Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/15

Orri hau berrikusia izan da

— Ona emen gure kristiñau zintzo au be, zintzorik ba'dago iñun!

Mutillak arpegi illundubagaz:

— Gaur ederrak emon daustiez.

— Zer ba? Jo egin abe ala? Ta zegaitik? Mezatara juatiagaitik? Zorionekua az, gauza deunakaitik nekiak igaroten asi azalako; esan neuan nik deun andiren bat ixango intzala, jarraitxen ba'eutsokan asiriko bidiari: Eta, zelan ixan dok?

— Berandutxu eldu naz gaur bai, ta saldea baño besterik eztauste itxi. Itxaron dot gero puskatxu baten, baña ezer bereez. An aurrian iru gixon, saku antzeko gauza batzukaz jantzita, ibili ta ibili batera ta bestera, nik eztakit zer egiten; beste bat ostera sabai-ganian iru milla txilibitu joten; alkarri didar bat edo beste egiten ixan daustie, ulertu ezin leikian eraz; geruago igon da beste bat lexibontzi baten ganera, ta asi da agiraka ta didarrez gustiz asarre. Auxe ikusi dodanian: «ezer artu ez da nik zegaitik entzun biar yuadaz ba olango demoniñokerijak?» esanda, alde-egin dot. Urrenguan, enaz azkenen juango.

— Bakik nora juan biar dokan ik?... Kortara!... antxe daukak lekurik egokijena, astotzar arrayo orrek. Eztausku azkenian deun txar txarrak urten mutil eder onek!