean kolereak zure amorearren penazeko podere baneukaike tenplazeko neure begi beraoen alboreak

                  2 bis

Ni nax izen onegaz firmaetan zurea izan nax izan da izango zu nungo zarean ni bereango eztot nik sobrenonbreau mudaetan beti nax jaio azkero bilaetan gauzea nola al zaidan kontentadu ezertan nik bazaitut enojadu nagozu sekulako penaetan

                  3

bada bere ditxaz desditxadua jaio bide ninzan ain tenporatan zeinaz benturea joaki jatan sekulako nigaz despedidua enezat faltadu zan kontentua enezat faltadu zan asegina enezat faltadu zan alegina enezat faltadu zan esporzua

                  4

Ene bearra da ezta zurea neurk konfesazen dot au alaclara zerren biur ez nezan txaolara neure begi luze ekusgurea bada bere ditxoso tenporea ditxoso begiak ditxoso oñak ditxoso burua ditxoso soñak ditxoso artu neben banderea

                  5

Ditxoso eguna nox galdu ninzan ain gauza andia irabazteko ditxoso lutua sarri jazteko ditxoso puntua zeinaz il ninzan ditxoso bioza zeina jarri zan zuregan ain ondo enklabadua ditxoso ni lako amoradua zegaiti gararrilean jaio ninzan

                  6

Ditxoso zuregaiti ilten dana ni legez bizi dala penaetan determinadu baga rendietan zugaiti kruel dala beregana ditxoso ni nolako kapitana ditxosa zu lako arerioa ditxoso ni lako arrilleroa zerren asesta nezan zuregana

__________

29.— NIK LANZETEAZ JO DIAT ETA

Denpora baten izan ninzan amore minez tentadua donzella batek edegi zidan oi neure bioz koitadua egun askotan nik egin nagon modu askotan erregua arren osatu nengiala al izan gero medikua errespuesta emaiten zidan lizala neska onestua aita amaak likeoela berebiziko afrontua ni barriz gizon desditxaduau bizi nax bizi penadua egun batean artu neben neure ballesta armatua zagita zorroz bat ifini nagon berar gaxtoaz gantxitua laztanagana oi izan ninzan us egin baga giadua kamaraetan idoro neben santua legez pintadua neure aoau ifini neden palabra dulzez gantxitua bere zenzuna ifini nagon promesa askoz pobladu neure aragi gaxtoaganik izan ninzan ni tentadua ezin sufridu neikean biziagati tormentua pena artarik askatu nau ta bizi nax bizi kontentua Donostiako San Franziskuan agoan gizon soldadua donzelleoni egin jazak izta ondoan anditua nik lanzeteaz jo diat eta oi ik ezarrok enplastua

__________

31.— NI BADA ILGO NAX FORMA ONETAN

Ni bada ilgo nax forma onetan zuk bada egizu gura dozuna mundu guztiak dakus dakusuna ni zugaiti naxana gastaetan alfer ifini naizu purgaetan ozpin barakazetan sekulako ez deraustae besterik aterako salbo bai zaitudala amaetan

Garia pagazen da diruagaz dirua bere bai beste gauzakin bada bere ezta amoreakin amorez baize jarri igoalaz nik laztan bazaitut agaz beragaz pagatu bear dozu zeure zorra tenplazen dozula bioz gogorra amore jaunaren prezetuagaz

__________

32.— JAUN ZERUKOAI EMAITEN JAGOT

Jaun zerukoai emaiten jagot oi asko geraziarik deseo neben okasio bat zerren nagoan jakinik nik orain diot inox ez zala ipui zarrik guzurrik zegaiti gauza eginik ezta munduan sekretokorik nik au onela esaterako asko da errazoarik oi geiago zufrietako eztot nik pazenziarik poeta gazte jakinduna ze zaoz engañadurik zu pagazeko faltako dala nigan entendimenturik egin dozuna egiterako ez dozu errazoarik zerren nik zuri eman eztizut artako okasiorik ez geiago nik egin ez dot zure basoan egurrik sekula barriz nik ez negian oi zure kontra berbarik obra barri bat ei daukauzu nigaiti konponidurik linda damea asko deusut nik aregaiti eskerik mesedeori serbietako eztot nik intereserik orretan bertan oi bear dozu geratu satisfetxarik onin batenaz adi nazazu badozu sentimenturik zure entendimentua bego gutxitan irazarrik bere burua oi bear leuke efini korrejidurik lenaengo ta gero juzgadu bestegan baliz tatxarik edo izanagaiti bere eugi enkubridurik au egiteka zugan asko da dama galanta kausarik zuri egiten ez jazun gero ezertan agrabiorik errazoarik ez daukazu niri ifinten koplarik ene kapea ojal ona da neure diruak kostarik iñoenari ezteusala bapere inbidiarik ene kapaak egon doaz ain ondo toleztadurik nola bazuen saboianea gauza usaiz beterik oita kapa bat emunagaiti ez nax geratu piloxik inori emun bajagot bere ez nago damu jakinik ene erriti oita zurera badago bidazidorrik oi aetati paseazeko eztot ardura lagunik bide artati iramo badot zure kalera gezirik ene laztana oi utra dago galanto enpleadurik zure lekuan ederra nor dan zeur ezpazara ez dakit zegaiti inor ederra dala gurean ez da famarik linda damea ni neurau nago galanto informadurik zure lekuan ez oi dala ederrez konfradiarik donzella eder juzgaetako asko bear da gauzarik onestidade parebagea fundamentuzat arturik mal pekado frutaau dago lekuorretan galdurik limosneraok salzaen dabe lekuan beste frutarik onin batenaz egon gura dot aldionetan exilik zegaiti arren eztit emaiten igitaiak lekurik bada nipere jarri badagit sekula barriz koplarik poeta gazte doña Elena ez nax egongo exilik au nik onela esaterako asko dot errazoarik berorren serbizaria nax ta ez niri barriz burlarik

