Orrialde:Axentxi Ta Kontxexi (1914).pdf/4

Orri hau berrikusia izan da

AŠENCHI. A, bai: Burdin azpiko...

KONCHEŠI. Andre bat... kokotz aspiya bizarrez betia duben bat.

AŠENCHI. Ber, bera. Andre Mikela Antoni. Arren semia da bada, igandietan etortzen dan mutil koškor bat, Lonbardino...

KONCHEŠI. Bernardino izango da.

AŠENCHI. Ez dakit nik baño, Lonbardino deitzen diyote. Badu buru bat illargiya bera baño aundiyagua. Betia baldin badu a zer mauka gurasuentzat, ¡ja! ¡ja! (Juaten da.)

KONCHEŠI. (Išil aldi chiki baten ondorian.) Onek ere ez du guraize billa ausora juan biarrik. (Ašenchi-ren gatik.) Badaki, badaki. (Iširi ta asten da lanian.) Lan ortan aurrekuen oñ berekua da. Beti esan oi da orren echekuen gatik, mingain charrekuak dirala, ta aurrera ere ala izateko ichurak dituzte. Ez dakit nik nola duten iñorentzat marmarizuan aitzeko griñ char ori. Eziñ eraman det nere aurrian besterentzat gaizki esatia. Orrengatik ez det juan nai andre Prudenchi-enera,. abo-zabal eta mingaiñ-luše jende ayen tartera, ta... Ašenchi-k ere badu ayen antza piška bat.

AŠENCHI. (Sartubaz.) Echerako mandatu bat zuben. (Iširi ta asten da lanian.) Gauza bat esateko zenbat aldiz berriztu diran: «Ene matia etzaizu astuko e, amari esango diyozu matia e...», eta matia gora ta matia bera... aztu-re egin zait iya zer mandatu zuben.

KONCHEŠI. Baserritarrak ala dituzu.

AŠENCHI. Zer kirtenak diran.

KONCHEŠI. Ez chikiyak ere.

AŠENCHI. Asto tartian jayo, asto tartian bizi, ta...

KONCHEŠI. ¡¡Ai!! (Jostorratzakin zulatuko du biatza ta karraši ikaragarri bat egingo du.)

AŠENCHI. ¿Miñ artu al dezu?

KONCHEŠI. ¡Ai! ¡Ai! Orra zure berriketakin zer egin zaitan.

AŠENCHI. ¿Nere, berriketakin?

KONCHEŠI. Bai, išildu gabe ari zera mundu guziyentzat gaizki esaka ta...

AŠENCHI. ¿Ni? Zuben echeko kontubak dira oyek. Zubek zerate orlako gaizkiezaliak.

KONCHEŠI. ¡Lotsagabia! Gu ez baño zubek zerate. Erri guziya arrituba dago zuben mingain zitalakin.