Message to the Grass Roots

Gau honetan denok gaude ados, hitz egin dugun guztiok pentsatzen dugu Estatu Batuek arazo handi bat dutela. Estatu Batuek ez ezik, geure jendeak du arazo handia. Geu gara Estatu Batuen arazoa. Geu gara haien arazoa. Arazoaren arrazoi bakarra da ez gaituztela gu hemen eduki nahi. Eta zuetariko bakoitzak bere buruari begiratzen dionean, nahiz beltza, nabarra, gorria edo horia izan, alegia, beltz deitzen zaiona, Estatu Batuentzat arazo handia den pertsona bati begira dago, ez baitzaituzte zuek hemen izan nahi.

(...)

Etsai bera dugu. Honako hau dugu denon etsai: zapaltzaile komuna, esplotatzaile komuna eta diskriminatzaile komuna. Eta etsai bera dugula konturatzen garen bakoitzean, komunean dugun horretan oinarriturik elkartzen gara. Eta beste gauza batzuen gainetik, arerio hori da komunean duguna: zuria. Badakit zuetariko batzuek uste duzuela haietariko batzuk ez direla gure etsaiak. Denborak esango du.

Malcolm X

Detroit, 1963ko azaroaren 10a


Iturria: Martínez Rueda, F. eta Urquijo, M. (2006): Materiales para la historia del mundo actual, Istmo, Madril, I., 375-376.

Itzulpena: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 102.


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.