__________

33.— AIDE ANDIOK BIDALDU DEUSTAE

Aide andiok bidaldu deustae eskrebidurik kartea ezkondu gura nindukeela ene gogoko tristea oi eta bardin onela bada andia jatort kaltea zegaiti bein ezkonduzkero galdu dot libertadea onein batenaz oi kenduko jat amoraduen nonbrea eragoziko deraustae damaok serbietea akordaduko sekula ez jat kalean paseazea astirik barriz ez dot izango zear ifinten gorrea gabetan barriz ez jagot joko laztanai biguelea ez geiago oneretxiai bentanarean flautea debekatuko oi deustae ari egiten apea ez geiago ez jagot joko kontereagaz atea erraz daoke azkero geldi oi ene errodelea arkaan barriz erraz dafinket malla finezko kotea oi eztot zerren azkero janzi seda finozko kalzea ez geiago aren ganean zapata kutxilladea oi arrezkero nik ez dot zerren estudiadu danzea ez geiago dekoro jakin pabaneagaz bajea ondasunoek galdu badagit semea ditxabagea erruki nauzu neure aideak zegaiti nax ni gaztea oi oraingaño ez nax ni eldu oi bada ogei urtean oi eta barriz andiegi da ezkonduaren kargea bertati dakar gizonaenzat ardurea ta plagea enzuzu eta dirakasudan ezkonduaren dotea ezkondu eta lenaengoa ona dau ilabetea badanik bere bertati dauko kargutan aziendea berandu ezin eta gox jagi iruli sarri oean pensamentua darabilela leku askotan fedea pobrea bada zegaiti eztau zegaz sustendu honrea askotan estu oi bearko dau errelleagaz goldea izerdi orio franko bear dau oi bere bular artean maira datorrenean barriz baba zigorrez saldea zazpi librako tremes andia faisaezat aldean ardao zuri San Martingoa pitxerraz iturrirean ume txikik oi eta badau azaiketako losea aziazkero ezkonketako [...]idago polsea pobreonenzat oi gatxik asko aberasonek doblea mutil neskatoz lenaengoa bete bear dau esea oi eta aen gobernazeko bear dau andi manea pausorik asko egin bea dau sustentazeko plazea kontu andia bear dau egin ez erorteko area emazteori ona ezpadau esean erriertea alkar aditu ezpadagie ez dabil ondo esea kapelaetan darabiltela beti aragi errea aragionen jaaterako asekabazko salsea abenietan badira bere ezta fatako kargea interesean beti darabil gizonak borondatea ama askoren seme askogaz bear dau batu urtean ordu askotan oita bear dau iregi bere polsea semerik badeu esaten jago aita egidak jakea ari jakea egin orduko alabeorrek gonea oi ainbat dazust lazeria ze eraetan jat fedea oni aparta al dagiona ditxa onezko semea edolabere urten artean ogeta amar urtean neuronek ala egin gura dot bizi al baninz artean jaun zerukoak arren dindala kunplietako ditxea nigaz ezkondu gura dabena sosega bidi bakean oi onegaiti itxaden begi dozenaxe bat urtean artean barriz goza dezadan oraingo libertadea oi oni luze deretxanori ze bego ene ustean oi nitaukautat emazte on bat zeña dan ama andrea jaun zerukoak oni demala bizi ona ta luzea zegaiti onek sustenduko nau egunean da gabean gradu andian jarririk nago ene egi ta fedea oi orain ez letorket ondo arereanik jastea orain dama bat serbietan dot lindea parebagea oi eztauko mereszidurik niganik anzietea egin deustan mesedeak serbidu jagin artean zegaiti nei traspasadu amorearen legea oraindo beti izan nax oi amoradu firmea orain ez neuke errazoarik izenau borraetea ez geiago gazta zaroau ain laster anzietea klaramente dakustan gero galzaite libertadea ezkonduzkero probetxaetan oi ezta damuketa uztarriori ezarrizkero sufridu bear goldea orapilagaz lotu azkero neke da askaetea gauza fortiza oi dana bakust ezkonduaren kargea karga andia sufrietako oraindo nax gaztea azaiteau galdu lerait ardura usazakeak ene aginok ezin jan leie aragi erre bagea estomagoau galdu leiket bianda probazakeak oean kalentureak liket lagunik baneu aldean laster batean oi lirazueket beste mundura bidea gauza sakona bide da izan isaso ondar bagea neure buruau ez nei ondo andratan konfiazea ene aideak oi arren au da neuronen respuetea akordaetan ez dodala ain laster ezkonketea

