Mendekoste-bestetan
aurthen Arnegiko errekan
istorio bat gertatu izan da,
kasik ezpeitirot erran:
bortz emaztek edan tuzte
amalau pinta bepetan
jokaturikan kartetan.
Jokoa zuten florian
Arnegin Madrilenian,
atso gaixoak uste zuten
zirala zeruko lorian
saindu ororen erdian,
beren botoilak aldian
bai eta plazar handian.
Batek zion besteari:
«Haurra ire graziari;
arnoño hunek alegeratzen
ditan bihotzñoa niri;
ene plazerra hona luken
banu zonbait ogi-poxi
arno ezti hunekin».
Katixa ta Katalin
auzo biak elgarrekin
arno edaten ari ziren
koraje handi batekin;
gero ondoan bazuten
gibel aldean zer egin
beren fanfarriarekin.
Hirurgarrenak ederki
tanteatzen omen daki:
hamarrekoak harek zituen
omen markatzen orori;
hundarrekotz nahasi zen
eta lurrerat erori:
orduan etzen egarri.
Laugarren hori zer pheza!
Maria zapatainesa;
huntsa esplikatzen zituen
heskuara eta frantsesa;
bai eta ere aisa egiten
bide handian esa:
horixe da haren letra.
Bosgarren hori zoin ote da?
Pentsatzeko ez da pena:
Zerafina gaizo orrek,
nola ezpaituke lehena,
«benedika dakiola, dio,
mahatsari ahiena,
arno ekartzen duena».
Ahuntzez jokatu eta
hasi ziren kolpeka.
Kaston deitzen guarda gazte bat
kanpotik jinik lasterka
hok partitu izan zituen
ez uste bezain aisa
arrazoinik ezin pasa.
Zuk ere etxekanderia,
erran beharzu egia:
jolas hortan zu ote zinen
horien buruzagia?
Bortz emaztek egiteko
horixe da komedia!
Hurran baizen zahagia.