Mutill zarrak neska zarrari

Mutill zarrak neska zarrari
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Markesaren alaba ...•


«Mutill zarrak neska zarrari (Txomin ta Fraixku) »


1/ Tx.:
I, Praixku, ta ni, Txomin,
egingo diagu,
komeni zaigulako
uda eta negu,
osasuna dezagun
Jaunari erregu,
ardua naikua eran
dirurik badegu.

2/ Fr.:
Ardua gauza ona dek
mutill zarrentzako,
alaitu biotza ta
gorputza indartzeko;
neska zartxo dutenak
gogua ezkontzeko,
moda berriyen billa
dotore apaintzeko.

3/ Tx.:
Asko dituk abuan
ez dutenak ortzik,
ain gutxi mingañian
egiazko itzik;
eskuan duten poltsa
geienian utsik,
etzaiotela falta
arpegian autsik.

4/ Fr.:
Guk arduaren ordaiñ
ditugun txanponak;
tertuliyan esan dik
Joxepa Ramonak,
bere usariyuak
diradela onak,
belaunak agiriyan
dituala gonak.

5/ Tx.:
Tertuliyan giari
dituztela otsuak,
neskazartxuak lagun
dizkitek atsuak;
berriketa ugari,
ustez jakintsuak,
kilkarrak Maiatzian
bezin berritsuak.

6/ Fr.:
Gu mozkortzen gerala
esaten zebiltzik,
jakiñ arren egiten
ez digula gaitzik;
guk erango diagu,
iñun bada matsik,
ardo txuri-goxua,
ez badegu beltzik.

7/ Tx.:
Sagarraren zumua
salgai daguana,
aparra dariyola
erango deguna,
neskazartxua xaltxan
piparra duana,
gañian tiarekin
ttotta kopa bana.

8/ Fr.:
Asko dituk neskame
daudenak serbitzen,
kuidatu aurrak eta
ontziyak garbitzen;
azala zimurra ta
illiak zuritzen;
mutillik ondoren ez,
biotza sufritzen.

9/ Tx.:
Oietan argalenak
galaia ezkontzeko
nai dutela gaztia
oia berotzeko;
jan da eran ongi eta
dotore apaintzeko,
urretan dituana
lakai bat ontzako.

10/ Fr.:
Nere desiua dek
adierazteko
ezkontzen diraneri,
zerua irabazteko:
óingo moda berriyan
dotore jazteko,
aurrik badute eman
besteri azteko.

11/ Tx.:
Opa biar zizkiok
bere gurasuak
aurrari bularraren
iraiña gozuak;
eta erakutsi nola
egin errezuak,
ori egiten ditek
relijiosuak.

121 Fr.:
Kataliñek urtiak
ogei ta emeretzi,
esaten dit ni gabe
ezin duala etsi.
Tx.: Ez al diok oraindik
masalla igurtzi?
Fr.: Baita musuak ere
eman bederatzi.

Bertso-papera, • Imp. Macazaga. - Renteria.,
Antonino Lakuníza zana, Tolosa.
Makazaga'renean inprentatu ta Oiartzun'go
Garmendia-Txiki'ko baserriko Tiburtzia Etxebeste'ri
jasoa dan liburuxka batean, aurreko pape�raren
iru bertso daude, 1, 3 ta 6'garrena, aldaketa auekin:
1/1-2:. Aizak, Jo'Xe Bernardo, egin bear diagu;
6/1, Gu mozkorrak gerala; 6/3: jakiña ere egiten.
Ta, gañera, 2, 4 ta 5'garren tokian, beste bertso auek:

Orretan dek arrazoi aundia, Patxiko,
ardua gabe gaituk denbora gutxiko,
neska zarrak dutela gogua ezkontzeko,
bestela ez ituke dotore jantziko.

Sukalde illunian Joxepa Irura
nerekin su onduan; ama ingurura
zanian, jaurti neri eltzia hurura,
barrenian zuana irakiten ura.

Ur irakiñarekin azala zimurtu,
eta buruko ille guziak samurtu;
ama zanian ire ondotra inguratu,
zerga,itik etzioken lepua hiyurtu?