__________

34.— DITXA BAGEAU JOAN NINZAN

Ditxa bageau joan ninzan ezer baga eskuetan esaiorrez topa nindin gradaetan legoala ballesta bat armaetan traidorea zer da onela zer egin deuk jauregietan eiz ona itxi dinat menaetan igo eginda asi adi mozietan ni banajoa salsearen aurkietan ez al deustak baldin egia kontaetan igo egin laster eze eurk dakusken erietan igo neben bista bga begietan neure jaunak baesadan nora zatoz penaetan ene jauna zer diostazu zer daukazu bularretan zagita bat eben daukat azarri ez nax tiraetan konfesorea bekardae lasterretan ene jauna jarri zatez sillaetan nork egian kolpeori zure aragi ederretan Garzilasok ene andrea nengoala menaetan bigueleaz kanzio baten kantaetan il banadi nik deusat parkaetan bizi banax jakingo deut bengaetan au esanda il ekidan eskuetan andra ditxa bageau barriz sei ilekoaz maiaetan ene esai traidorea pozik kalza juponetan tristea nengoan iru ileko egunetan asekaba garraz asko oi nebela sufrietan sabelekoaz ez ninzala gozaetan senar baga jarri ninzan belaunetan amaeka ilabete neure jauna goza nezan ala andrea ditxa baga sortu bazan neskaetan zerren il ez ete ninzan jaio ninzan egunetan seme batez erdi ninzan digna ez ninzan gozaetan ilabete ez egian ama bereaen ugazetan arrezkero ene semea eztakust neure begietan ondo uste dot galdu zala isasoaren ondarretan Garzilaso traidoreak agindu eben undaetan az txikirra biozagaz lekarroela señaletan gumutatu ez lekion bere aita eskaetan ala bada eroan eben mandamentua kunplietan aide baga bakox nago desditxadeau eresketan gizon batek or daroa inozentea besoetan isasaldea beera doa bere buruaz berbaetan il agidala jaunak jaustak aginketan bioza ta az txikirra daroadala señaletan inozentea damu diat ain gatx andia obraetan borondate jaukaat al badagit salbaetan bere begiak erazala (Irakurtezina) negarretan gizon onau baegoan zer leikean pensaetan txakurtxo bat an eldu zan ur aldeti eizketan gizon onak dei eginda lotu eben gibeletan atera deuso biozori gorde dau kalzamudoetan inozentea efini dau lau azetan lotu deuso eskutxoa ust eztidin odoletan estali dau seitxoa arrai bazuen kontxaetan Garzilasok esan eusan senaleagaz kunplietan az txikirra biozagaz emun deuso eskuetan utra kontenturik dago forma onetan berbaetan

__________

35.— EGUN BATEAN SARTU NINZAN

Egun batean sartu ninzan billa on baten bakarrik amorearen min berarraz ondo deskuidadurik pensamentuau ez neukala nik agan okupadurik aen podere andiagaz ez nedukala konturik seguro ustez ez nioean bapere prebenidurik neure begiok neroeala librero desplegadurik traidoreonen redeagaz ez neben memoriarik uste dot eze ninoeala lo ze ez irazarririk bizi ninzala uste neben arduraba librerik neure buruau banedukan zaarzat jubiladurik tenpora baten amoreorrek bazugaz konsultadurik bere korteti ni baninduan ezarri desterradurik ala ni bada egun azkero nengoan despedidurik uste ez neben izango zala sekula amistaderik egin eusten agrabioa amoreonek ezaunik

__________

36.— OI GIZON BATEK ERREGE BALEU ENOJADU

Aquí comienza un tratado de lo que verdaderamente aconteszera antes y el día del temeroso juicio y el galardón y premio que los buenos y los malos han de rescebir según sus obras compuesto por Lazarraga sometido al gremio y corresción de la Santa Madre Iglesia arrimado a la fe y al mejor juicio

Invocación a la madre de Dios

Oi gizon batek errege baleu enojadu enojaduta asko maneraz afrontadu itaunketan dot oi leikean azertadu atrebimentuz oi balekio arrimadu nik ez neike al egiala konsejadu zerren leike oita bertati kondenadu badanik bere amea baleu ain onradu onrada eta bere semeaz konzertadu oita zeñari semeak leion otorgadu eska lekion mesedea ta konfirmadu banexexkeo oi legiola umilladu gatx egilea andra oni ta suplikadu bere semeari oi legiola alkanzadu parkazioa zerren lebela enojadu oita bertati ameak leike azeptadu erreguxeau zeñak leian prokuradu oi legiola seme jaunorrek otorgadu kulpaduaren barkazioa ta konfirmadu bada jentea zerren daigun atajadu esan dogunau arren daigun aklaradu jakin egizu oita dogula enojadu jaun zerukoa zerren ditugu kebrantadu oi mandamentu santuak eta traspasadu zegaiti dogun pena andi mereszidu infernuetan daoz zuenzat grilluak zerren deustazun oi ausi mandamentuak oi laster zoaz gaxto deskomulgaduak ez indan jaate oita nengusun orduan nola nengoan goseak ilik munduan ez ze egidan surik oz ninzan orduan oi ez ninduzun ai rekojidu neguan gaxo ninzala ez nindukazun kontuan ez geiago katigu nenzan lekuan esango dabe kondenaduak orduan oi nox zenbilzen orrinbat gatxez munduan eldu ez zara guek geonzen lekuan exilik zaoz eranzungo dau orduan jaun zerukoak oi au desoen puntuan akorda zatez oi eta zarriz kontuan zin bat joazen ebili pobre munduan goseak ilik ozak bere bai kanpuan oi zuetara joan joazen orduan limosna eske jaungoikoaren kontuan zuek oegaz oi kontu gitxi orduan orain zaoza gumuta dezun lekuan zuelakoak egon doazen moduan utra gaxtoto bizi zinean munduan ataidea ez zeukala kontuan ene gauzarik ez zeukala buruan beti zeonzen Satanasekin jokuan pensamentuok ifini baga zeruan traspasadurik oi ene mandamentak oi debozio gutxi zeukan tenpluan sazerdoteak meza esate orduan ez geiago predikaeta orduan oi zuen gatxok utra dakust nik klaruan zoaz da zarriz infernuaren zoruan finik izango ez daben asientuan ernegaduko dabe gaxtoak orduan enjendraduta jaio zirean puntuaz egingo dabe oita onela llantuak ernegazen dot oi konfesore juduaz zerren ninduzun oi asolbidu orduan oi egin baga penitenzia munduan oi konfesore kondenaduak orduan eranzungo dau oi au danzuan puntuan ernegazen dot zugaz madarikatua zerren ninduan zuk engañadu tenpluan on izango nax esan zeustan orduan eongo dira onela kondenaduak sekularekoz finik ez daben lekuan oi onak barriz beti kontentamentuan zerren deuste jaunak esango orduan oi zatoz zatoz neuronen eskojiduak jasarri zatez padarisuko reñuan zeña dagoan zuenzat asinadua oi zerren nauzun beti eugi kontuan oita munduan bizi zinean orduan kunplidu dozu oi ondo mandamentuak goza nazazu neure aitaren tronuan oita goazen ene bedeikatuak joango dira onak norbere kontuan jarriko dira angeruakin zeruan

