Orrialde:Abarrak - Evaristo Bustintza - Kirikiño.pdf/7

Orri hau berrikusia izan da

barre batzuk eragitekuak ixanik, euzkeraz irakurten bape zalia eztanak onakoxiak atsegiñez artu leiz, ta eurok, abarrak lez, bere goguan sua biztu.

Euzkera ziatzaren zalia ba'zara, urrian sarri musturra okertuko dozu irakurgaitxu oneitan aurkituko dozuzan erderatiko itz ugarijak ikusita; baña gogoratu eikezu eurok eztirala idatzi eun urte geruagoko euzkeldunentzako, ezta gaur euzkera ziatz-ziatza ta erdel-antz apur bat daben itz bakua jakin eta erabilli oi daben euzkeldun banakarentzako bakarrik be. Ez, eurok idatzi dira gaurko euzkeldun geyenak dakijen euzkeraz, geyenak irakurri ta ulertu al dagijen euzkeraz.

Irakurgaitxu geyenak lendik argitalduak dira izparringi baten edo bestian. Urte asko dala Bilbao'n, Azkue abade jaunaren artezkuntzapian agertzen zan izparringi asteroko eder -ederrian, Euzkaltzale'n, argitaldu ziran: Zerutar bat, Deun ixateko bidian, Azeri azartuak ollua darua, Aurrerapen ikaragarri bat osakuntzan, Itoxurak ziñaldari.

Geruago uri onetan bertan urte bijan bixi-ixan zan asteroko izparringi «Ibaizabal»-en argitaldu ziran: Peru Makur, eta Azerijari Azerija.

Euzkadi ingurtijan argija ikusi eban lenengoz onexek: Garagarrillean edurra.

Eta Euzkadi egunerokuan urten dira argitara: Aratoste, Urte barri barri, Kukua entzuten, Ziñaldari arteza, Tximistargi barrija, Alkar aitu obe da alkar il baño.