Neska gazteari
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Maritxu, nora zuaz ...•


«Neska gazteari»


1/
Neska gazte politak
estimaziyua,
dutela biyotzian
palpitaziyua;
ezkontzeko izan arren
askok desiua,
iñun eziñ billatu
abitaziyua.

2/
Ondoren dituztela
aukeran galaiak,
Maiatzian txoriyak
diran bezin alaiak,
neska mutill-zaliak
bere begi biyak
ditu goizeko izarra
dan bezin argiyak.

3/
Amoriyozko penak
ditu biotzian
mutillak, neskarekin
enamoratzian,
pekatu ez dala ustez
sukalde atzian
muxu bi ematia
masallan ertzian.

4/
-Ez da izango pekatu
muxu bi ematia,
loriak intza bezela
banazu maitia;
nik ere zuk bezela
det borondatia,
baña ez nuke naiko
zirri egitia.

5/
Ez da egiyazkua
zure mandamentua,
zera beste batekiñ
enamoratua;
ez dezu aitortu nai
zure pekatua,
federikan ez dezun
gaizki edukatua!

6/
-Nizun lagundu etxera
garai beranduan,
ardi-txabola zartxo
bateren onduan;
nik zu bezela, maite
niñuzun orduan,
gaur ez dago atsegiñ
zure inguruan.

7/
Txoriyak inguruan
kantari naikua,
ura zan alai tasun
udaberrikua;
zan bezela eguna
zori onekua,
zurekin Ernio'ra
ni juandakua.

8/
Ango Gurutze Santuaren
alabantzan,
oraziyua egiñ
eta gero dantzan;
ziñan beziñ politik
an besterik etzan,
neka tu giñanian
exeri belartzan.

9/
Loriak intza bezela
zu izanik maitia,
nuan iruripena
ta borondatia
masaill guri gorriyan
zuri ematia
lendabizi muxu bat,
ta gero bestia.

Liburuxka bat, Mendarok bere bertsoekin
Errenteria'ko Makazaga'renean moldizkidatua, eta
Elgoibar'en Antonio Arrillaga zanaren eskutik
jasoa.
Ondoren beste bederatzi bertso datoz. Bañan
oiek beste jarri-aldi batzuetatik artuak dira.