Neska-Mutilzarrak - Pello ta Ana

Neska-Mutilzarrak - Pello ta Ana
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Ni berriz ostatura juan ordurako.... (Alegia, Bilintxen Potajiarena.)


«Neska-Mutilzarrak - Pello ta Ana»


1/ P.:
Zapata-konpontzalle
nere ofiziyua,
tabernarako izan
det afiziyua,
ustez ezkondutzia:
zala biziyua;
orain jarri diate
kontribuziyua,
mutil zarrarentzako
a zer leziyua!


2/ A.:
Zapaterua izanik
zure ofiziyua,
sarri kunplitu gabe
obligaziyua;
bezeruari egin
menospreziyua,
buru ariñak duten
ostentaziyua,
bai al dakizu nori
egin maldiziyua?

3/ P.:
Erriko agintari
karguak artua,
nik damu det lenago (2)
ez publikatua:
ezkongai gertatzia (3)
zala pekatua;
orain lan ortarako
nago nekatua,
auxen da bizi-modu
madarikatua!

(2) Bertso-paperak: nik damu det lengo.
(3) Bearbada, ezkongai geratzia bear luke.

4/ A.:
Agintariak dute
atribuziyua:
jartzia tunantiai (4)
kontribuziyua,
eta neska zarreri
retribuziyua,
jatorra degulako
inklinaziyua,
ondo gobernatzeko
gure naziyua.

(4) Bertso paperak: jarlzi tunantiari.

5/ P.:
Kongresora berandu
zerate iritxiko,
langillearen alde
lege onak jartzeko;
alper askori gaizki
zaiote iritziko,
promesa egin zuten
ondo bizitzeko,
mokadurik obenak
dituzte irintxiko.

6/ A.:
Erriko etxian gu
agintari jarririk,
ez dezute izango
estuasun larririk;
iñor gertatzen bada
lanian elbarririk,
ill artian ez dezan
gose-egarririk,
anparatuko degu
lege onak jarririk.

7/ P.:
Ollanda zarrak aintzen
jarririk guardian,
emaztiak senarrak
arturik mendian,
badakit asko no la
gertatuko. dian:
lanian jarri astia
txit neke aundian,
tabernarako diru
gabe igandian.

8/ A.:
Senarrak emaztiak
mendian arturikan,
astelena jai artu
egin gabe lanikan,
goiz aldera etxera
mozkorra juanikan,
umieri ejenplu
txarra emanikan,
ez det uste obeki
bizi diranikan.

9/ P.:
Enteratua nago
dirala erosuak
egunero ematen
dituzun pausuak:
eleizara juan da
egiñ errezuak
andikan irtetian
dituzu errazuak,
pakean dagonari
jartzeko erasuak.

10/ A.:
Zure ibillerak ere
goguan dauzkat nik:
ainbeste urtian ez dezu
sobratu txanponik,
sortu dituzun danak
zurrutari emanik,
konseju oneri gaizki
beti erantzunik;
damutu biar zazu
denbora juanik.

11/ P.:
Kantari ari zera
nere defetua,
iñor ere munduan
al da perfetua?
Gauza guziak dute
beren objetua,
zuri ere zerbaitek
egin dizu efetua:
oial txarraren gisa
zare ajatua.

12/ A.:
Bereala damutu
lanari ekiña,
soñian alkandora
zarra ta zikiña,
pizturik ezpañetan
puru-ondakiña;
ardua da esanaz
nere sendakiña;
zure aldian zintzua
zan Antton Iskiña.

13/ P.:
Neska zarraren bizi
moduan kakia:
auzoko guzientzat
gorrotua idukia;
izanik guzietan
gauza bat merkia,
iñori ez dion opa
tximiniako kia;
orrela ibilli gabe
eman zan pakia!