har zuela eta halakoak bizia zor zuela, eta hala edekitzen zioten (Laert. lib.). Eta on lizate orai ere, halakoekin hala egin baledi.
Solon handiak ordenatu zuen, ezen aita batek bere semeari ofiziorik erakusten etzioenean, etzela seme hura bere aitaren faboratzera, beharrean ikhusiagatik ere, obligatu izanen (Plutarc. in Solone.). Zeren ofiziorik ez erakusteaz, alfer eta gaixto izaiteko bidean eta perilean utzi batzuen bere aitak.
Gimnosophista zerizten iende batzuek hain gaitzesten zuten alferkeria, ezen bethiere, afalaitzinean deitzen baitzituzten presuna gazteak beregana, iakiteko ia zertan iragan zuten eguna, eta baldin frogatzen bazeien alferkeriarik, etzerauen afariak gaitzik egiten (Patricius lib. de republica).
Katon Zensorino hartzaz irakurtzen da (zeiñek baitzuen alferren gaiñean esku eta bothere) ekhartzen zeraukatenean gizon bat bere aitzinera, akusaturik, erraiten zela ezen alferra zela, berehala lehenbiziko gauza eskuetako larrua hazkatzen, eta ferekatzen zioela: eta baldin latz, lodi, eta gogor edireiten bazioen, ahalik eta arintkiena utzten zuela. Baiña mehe, leun eta bera bazuen, alfertzat kondenaturik, falta gutigatik ere bortitzki gaztigatzen zuela (Plutarc. in vita Caton. Censor.).
Katon hark berak erraiten zuen, hirur gauzetarik, bere mendean, ahal bezanbat, begi-