__________

37.— NAI EKION NIK AREN KONTRA

Nai ekion nik aren kontra oi ez nedukan kexarik ez eben gura nik aren kausaz egin negian negarrik ekusen gero ez neukana ezertan bere bearrik bere kriadu leialaz nola a nizaz akordadurik dei egin zidan neure izenaz neurk baize sentizakarik zu nundi zabilz amoradua bakotx deskonsoladurik ene kabaña realerean ala deskarriadurik gora ezazu zeure begiok badozu sentimenturik amorea naiz eta nakusu baldin badozu begirik nik berbaoek nenzuanean andiro admiradurik txapez lurrean efini neben belaunok umilladurik eskuaz sonbreroa kenduta buruau inklinadurik neure begiok goratu neben bildurra posponidurik ekusi neben odei zuri bat zagitaz ingiraturik

__________

38.— ELEXA SANTA DEBOTA BAT DA

Elexa santa debota bat da monezterio barria relijiosaz beterik dago barru aldeti guztia San Bernardoren abitoa ojal balza ta zuria egiten dabe utra santaro barruan penitenzia jaun zerukoak emunik dabe partikulare grazia eurak dakite kuraetan min oria ta gorria Jan Doneanez Bautistea zeruan santu argia mundu guztian zelebrazen da jaun onen eguzaria tenporea da ebelteko azeptoa ta garbia bezpera artan jentez oi da aiuntamentu andia galai galantok ara doaz egiten erromeria

__________

39.— AREN ERDITAN SILLA BERDE BAT

Aren erditan silla berde bat moraduz jaspeadurik silla onetan baegoan sei eder bat jarririk narru zuriak estalzerako ez eben bestidurarik tafetan gorriz oi bazedukan begiak rebozadurik esku batean arko galanpat fletxeaz adreszadurik forma onetan nik nedukala zenzunau elebadurik ene aldeti igaro zidin dama bat enrizadurik ene parean eldu eta krianzaz komedidurik ongi etorri zu jauna baize ez esan beste gauzarik neska berbea nenzuanean txitxitez alteradurik baxadu neben neure begiok zeruko altureanik donzella linda graziosea nengoan lekureanik debisa nezan zerbait lizana neuregan rezeladurik ari begira nengoala ondo disimuladurik izerdi batek artu ninduan penadu ninduan bizirik sentidu neben amorearen arkua desarmadurik ene bioza bazegoana kolpeaz maltratadurik bertati boz bat adi nezan zeruko odei artarik serbi nezala donzella ura ordu bat faltazazarik eranzun nagon ni nozun gero efinten obligadurik donzella oni ez emun jauna ni eraiteko armarik eparaetan bardin bajazu beste zagita zorrozik onen biozau nai bekizu efini senaladurik erreguketan didazun gero asko dot borondaterik efiniko dot orren bioza zureaz orapildurik au esan eta amorioak agana begiraturik bere arkua armatu eben amen bat beranzakarik donzella urak ekusenean ala determinadurik akojidu zan sagradura ark emun baga kolperik ni arrezkero beti nago amore minez gaxorik ai ene desditxadua bada ezpadot remediorik

__________

40.— BERE MAKESA ATERA DAU ZORROZIK

Bere makesa atera dau zorrozik ebagi deuso belaaria baterik lanternea eskuan eroanari orduan jaunak umildadez beterik agindu eusan ez lemala besterik modu onetan oita berba jakinik sar ezak Peru gabineteoi geldirik bere lekuan ze egik beste gauzarik armaz inor il dagiak armaz il bearko dik Jan Done periak ez egian besterik sartu egian gabinetea exilik juduak bariz asko eukan negarrik zerren eusan belaaria ebagi jaun zerukoak umildadez beterik belaarria ifini deuso osorik oek guztiok ortuan iragarorik eroan eben Kristo bera loturik Jerusalemen sartu da arrastradurik asko daroae juduok alaridurik jaiten dabela asko tronpeta garrazik euren biozak kontentamentuz beterik traidoreak txu egiten deusae losa bagerik bai geiago ostean asko burlarik

