Makiña bat inbiri...

Makiña bat inbiri...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Makiña bat inbiri...»


1/
Makiña bat inbiri
digutenak guri,
mingaña luzia ta
indarretan urri.

   (ESTRIBILLO)
Izanik alkarren lagunak
orain da beti euskaldunak,
   bildurrik
gabe guazen aurrera!

2/
Euskaldunak indarrez
guazela merman;
arrazoi orri bueltak
biar dizkat eman.

3/
Indarra probatzeko
noiznai dute era:
etorri Mutriku'ra
eta Itziarr' era.

4/
Aritza ta Arteondo
orra bi guraso,
zeñek karga geiago
bizkarrera jaso.

5/
lrundarrak nagusi
dira futbolian,
Españia guziko
laugarren aldian.

6/
Patxiku Ganborena
dutela kapitan,
ez dute bildurrikan
erozein tokitan.

7/
Aditzalle maitiak,
goguan iduki:
guziok biar degu
gizon bat erruki.

8/
Aizkoran izan dana
banderaren jabe,
gertatzen da eskuan
atzaparrik gabe. (1)

(1) Keixeta.

9/
Probintziko agintari
jaunak, al badute,
enpleotxo bat orri
eman bezaiote.

10/
Izan gabe alkarren
errukitasunik,
animarentzat ez da
zoriontasunik.

11/
Norte-amerikano
oiek duten gala:
ustez guziak baño
geiago dirala.

12/
Asko jakituriya
oiek izan arren,
deitu zioten jaio
zanari Eibarren.

13/
Jakiñik ori dala
obena pintore,
ikasi dualako
lanian dotore. (2)

(2) Zuloraga pintorea, alegia.

14/
Arrokeriya gabe
or dabill Uzkudun,
oraindikan ez daki
Inork bentzituko dun.

15/
Europa'ko obenak
benderaturikan
ziran ogei; ez pentsa
gezurra danikan.

16/
Esan zuan: «Oberik
bada Amerikan,
probatzera juateko
ez det bildurrikan.»

17/
Errezil' dikan juan da
mutilla leiala,
eta bost benderatu
ditu beriala.

18/
Esanik: «Jotzen banau,
nerekin. dira sei»,
Paulinoren igasi
orain dabill Demsey.

19/
Erne begira nundik
irtetzen dan kia,
suak itzali eta
dezagun pakia.

20/
Oraiñ esaten dute:
«Ez dira gozuak
ezker-eskubi orren
ikobilkazuak! »

21/
Txikitandik lanian
biartuak zaiñak,
gero egiten ditu
orlako azaiñak.

22/
Amaika urte aundiyan
izan da nagusi,
Mondragonesak ditu
txaluak merezi.

23/
Munduari lenbizi
buelta emandakua
zan Sebastian Elkano
Getariya'kua.

24/
Asi Santurze'n eta
Ondarrabi'raiño
baño arraunlai oberik
ez da oraidaiño.

25/
Kolore zuri-gorri
apirill-arrosak,
Costa Cantábrica'ko (3)
neskatxa garbosak.

(3) Paperak: Costa Cantábrico.

26/
Oiñutsetan txepetxa
dan beziñ airosak,
zuek ikusteko ni
egoten naiz pozak.

Bertso-papera, e Imp. cAurrerá,. Herrera
Ez nuan apuntatu zeñi jaso nion.