Neska mutillen kontubak
Neska mutillen kontubak (1932) |
Neska mutillen kontubak
— 1 —
Galai bat etorri zait
Prestubaren gisa
Bertso berri batzubek
Jarri albanintza
Arrazoyaren bidez
Nai duela mintza
Sayatuko nitzala
Eman nion itza
— 2 —
Aita bati bezela
Esan dizkit itz bi
Oyen despresiyuak
Goguan duukaski
Kontrariyua franko
Izandu du noski
Tontua izan balitz
Etzegoen gaizki.
— 3 —
Dama gazte eder bat
ain gustagarriya
berez naparra zan da
Onuntz etorriya
Benta polit batian
Serbitzen jarriya
Eta Astigarraga
Deitzen dan erriya.
— 4 —
Dis dis egiten suan
Izar baten gisa
Biartu nua eta
Eman ziran itza
Esanas beste danak
Alferrik dabiltza
zuk dadukazu nere
Zarrallaren giltza.
— 5 —
Echian da kanpuan
Tabernan da eleizan
Bi urtez zaitu zaitut
Zu nola zabiltzan
Beste aitzakirikan
Ez dezu zuk izan
Piska bat mudakorra
Gaur askoren gisan.
— 6 —
Lenengo Erromeriya
Astigarragan zan
Beste mutill batekin
Bertara juan zan
Alkar billatu degu
Beriala plazan
Beste sobrante ori
An zebillen saltzan.
— 7 —
Bentako tabernatik
Lenengo auzua
An esdu mutill batek
Jeniyo gozua,
Biyotz gogorrekua
Eskandalosua,
Arretxek tira ziyan
Neskari basua.
— 8 —
Ze pikardi izan tzan
Nua esatera,
Autzi ziran basua
Ta iru platera,
Neskacha erne zegon
Makurtu zan bera
Gasua justutikan
Eskapatu zera.
— 9 —
Ori da izatia
Geniyo torpia
Mostradorian tira
Zeniyon kolpia
Arrek deitu basiñu
Biardan tokia
Seguru zan luzaro
Preso egotia
— 10 —
Beste bat ausakua
Sujeto zuzena
Ni ill bear nauela
Askotan esana
Neskach orren nobiyo
Lenago izana
Arrua ta koraje
Guchiko gizona.
— 11 —
Bentako iturriyan
Illunabar baten
Neskach ori ikusi det
Aspaldiko partez
Izketan egon giñan
Biyok borondatez
Ez degu ezer esan
Iñorentzat kaltez.
— 12 —
Bire bastar batian
An zegon gordia
Makilla motz batekiñ,
Ain tzan kobardia,
Buruan jo ta kendu
Nai ziran kordia
Neroni ere lotan
Ez negon ordia
— 13 —
Itza eman basisun
Orri egin kaso
Ez neri kulpa gabe
Makillarik jaso,
Nola izandu geran
Lagun eta auzo,
Barkatzen dizut baño
Gaizki dago oso.
— 14 —
Beti guri segika
Basarri ta kale,
Beste lagun batzuek
Bazituen alde
Bi kolpe eman diskat
Ukabillas dale
Andik aurrera etzan
Okasiyo zale.
— 15 —
Ni baño larriyago
Ezkontzeko bera
Zorrotz galdetu ziran
¿Noiz egingo gera?
Oraindik lazu ortan
Ez nua sartzera
Nai dezun marcha artu
Presaka bazera
— 16 —
Orra Migel Altunak
Aunditzuba lertu
Ojala izar ori
Ez balitz agertu,
Ba ezpada ez nitzan
Aurreragi sartu,
Oraindik libre dago
Nai dubenak artu.