__________

41.— MARI LOPEZKO EDERREZA

Canción para cantar por alguna persona que ha murmurado

Mari Lopezko ederreza (Gainean: atrebidea) ez esan sekulan gauzik (Ezabatuta: arren zaoke exilik) baldin gura ezpadozu ez difinzuen tatxarik berbarik asko esan oi duzu (Aurrekoarekin ordezkatuta: oi aserratu deraustazu) ene ausenzian eginik (Aurrekoarekin ordezkatuta: zeurorrek ala gurarik) bada nik bere irabazi (Aurrekoarekin ordezkatuta: baia bardin irabazi) ez dozu gona barririk (Aurrekoarekin ordezkatuta: ez dozu agaz honrarik) zierto obato izango zan egon bazina exilik oi bada bere berba gureak ez dizu emun lekurik Luzuriagan jaio zinean Langarikan zaoz kalterik oi gutxiago esaterako nik ez dot pazenziarik berbarik asko erraz dasaket zuk ala mereszidurik zeure aoan dozu agiri an ez dozuna kilzarik (Lerro artean: freurik?) oi zu ederra izan ez arren nik ez daukat bearrik oi onegaiti gatx esalea (Ezabatuta: ene laztana) ze eukakezu penarik zerren zu (Lerro artean: txipi) balza izanagaiti asko da (Lerro artean: galai) dama galantik Oi Langarikan egonagaiti ez artu soberbiarik (Lerro artean: amoraduok egonagati) ezkondu gura baldin badozu (Lerro artean: estao zure) asko daukezu senarrik Peru errotxek asko dauko esean seme galantik areantxe bat oi al badozu bila ze zatez besterik uste badozu iñon ez dala a ta zu lako beste bi ipirdietan deikiozu erraz mun biok alkarri juramentu egiten jagot (Lerro artean: adiketan duen guztiori) obian dazan amari nigan miirik badafinzu ez egoteko exilik (Lerro artean: ezai izanagaiti) zerren zu ederra izanagaiti ez dot bapere bildurrik (Lerro artean: penarik) osaba jaunaz ezpazeonza jakin egizu niganik alogoroak oi neukala zurezat ondo gorderik oi aren serbizaria nax ta ez dot esango besterik (Lerro artean: berba dollorok gorde egizu) oiñ eskuetan mun egiozu ez niri barriz burlarik

__________

42.— SALBATIERRA EGUN EI DAGO TRISTERIK

Historia de la quema de Salbatierra que fue a primero de agosto del año del nascimiento del Señor 1564 compuesta por Lazarraga

Salbatierra egun ei dago tristerik oita dabela egiten asko negarrik zerren jarri da guztia destruidurik ez da geratu barruan ese galantik zerka zabalok jarri ei dira bakarrik oi onezkero ez da merkatu bearrik apain ze bedi oita donzella galantik erraz daoke Araba lutoz janzirik ez ara eroan barrundiarra frutarik Nafarroarik jasi ze bidi gararrik Salbaterrarrak ez egin barriz justarik erraz zaozke oi ondo gaztigaturik jaun zerukoak onela permitidurik ezin esan dot egon bear dot exilik flakezeonen estit emaiten lekurik balia bekit oi badot adiskiderik ifini nagi oi arren esporzadurik konta dezadan dolorez asko koitarik ez dakienak daozen abisadurik asi gura dot nanzuzu zaoz exilik mila ta bosteun urte alkarri eranzi irurogeta lau geiago ganeti da jaio zala jaun zerukoa justorik abuztu ilak egun bat kunplizakarik oita jagi zan su ori utra fortizik Salbaterragaz andiro enojadurik portaleetan komienzua arturik oita erre dau Jan Doneanez kalterik kanpaak bere txapitelegaz arturik bobedaxeok itxi dau eurok bakarrik zerren ez dago nork sokorridu jenterik zerren eozen izurriteaz urtenik ifini dabe oi eta asko penarik komarkaetan ara balloa gizonik zerren eozen larrin guztiak beterik persona askoz izurriagaz gaxorik oi jente asko egoan pare bagarik ara begira oi ezin sokorridurik su ori barriz oi beti soberbiorik ez eukala bapere piadaderik izurridunak asko eukaen llanturik nork bereari oi ezin kobru emunik etorri dira oi barri onok enzunik komarkaetan eozenok rekojidurik oita lebela egiten asko negarrik zerren ekusten eben guztia galdurik galdurik eta suorrek abrasadurik emun al baga bapere remediorik al egienak esporzuz animadurik ateraetan asi zirean tristerik aziendea dolorez kontu bagarik andiok barriz utra negoziadurik euren eseak oi ezin defendidurik ala galdu zan lekuau desastradurik enparazaka ese bat baize besterik asko erre da barruan joia galantik bai geiago oi asko arka garirik askok dauko bioza ondo errerik eugiko bere sekula osazarik eukaiteko asko da errazoarik zerren egin da oi asko kalte andirik guraso asko jarri da ume bagarik umeak bere oita guraso bagarik asko dabilza kureldo desterradurik nork bere ese apaindurean urtenik oita dabela ekusten asko penarik zerren ez daukae nun paseadu kalerik ez geiago erregalozko tendarik ez geiago alkate rejimenturik jaunak dabela oi asko geraziarik bizi garean guztiok rekojidurik oi ez kargadu nork bere konzenziarik jaunak ez digun oita gaztigu besterik ez inor egin <eze>r lukuru gauzarik ez geiago konzenziazko traturik ez erabila deretxo baga auzirik eroan ustez inori aziendarik ze eukaikezu iñogaz injuriarik proximoari ez egin agrabiorik akorda zatez zaoza irazarrik Salbaterrai ez artu soberbiarik zerren dakusu oi asko profeziarik jaun zerukoak zuri bidaldu jaginik adietako badezu miramenturik ez konsentidu zeure lurrean gaxtorik rejimentua ifinzu abisadurik ez dagiala bide ez daben gauzarik oi dafinela republikea garbirik bazterrok bere oi ondo gobernadurik begirauzu ez egin beste gauzarik

__________

43.— ZERU ZABALA OI ESTALI DA IZARREZ

Zeru zabala oi estali da izarrez ene begiak asi zatez negarez ene bioza erdira zatez dolorez Jerusalem gaur bete da traidorez jaun zerukoa an ei dabil klamorez saldu dabela oi eta Judas traidorek asper ze zatez jentea negar egitez ikara jabilt lau laurenok bildurez arren nanzuzu jaun zerukoaen amorez konta dezadan pasio santua dolorez

Eguaunari eguaunguren esanik zeruko jauna <jarria> zan tristerik oi leukala asko pensamenturik biozean da dolorez amargurarik zerren eukan Judasek gaxki saldurik judeguakin aurraz berba eginik ogeta amar <monedaz saldurik>

