Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/14

Orri hau berrikusia izan da

beti nagi aurkitxen diranak, beste gauzetarako bizkorrak ixaten dozak baña.

— Enaz ni ba arretarikua. A zan atsegiña nik euki nebana igandian! Eta, jente nagija dagola ain gauza ederrerako diñozu? Ziñestu be ezin leiteke.

— Mutil! ori dok, ori, kristiñautasuna: ua, ua, bide orretatik, eta neuk dinokat deun andi bat ixatera elduko azala.

Larunbata gabean, amesetan egin eban mutillak, okela-zati, bixigu-erre, ogi-zuri, gaztae, pitxerkada ardao ta beste onelango gauzakaz. Itzartu zaneko urten arin ogetik, arrapataka jantzi ta bizkor kalerantz, abo gustija gozotuta, gora-goraka atsegiñan atsegiñez.

Kalera eldu zanian, entzun zan Mezatarako azkenengo txillin-otsa, ta agaitik ikusi eban jentia arin elexerantz; berau be arin-arin juan da sartu zan erdi ingururaño. An gelditu zan begira alde gustijetara, ta ikusi ebanian etorten ziran gustijak ur bedinkatu-ontzijan sartzen ebezala euren eskuak eta gero arpegira edo (berentzat) abora eruan, ariñeketa baten juan zan bera be, ta beso gustija sartuta ibili zan la zatijen bat aurkitxeban, baña alperrik, an saldea baño besterik ezegualako.

— Ederra jokatu yaustiek! esan eban agin-artian.

Geratu zan gero baster baten ixillik eta adi; ta izkaldija asi zanian alde-egin eban gogait eginda.

Etxeratu zanian, bai-diñotso ugazabak: