1/
Lurrikan sarnur-senduenian
euteratxo aberatsa,
orrnaz itxiya jira guzian
izanagatik baratza,
aitxurrarekin ez baldin bada
nekazariya garratza,
litxarreriyan gallentzen dira
satorra eta luartza.
2/
Goiko rnendiyan ontza kantari
bere alegin osuan,
zozua eta birigarrua
errekaldeko basuan;
baratzatxuan erbi gaztia
litxarreriya gozuan,
aker zar aundi adar-okerra
bere inguruan zuan.
3/
Pabotxa jaten erbi gaztiak,
ardi zartxuak almitza,
baratzatxora begira marru
eta biorrak irrintza;
andre Kontxezik esaten zuan:
«Alper-alperrik dabiltza
kendu nayian baratza ontako
ate zartxuaren giltza.»
4/
Basakatuak illia orrazten
triku zar aundi bateri,
iñudiari arraultza jarri
eta kukua kantari;
axeri zarra txituak zaitzen
ollotxo kolka tontari,
gabirau argal moko-luzia
zenbat zituan kontari.
5/
Ollotxo kolka estu ta larri
txito guziak galduta,
erbi-iñudiak ito nai zuan
koska lepotik elduta;
amonatxua zuan ondoren
urritz-zigor bat artuta,
ezkutatu zanarratoi zarrak
zeuden lar-pian sartuta.
6/
Arrautza epeltzen txantxangorriya
kukuak jarritakua,
katagorriyak galdetu zion
al zan gorringo bikua;
aker zar adar-bakarrak egin
zuan dorninistikua,
lar-pian zeuden arratoi zarrak
esnatzeko rnodukua.
7/
Joxe Manuel eta Lorentza,
arnoriyozko galaiak,
dote-arrio: itai okerra,
aitxur zorrotza ta laiak;
esposaturik bordatxo baten
uxuak bez.in alaiak,
sasiya· baizik etzan tokiyan
ara solo ta zelaiak.
8/
Ondorenguak jan obenetik
eta igurtzi ezpaiña,
bestek illia orraztu biar,
soñekua txit apaiña;
konseju onari gaizki erantzun
illun jarririk bekaiña,
nola dernontre mereziko du
langille zintzuak aiña?
9/
Oiñez ikasi ta beriala
zabarkeriya guztia,
nola lezake agintariyak
pake-pakean uztia?
Gurasotxuak, maite izanik,
gero ondo ikustia
nai badezute, komeniko da
lanian erakustia.
10/
Amak aurrari amoriozko
bular-irain samurtuak
opa dizkion gisa, Jaunaren
legeko mandamentuak
erakutsiko dizka, jakiñik
dirala benetakuak;
baratzan ere ezagun oi du
landare ondo kuidatuak.
Bertso-papera, • Imp. Macazaga. - Renteria», ez
nuan apuntatu zeñi jaso nion.