Entregazeko Jesukristo loturik traidoreasak ondo disimuladurik afariori aurkietan baebilen solizitorik aurkitu eta dei egin deuso umilik umilik eta lisonja askoz beterik joan zan jauna dizipulook arturik afaritan maia bedeikaturik nun esan eusten guztiai berba jaginik eben dago ni naukana saldurik eranzun eben guztiak espantadurik benturaetan ez al nax bada jauna ni neuronek bakit arren extazu exilik jagi zidin afaritarean tristerik guztiai oñak garbitu eusten bertxeak umilladurik nun esan eusten asko palabra dulzerik gero joan zan guztiai ala etxirik amabietan [...]kojidurik

__________

44.— LEKU ON BAT DA ESKOZIA

De la señora Maria Estibaliz de Sasiola

Leku on bat da Eskozia obeagoa da Beneszia ene aldeko lagunoni elkaenzako flakezia nai deban orduetako andia dakar fantasia bosteun dukat kosta jakan baroeoni balentia emperadore jaunaganik ekarizea lizenzia eleizara juen oi naiz egin oi det bekatu abemaria asi baize ezin oi det notatu liburuan bere jari oi naiz begi neureok lausotu fraidia predikazen jarri izik ezin aditu ofrendara dianea ondo oi det miratu sagara gora dianean amore lindeaz oroitu amore linda galantorek gogoan oi ni banindu lagunok baiez diostau neuronek ezin sinistu neuronek esin neio baia egingo digot mandatu arenzat jaio ninzala ta enagiala largatu es bisteak konsolat[...] ez egonak amorat[...] ez maian asentatu[...] ez oean albergatu[...] jaun zerukoa estagik[...] gizona onein amor[...] laztan enea nai gara[...] sure atean arteti aren agun zaite[...] sakuskedan leiotik [...] egun artan nik ez ne[...] munduan lizan bear speranzeak bizi oi [...] erri onezat atean speranzea galdu oi dot errira natorronea[...] ene lastan zuri ederra zure laztan ni banari kontu estua emango digozu zeruetako jaunari munduan diran podere oro eskuan dituanari bazinaki gogoa lastana biozekoa [...]re minez ilgo banaiz [...]udatu jaun zerukoa [...]more linda galant bata [...]ne amore berria [...]ura dakustan ordu orotan [...]rzean ur det irria [...]a estakustanea [...]ldea malenkonia [...]gun ekusi estet eta [...]oi ene bekataria [...]sigarika banendorren [...]patu egun batean [...]estanarekin enkontra nezan [...]an Juanen aurea [...]e iru matalotekin [...]uza galanta joean zazpi urtekoz ekari nau gajoturik oea korzierrean irte neban baii? joean kalean debotaro enzutera birjinearen mezea Madalena santea da ene abogadea arren emon degidala eska nakion doea arimakoz eta gorpuzekok obe dedan bidea ene laztan biozekoa kortes enseinadea eri onetan bestek eztu ar oi deban librea Franziako armak dakaz goian eta bean aren ekuzten etoriko naiz lebante urrunerean biok ondo izango gara mundan garan artean paradisu ereinuan mundutik goazenean

__________

45.— ITAI LELO I BAI LELO

Itai lelo i bai lelo etxean arai leloa damarika dan galantaena Belagai Butroekoa Belagaia dioza eta korionean jajoa oreanik jagi ninzan astelen goizean eskuetan busti eta kalera nirteanean ene lastan zuri ederra berdurakin aurean soinean gonaz ondo jazita jurapa oria gainea gerian gerikoa eder solea sotil oinea bularteria trapua zuri labradurak urrea donzellakin fordelizak lepoan goienainean donzella batek jozi zeban Iruneko kalean niri ondo kosta jakin Gipuskoako lurrean orain aldiaz aita deza[...] Gaztelako noblezia Burgus ta Toledo ta Kordoba ta Sibillia [...]ko e Rei[...] Barzelona ta Balenzia Napol erri noblea da arek urrean Kalabria Genoako kondaduan Pisakin Florenzia Pullalekin Ferrera baino obeagoa da Beneszia munduak klaramentean daki zurca dana Zizilia [...]ostaenez lezu on dira Toskanarekin Lonbardia aek gustiak baino bere obeago ene amore oneszia

__________

56.— KOPLA ZENBAKITUAK

             51

Bada nola kantadu ezpadaki edo zer kantadu ezpadauko eztau musiko inor benziduko

             52

Askok enzuten dau nik probadu dot polseak ez ebena enlazadu aoak egiala alkanzadu

             53

Esazu zegaiti danzuanean jaio barri danak kantaetea loak benzizen dau inozentea

             54

Arzaiten dau enzunago deskansua zerren arimeetan klaramente dago musikea beti presente

             55

Bada sei batek arzaiten badau kantu sinple batez ainbat deskansu zerren ez gazteak baldin badanzu

             56

Esan badagizu ezta faltako neurk jakin ez arren badogu diru juglare pare bat nogaz konplidu

             57

Apukaduko jazu bein barriz alkilazen bazabilz lagun ona beste bati apuka egiona

             58

Gizon bat ebilen utra galdurik donzella eder baten serbietan zeiñak amorez eben penaetan

             59

Urte bat eta bi bost eta amar kastadu egian desditxaduak beti bere minaz fatigaduak

             60

Gizon onek seme bat badukan kantalari guztiz graziosoa gazte lindo kortes kuriosoa

             61

Baegion aiteak erregutu gau baten arren lagun legiola zerren asegin andi leiola

             62

Semeak baeson ni asegin dot aita egin zure mandamentua zerren ori da ene kontentua

             63

Bajoazen bada gau illun baten aitea ta seme biak batera aitearen bioza koplazera

             60

Baeson aiteak ene semea neuri bano oba deretxudana ebentxe bizi da ene laztana

             61, 65

Bada bear dozu dagoan gero gau aroau illun fresko ta oza dulzero kopladu ene bioza

