1/
Nuben lrun'go plazan
ezagutu dama,
arrezkeroztik ·maiteangana
biotzak narama. Ja, jai!
2/
Amoriuan berri
uste nuben, baiño
nik ez nekian ori ezagutu
nuben arteraiño.
3/
Txukun orrazturikan
ille burukuak,
ta peinetillak Eibarren urrez
grabatutakuak.
4/
Ortzak erakutsirik
irripar ezpaiñak,
Apirillian intzari gisa
sasi -krabeliñak.
5/
Zerua ozkarbi gisa
urdiñak begiak,
Norteko izarrak keiñuka kir-kir
dan bezin argiak.
6/
Zuri-gorri arpegiaren
koloria,
esan zeikian zala San Juan-
s agarran loria.
7/
Esmeralda piñekin
belarritakuak,
ama beriak iñude zala
ibillitakuak.
8/
Lepotik paparrera
zintzilik medallak,
urre-zillarrak aiek lotzeko
katearen mallak.
9/
Esku-atzaparretan
urrezko eraztunak,
brillantiekin emezortziña
kilateko astunak.
10/
Txanbra piña kostia
iru duro kana,
gona ozt-ozta belaun koskorrak
estaltzen zizkana.
11/
Gerria liraña ta
bularrak senduak,
kurpiñuakin biri-biribil
ondo zuzenduak.
12/
Zankuak ziruriten
tornuan egiñak,
eta txepetxak bezin airosa
zebilzkian oiñak.
13/
Juan nitzan Larratxipe'n
bizi dan etxera,
biotzetikan maite nubela
adieraztera.
14/
«Gurasuak il ziran,
dauzkat iru anai,
etá zurekin esposatzerik
oiek ez dute nai.»
15/
«Ezagutzen al naute?»
egin nion galde.
«Esaten dute zu zabiltzala
jan da eran debalde.»
16/
«Futbolista on bat naiz»
esan nion gero.
Erantzun zidan: «Nere ondotik
juan zaitez aguro!
17/
Enbusteria asko
bañan diru gutxi,
toki txarrera zera aldaba
jotzera iritxi!»
18/
Galde zidan: «Abogau
onen bat al zera?
Zapata zarrak, koipez betia
soiñian trintxera. »
19/
«Laister jarriko naute
erriko alkate!»
Erantzun zidan: «Egingo dezu
mesede ainbat kalte!»
20/
«Lanian saiako naiz
poxpolo-fabrikan! »
«Senartzat ez det artu nai zure
moduko alperrikan!»
Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea. Bergara'ko
Iosu Oregi'ri jasoa.