Neska gaztiak - Pepa ta kontxa

Neska gaztiak - Pepa ta kontxa
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Maritxu, nora zuaz ....


«Neska gaztiak - Pepa ta kontxa»


Pepa:
Al den nai galai, Kontxa,
mutill langillia?
Diñat kalietako
zakar-bil tzallia;
bigotiaok zorrotzak,
luzia illia,
zurruterua eta
kortejatzaillia.

Kon.:
Ez al diñ oraindikan
masalla igurtzi?
P.:
Baita ere muxuak
eman bederatzi.
K.:
Eta ik zergaitikan
egin dion utzi?
P.:
Baiña gero zizkanat
ortzak erakutsi.

P.:
Ikusten al den iñun
mutill gazterikan,
mozkortu eta txutik
ibilli eziñikan?
Nere galaiak ez diñ
eraten urikan,
aukeran dualako
ardua barrikan.

K.:
Egarrituko dala
ni ez naun arritzen,
eskobarekin zakar
kalekuak biltzen;
asi zaizkion buruko
illiak zuritzen;
ez diñ arpegirikan
sekula garbitzen.

P.:
Taberna txiki baten
txarrua betian
eraten dualako
orditu artian,
arduaren usaia
muxu ematian;
koxka egingo zionat
alakoen batian!

K.:
Guri komeni zaigun
galaia ezkontzeko,
gaztia ta gizena
oia berotzeko,
urretan dituana
milloi bat ontzako;
prendak garisti zeuden
dotore apaintzeko.

Liburuxka bat, Mendarok bere bertso-mordoxka
batekin Errenteria'ko Makazaga'renean moldizkidatua,
eta Oiartzun'en Garmendia-Txiki'ko
Tiburzia Etxebeste' gandik eskuratua.
Mendarok Makazaga' renean argitara -arazitako
beste folleto batean, auetako lau bertso arkitu
ditugu 1, 2, 4 ta S'garrena, aldaketa auekin:
1/1: Al den, Joxepa, galai: 1/5-6: den len karameluak
saltzen ibillia: 2/3: baita muxuak ere:
2/5-6: ez dala pekatua bazaion iritzi: 2/7-8:
geiago eman gabe ezingo din etsi: 4/7-8: arpegirikan
ez diñ beñere garbitzen; 5/1: Ain den
zurruterua.