Olerkijak - Oraingo bizkai-bizkaŕak


Oraingo bizkai-bizkaŕak
pages 27-29


ORAINGO BIZKAI-BIZKAŔAK[1]



I

Abeŕijak Bizkaya ixena dau:
Bizkaŕdi bat zan len bere;
Baña orain daukazan bizkaŕak
Ixena zikintzen dautse.

¡Auxe da, anayak, zorigeztua;
Au lots andija da argiro!
Bizkaya'ri bere ixena berez
Garbi geratu etxako.

II

Mendijetako bizkaŕ zabalak
Aratu egixuz ondo,

Ta idoroko dozuz motzalez ta
Montzezs beterik osoro.
¡Auxe da...

III

Bizkai-semien bizkaŕ senduak
Aŕotzak ezaŕitako
Kate lotsadizko zama aztuna
Pozik dakaŕe polito.
¡Auxe da...

IV

Baña euron bizkaŕak senduak
Dira, ta kate-ganian
Euron buruben saltze-diruba
Ezaŕtzen dabe askotan.
¡Auxe da...

V

Gauŕko Bizkai-alaba eruok
Eztabe nai kopetarik:

Bizkaŕetik jasota ule edeŕa
Dakaŕe, motzak letxerik.
¡Auxe da...

VI

Bizkai onetako bizkaŕdijan
Ezta inun bizkaŕ zindorik,
Bizkaŕ gustijok dagozalako
Gusti-gustiz motzaturik.
¡Auxe da...

VII

Gitxi dira Bizkai-seme onak,
Gitxi dira bizkataŕak;
Gitxi, bizkataŕtsaun-zamea
Zintzorik dautsen bizkaŕak.
¡Auxe da...

1896'gko Iŕilan.

  1. Abesetan da au letxe:
    -Ai, ai, txiki ¿nungua zara?
    Jauna, ni Maŕkiñekua...