bere etsai guztiak, baiña ordenatu zuen, edo permititu, geldi zekien bethiere zenbait bakhotx eta hondar iratzartzeko, ernatzeko, eta alfertzetik begiratzeko.
Irabazi zutenean Lazedemoniakoek bere fronterako hiri etsai bat, mugakide zuten bat, erran zuten Lazedemonia hartako bereko gobernariek: Sublata est pubis nostrae palaestra, non habebunt post hac, quibuscum luctentur adversarios (Plutarc. in Aphothe). Egin da gure iende gazteaz, eztute hemendik aitzina ihardukitzeko paradarik izanen eta ez borrokatzeko etsairik.
Lazedemoniako hek berèk etzuten desegin nahi izatu hiri kontrast bat, bethiere bere kontra eta etsai izan zuten bat, erraiten zutela, ezen, hiri hura zela, Iuventutis cotem: gaztetasunaren zorrotz-harria, zeren gaztèk han bere indarra eta antzea frogatzen, zorrotzten, eta herdoiltzetik begiratzen baitzuten (Plutar. ibid.).
Hunen arauaz ihardetsi zuen Kleomenes Sparziako hark ere, galdegin zeraukatenean, ea zergatik hala bere meneraz gero, etzituen bere etsai Argiboak desegin? Ut habeamus qui iuventutem nostram exerceant (Plutarc. in Laco.). Eztitut desegin, dugun amorerakgatik nork gure iende gaztea zertako den froga dezan.