Milla ta zortzi eun...

Milla ta zortzi eun...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Betroiaren bertsuak bezela

Milla ta zortzi eun...


1/
Milla ta zortzi eun
oiez gain artian
irurogei t'amalaugarren urtian,
Abenduak amabost,
goiz-alde tristian,
jaio nintzan Mendaro'n
errota batian,
lengo gerratian,
arbolen tartian,
leku politian;
ôindaño artian
pauso txarrak emana
nere kaltian.

2/
San Agustin deritzan
mojen konbentuan,
sei urte monagillo
egin nituan;
binajerak dotore
garbitzen nituan,
ardo goxua edaten
nintzaden oituan;
arrazkerokuan
laiñeza gaiztuan
nabil pekatuan;
ez daukat goguan
ain gutxi zenbat mozkor
artu ditudan.

3/
Jator aitortuko det,
lotsatzen naiz baiña:
naiz óindaño pekatu
asko egiña;
nigana izan arren
biotza biguiña,
gurasuengandikan
gazterik aldeiña;
sosegau eziña,
burutik ariña,
naiz bide berdiña
oker jaurti oiña;
ez diot iñori opa
orlako griña.

4/
Bear ez dan moduan
dantzatu mingaiña,
beata neska-zarrak
guziak aiña;
falso testimoniua
agoko lurruiña,
nere bizi guzian
ibilli naiz, baiña
guzien ordaiña
nai det sendakiña:
ein zazu alegiña,
Zeruko Erregiña,
kentzia biotzian
daukaten miña!

5/
Nere gustora juan
nitzaden morrontza,
an beti kargapian
nere gorputza;
arkume tripoxtuak
bezelako motza,
gaiñera ematen nun
zerrikume errautsa;
naiz ez umezurtza,
baiñan medra-kaitza;
deiturik soldautza
taillarik ez librantza;
erriko neskak burlaz
ta nik irrintza.

6/
Mendiyan ikazgiñan
ibilli izandu naiz,
talua eta baba
janaz bi, aldiz;
birigarruak txirt-txirt
deitzian jeki goiz,
Aitaren eginda ekin,
txabolara illargiz;
ta kamaiña berriz
txillar, garo t'almitz,
betiak txingurriz
ta arkakusu gorriz,
mantan ordez oiekin
gorputza estaliz.

7/
urte milla zortzi eun
noventa y cincuan,
oñetiar baten ordez
soldau nintzan juan;
isla de Puerto Rico
ango ospitaltxuan
euki ninduten iltzat
ni deposituan
obserbaziuan;
il bear ez nuan
eta gero Cuba'n
gerrillero gerran
iru urte ta erdi
egin nituan.

8/
Alemania ta Frantzia'n
eta Inglaterra'n,
Italia, Portugal
eta Aprika'n,
los Estados Unidos
Norte-Amerika'n,
Mejiko ta Panama,
Brasil ta Uruguay'an
aitua lanian;
Chile ta Arjentina'n
baita ere parrandan;
ta Patagonia'n
Kuterkobe deitzeien
mina batian.

9/
Onelako gauzarik
ez nuan pentsatzen:
paraje guzietan
nitzan ibiltzen,
beste ezer egin gabe,
neskak kortejatzen;
batek arpegira óin
ez dit begiratzen;
illia eroitzen,
bizarra zuritzen,
gerriyak okertzen,
indarrak urritzen,
belarriak gortu ta
bista laburtzen.

10/
Gariyari kendurik
zaia ta birriña,
ta ogiya egiteko
zuri mamiña;
baiña derrior biar
dana leamiña,
umientzat bezela
Kristoren dotriña;
askok deseiña,
ez onak bagiña;
orra esamiña,
len nedukan baiña
kontzientzia beltza
eta zikiña.

11/
Zazpi eiten du zaku
egur-ikatzak,
Donostia'n bizitzen
daude lan gaitzak;
sukaldian surik ez,
lapikuak utsak,
katua umiekin
iya il da otzak;
eta etxe-bizitzak
billatzen ekaitzak,
ate oien giltzak
jabiak arrotzak;
ni bildurtzen nau oien
kopeta beltzak.

12/
Aditzalle maitiak
nai-zutet aitortu,
atentzioz aituta
goguan artu:
nagusiyak lanetik
nindun despatxatu,
arrazoi zun da iñor
ez deilla errukitu;
asko nau barkatu,
ezin nei ukatu,
ain gutxi asarratu
naiz tripa zimurtu;
gosiak nunbait zerbait
ezin topatu!

Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea,
Donostia'ko Gregorio Mujika zanaren
bertso-bildumatik.