             62, 66

Tenplazen asi zan biguelea kontentaetarren bere aitea esanjk ai Jesus ene koitea

             67

Comienza la musica

             M 1

Udabarri guztiz alegerea maiazeko lora ederraena ze indazu beti oneinbat pena

             M 2

Gau illun onetan egizu argi irargi zuria eta ederra rendidurik nago ze bekit gerra

             M 3

Dakusun azkero ene negarrok ene laztan maite bioz gogorra nola zara nigaz mutu ta gorra

             M 4

Zer irabazten dozu ni ilagaz edo zer ideraiten anzituaz edo zer galzaite ni osatuaz

             M5 68

Mereszidu ezpadot ezer bere neure partez zerren naxan pobrea zureti bai zerren naxan zurea

             M6

Begiratu baga zuk ni nor naxan salbo zu zeurori nungo zarean nidokazu nagoan penarean

             M7

Nik eztot galduko esperanzea alferrik izango da kurelago naiz beaza begit naiz alago

             M8

Edo nafinzu barrez sekulako edo zuk indazu bizi tristea zuregan dan azkero emaitea

             M9

Ni ez nagozu eske fiadurik ez urregorria ez laborea salbo zor deustazun amorea

             M10

Ene aragiok ikara dabilz ainbat sartu jate zure bildur beretxat naxala gaxtolaz

             M 11

Begiok irekazu gutxi baten eta inka ezazu orrerean zeure sierbo onen biozean

             M 12

Zegaiti dakusan nola dagoan ia bizi onegaz aspertua minez mila lekutan zulatua

             M13

Zegaiti dakizun zeurk ekusita ez naxana min baga kexaetan baize justo naxala eskaetan

             M14

Eske nagozuna ene laztana akorda badezazu ukazea nik bere ukazen dot bizizea

             M 15

Juzgazen badozu uleonegaz ozitu jatala niri odola indarsuak ditut birlo? ta bola

             91

Erdeeraazko ipui batek la bieja escarmentada berba(Irakurtezina) lebela regazada paso el r(Irakurtezina)

             92

Nik bere jaunorrek ala gurarik probadu dot mina eta dulzea bietan busti da ene ulzea

             93

Konkluizen dot nik onein bategaz inor izango bada abisadu bear dau forzoso enamoradu

             94

Gizon damaogaz eztaukana konbersazioa gusdu anditan bioa porra batez arraitan


       * * *


             37

Sentidu baga kastazen da andiro aziendea galzaiten dogu kreditoa joia inestimablea

             38

Egiten dogu delito bat guztiz indolerablea andiro ofendietan dogu guztioen kriadorea

             39

Onegaz enojaetan dogu guk aren majestadea alborotadu daroagu birtuosooen bakea

             40

Alteradurik jasarten da pueblo popularea guk barez irabazten dogu infamearen nonbrea

             41

Zeina dan gizon gaztearenzat asa dakarren sar(Irakurtezina)ea zuk eta zure lako (Irakurtezina) barriz efinia eztaben penea

             42

Sobrenonbre bat jenerala pue(Irakurtezina)zeaz etea Martin ga(Irakurtezina)ko prime ain barri zuk niri itaunke(t)ea

             43

Utra da neskak egiteko pregunta losabagea badanik bere dozuna legez aragi gaxto gosea

             44

Estilo onzat artu dozu erro bakotx bat jaiztea ai arren bada gald(Irakurtezina) oi zola ortu artako frutea

             45

Ilinti gatxek poda dezala an jaiaiten dan boreea astean bein balezarzue aus oza ta brasea

agaz osatu lekidizu matadurako frezea [...]

             64

Arereanik aterazu il baten kalaberea espilu artan mira zatez neskame engañadea

             65

Agan kontenpla badezazu gogoaz biozerean urteten prokuraduko dozu zaozen kostunbrerean

             66

Nik barriz erreguketan dizut kunplietan dan gauzea nigana gia eztezazula sekula zeure barkea

             67

Ene plazaan ze efinzu zeure gorpuzez tendea zegaiti ez dot nik erosiko an jarri didin frutea

             68

Konkluizen dot onein bategaz salba prolixidadea nik uste baño luze izan da kartako parabolea

             69

Bakit jarriko zareana nigana enojadea nik aregaiti ez nei emun txoritxo baten lumea

             70

Zeurorrek emun dozun gero kausa orejinalea remediozat ar ezazu zeurorrek sufrietea

             71

Aserraturik egon arren ez dot isiko polsea lau dukat bidalketan dizut moneda alegerea

             72

Estal ezazu oriegaz zeure nezesidadea on zara eze ezta faltako zeruko ruziadea


       * * *


             31

Kabuan emaiten dau firmadurik konklusioz zer zera berzerea nebeaz bear dala terzerea

             32

Ai ala gatxaren guztiz fortiza ala biziaren bizi bedarra benzu munduak ene deadarra

             el 33 autor

Ona bada senoras klaramente nun relatadu dan zuen bizia zeina dan zuenzat guztiz gazia

             34

Bada zeurk bazenduan eskojidu zeurezat orrelako bizizea zurazat ar ezazu sufrizea


       * * *


             19

Zu bazarade serbietan jakiten naxan nungoa baldin badozu adietan erri artako berbaetan ni banax Arabakoa

             Copla 20

Urte askotan bizi banax ezin nagoke arabaga bardin da usdu dodan banax neure izenaz nonbraeta nax Joan Perez de Lazarraga

             21

Amoreorrek il egidan zagita batez bioza libertadea gal ekidan aren ordeko baegidan prendatan etxi izoza

             22

Agindu zidan negiala dama eder bat serbidu ark niri barriz legidala gabaz egunaz alabala kontrariozat segidu

