dagotzula, zuri zor zaitzula, eta arrazoiñez orai ere zuri presentatu behar zaitzula. Eta guztiz ere zure zerbitzari ttipi hunen trabaillu aphur haur, gerotik gerora egitekoen luzatzeak, zenbat kalte dakharkeien, zuk hain ongi dakizun pontu haur, nori egonen zaika zuri ezpadagotzu? Nork kidatuko, nork ostatuko du, zuk ezpadezazu?
Zure gerizan doha: zure itzalaren azpian benturatzen da, errezibi ezazu bada, defenda ezazu, alde zakitza, egiozu begitarte. Ediren bedi liburutto hunetan, Echaus eta Echausen omena eta izena. Zeren halatan eta harekin batean, ibiliko den lekhu guztietan, burua gora ekharriko du, burupe izanen du eta nehoren guti beldurrik, iendartera, bere begitartea, ausartki atherako du.
Bai ordea ioan zara: lekhuz aldatu zara: hemengo aldia egin duzu.
Orrialde:AxularGero.djvu/11
Orri hau berrikusia izan da