Nikita Khrustxev-en hitzaldia

Proposatzen dizuegun bakezko bizikidetzarako politikak benetan «banatu» egingo lukeela mundua irakurri dut zuen egunkarietan. Bakezko bizikidetza zehazki zer den ulertzeko era ezin okerragoa da interpretazio hori. Guk, berez, kontrakoa lortu nahi dugu: bakezko bizikidetza eta gero eta harreman zabalagoak herrien artean, ekonomiaren eta kulturaren arloetan. Aitzitik, kontrakoa gertatzen da bizikidetza eta konpetentzia ukatuz gero, ukatze horrek herrialdeen arteko harremanak etenarazten baititu eta «gerra hotza» bultzatzen baitu.

Errealitatea den moduan ikusi nahi dutenek onartu beharra dute garai honetan arazoak eta liskarrak negoziazioaren bitartez konpontzea dela arrazoizko bide bakarra nazioarteko harremanak garatzeko. Gure Amerikarako bidaiak eta Eisenhower presidenteak Sobietar Batasunera laster egingo duenak, biek lagunduko dute —hori pentsatu nahi dugu, behintzat— auzitan dauden arazoei buruzko iritzi zintzoak elkarri adierazten, hobeto ulertze aldera.

Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak aukera baten aurrean daude: bakean bizi edo beste gerra baterantz jo (...)

New Yorkeko Economic Club

1959ko iraila


Iturria: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 51.


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.