eban zelako lelantoni eukan aurrian, eta, badaezpadan, jarraitu eutson onen oker-aditziari.
— Ezautu ez ostera! Bai ta... aizkide andijak gara.
— Ene ba! Ta zelan dabil bera? Ondo bixi da?
— Gitxi gora-bera neu lez. An ezta oi beste bixikerarik. Danak arlote, danak zorriz, ardiz, soñeko zarrez ta nekez beterik.
— Ai ene Jaungoikua! Juane koitadue! Nok uste ixan biar olakorik? Bigurtuko zara bertara barriro?
— Bai, aldi andirik ezta igaroko ni ara juan orduko, uste dot beintzat.
— Orduban eruan biar dautsozuz gauzatxoen batzuk, nire bijotzeko Juane ain txarto bixi ez dadin.
— Bai, bai, pozik be; ataraizuz, ataraizuz gauzok.
Atara ta emon eutsozan ba, diruben batzuk, soñeko barrijak toloztuta maletatxo baten, eta ganera gorantzi andi ta ugarijak Juane koitaduarentzat.
Zerutarrak alde-eginda gerotxuago, agertu zan nundik-edo-andik emakume aren bigarren senarra. Emaztiak esan eutson:
— Bakixu? Juanen izparrak gaur euki dodaz.
— Arranua! Nundik artu dozuz ba?
— Oraintxe emen egon dan gixon bategandik; izpar txarrak ekarri dauz.
Azaldu eutson gero senarraki zelan emon eutso-