             23

Beti nabil kasoau dala trabajadua azkero inox ditxarik eztodala benzedorezat atabala jo jagiteko sendoro

             24

Desditxaduau ditxaetan beti narabil galdurik akordadu dot erietan desiertuko errietan ez ebilterren saldurik zazpi egun da nabilela lekuti despedidurik ene zaldiau dabilela berau piloto berau bela jan baga fatigadurik

             25

Jakizu bada gura badozu ene jenaok euradu aideok deseazen dabe leku onera giaetan ziertu prokurazen babe birretan erabildu nabe donzella bigaz ezkonketan

             26

Basoetati ebili naiz ez erri zelaietati ni gizonegaz batu ez naiz ia ja kasi txitez il naiz eztakust begietati

             27

Ziertamente au da bada donzella poderosea ene mina ta dubda baga puntu bat enkubridu baga kontadu dizut prosea

             28

Nik au onela nesonean goratu eben burua jagi gindizen arerean puntu artarik bertarean illundu zidin zerua

             29

Ene semea baesadan artu egizu esporzu zugaz asegin ar dezadan gatxori repara dezadan ielmo ori eronzu

             30

Ainbat tenpora dan azkero zabilzadela galdurik eben aseden eta gero joan zatezke kaballero andiro mejoradurik

             40

Galdu balegi gizon batek begietako bistea gero mediku andi batek

__________

47.— TESTU SOLTEAK

B testua

aldatu

San Donato jauna...

aldatu

San Donato jauna doneatxia erakustak neure oneretxia arren agir zatez izar zuria bein Ernandez da gero Maria akabadu eztididin ene bizia ez nigana iramo zeure gezia sinis ezakezu ene egia noxpait irekazu zeure begia zuretako nik daukadan guztia ezta minzor salbo ezti eztia zugan ereingo dan ene azia ez bildurtu eze ezta gazia

Tenpora baten baneroean...

aldatu

Tenpora baten baneroean dama eder bat serbidu audenziarik ez emunaz oi ninduan penadu

Gabaz egunaz oi nituan aren ateak rondadu askotan sarri nik neroean rekeridu ta segidu.

Aldi bat leku sekreto baten neuroni zidan agindu jentil onbrea ona zatozke gura banozu gozadu.

Aren aoti berbaoa negianean aditu reberenzia jagiteko belaunok neben inkadu.

Krianza onez gura ekion ni arerean goratu esku zauden on baekidan neure besoti oratu.

Ark niri tira nik ari pulza ainbat negian aspertu supitamente baekion uzkar andi bat soltadu.

Neska gaxoa ainbat zidin afrontaduta korridu begietati laster ekion itogintxo bi mobidu.

Nik banegian aleginaz palagaduta exildu finjidu neben ez nebela nik alakorik aditu.

Esan eustan ai ene jauna zuk egidazu parkatu sekula barriz ezin neinde zure aurrean agirtu.


Koplarik ondo ordenaetan abilidade badozu orain egin dan ortos andian metrifikadu egizu.

Au esan eta baekidan ies eginda estaldu ilabetean ezin oi neben sekula barriz topadu.

Egun batean leukala beste bazugaz kabildu aen artera izan ninzan exil exilik koladu.

Aren aldean jasarri ninzan zerren ez lidin uzatu badanik bere bertan eben zerbait lizana somadu.

Izurrariau baekidan sentidu baga askatu; guztizko uzkar terrible bat nik banegion pulkatu

Esan negion: «Ene laztana, ez onegaiti penadu, zegaiti orain zu ta ni gara biok igual geratu».

________________

             11

Zuk onenen kontra gura badozu rebelde izan jakizu ene parteti izango zara justiziara zitadu

             12

Nik zu andiro laztan izana an izango da probadu zuk bere niri derextazula an eskatuko natxazu

             13

Amoradua amorez ilten ezin leite sufridu edo berandu edo goxago zuk bear nauzu kuradu

             14

Karro trunfala ene perlea nik bearko dot gozadu Mazias gloriosoa legez ezpanagie ebenada


       * * *

Al baneza dakidan legez euroen arteko apetitoa batek emun lezaket abitoa

Bada bere jaunaz ez nafinela serbida bada ni pauso laz artan parkatu ez nago ni denporatan

       * * *

Konsolaitan naiz da konsola zaitez konsolaitan naiz ni beti negares on da pazenzia sufri[...] balez galterik asko iatork neure beares ene gau egunok ga- ziok dolorez lorik ezin egin dot amore minez dako ita dolorez oi ene laztanari alan- zairez balia da- kidala launa amorez ezpa- ilgo naiko dabe rore? minez

       * * *

Ene laztan zuri ederra flordelisea zara zu arren zatozke ene oera beti ze egidazu gerra borondaterik badozu

       * * *

Piloxik jaio ninzan pilox nago piloxik ilgo nax ni gero bere ezteusta gaiti(Irakurtezina)enze bapere

       * * *

Danon korrua leku askotaik ondo akompañadua dama galantak ara doaza galanti adornaduak gustietati lorea dira orduan Axpurukoak

       * * *

Estandarterik onaena Jesukristoren kurzea gauzarik ezta ain zierturik nola dan eriozea

       * * *

Amorea da onako zer bat nundi datorren eztakit

       * * *

Casaras y amansaras pare baga arek la leña kerellea (Irakurtezina) zuk barizta gora dei eropena eore

       * * *

Mendi altuan erura daidi aran baxuan eguzki mendiarank gustiak baino ene koitaok naguzi ikaz laztan ninduan donzella batek aurten nai ez ekei laster kanbiatu ninduan deseo ebenagaiti

       * * *

Leku ona Bikuña soloan soloan muiña edozeinek gura leike angoa bere suiña