ru-eragotzkarri bezala, liburutto baten, bi partetan partiturik, gero hunen gaiñean egitera.
Eta nahi nituzkeien bi parteak elkharrekin, eta batetan athera. Baiña ikhusirik zein gauza guti edireiten den euskaraz eskiribaturik, gogan behartu naiz eta beldurtu, etziren bideak asko segur eta garbi, baden bitartean zenbait trabu edo behaztopa-harri. Eta halatan hartu dut gogo, lehenbiziko parte hunen, lehenik benturatzeko, eta berri iakitera bezala aitzinerat igortzeko. Hunek zer iragaiten den, zer begitarte izaiten duen, eta nor nola mintzo den, abisu eman diazadan. Gero abisu haren arauaz ethorkizunerat gobernatzeko: eta bigarren partearen kanporat atheratzeko, edo barrenean gelditzeko eta estaltzeko.
Badakit anhitzek miretsiko duela eta edirenen arrotz eta estraiñio, ni lan huni lotzea. Zeren anhitz izan baita orainokoan, eta baita orai ere, ni ez bezalakorik, ni baiño hunetako gaiagorik, eta anzatsuagorik, ezpaitute guztiarekin ere, orainokoan, hunelako materiatan, hunela ausartziarik eta eskudantziarik hartu. Baitirudi ezen asko behar lizatekeiela arrazoin haur ene gibelatzeko eta geldi arazitzeko ere. Baiña ene kontra dela dirudien arrazoin hunek beronek, ni esportzatzen eta aitzinatzen nau, hu-