ratu zela: Emazteari bere sekeretuak fidatzetik, lehiorrez ahal zihoakeiela, itsasoz ioaitetik, eta egun guztian alfer egoitetik.
Lukanoek edireiten zutenean nehork iende alferrei deus prestatzen zeruela, emaiten zuten berehala sentenzia prestatzaillearen kontra: zerere prestatu baitzuen, hura guztia gel zezala (Nicolaus de moribus gent.). Baiña nik uste dut ezen etzela halako sentenziaren emaiteko premiarik, bera baitago emana. Zeren ezpaitu halakoei prestatzailleak, koberatzeko perilik.
Indietako herri batzuetan, etzen bat ere bere gorputzaz balia ahal zitekeienik eskean ibiltzen. Itsuek ere tornuan edo arrodan bedere hari behar zuten. Apud Synas Indiae populos, caeci molas trusatiles versando, sibi victum parant. (Osor. lib. II).
Lehenagoko filosofo batzuek, ez aithortzeagatik egon zela behin ere Iainkoa alferrik, erran zuten, mundu haur, Iainkoa alferrik, erran zuten, mundu haur, Iainkoa bera bezala, eterno zela eta haste gabe. Zeren bertzela mundua egin arterainoko bitartean alfer egon beharko zuela Iainkoak. Baiña ez mundua da eterno eta ez haste gabe, eta ez hargatik egotu Iainkoa egundaiño alferrik. Zeren badu, eta bazuen lehen ere Iainkoak, munduaren egitea eta gobernatzea baiño obra handiagorik: nola baitzen, eta baita, be-