Orrialde:AxularGero.djvu/35

Orri hau berrikusia izan da

re buruaren kontenplatzea, onhestea, eta bai bertzerik ere anhitz. Ordea filosofo hek eman zuten hartan bere ahal guztiaz aditzera gauza gaixtoa eta perilosa zela alferkeria, Iainkoa baithan edireiten zela ez aithortzeagatik, erran baitzuten erhokeria handi bat, Iainkoa bera bezala, mundua ere eterno zela eta haste gabe. Eta pontu batean, mundua haste gabe zela erraitean, huts egin bazuten ere, ordea bertzean, alfertasuna gauza gaixtoa, perilosa, eta nork bereganik egotztekoa zela erakustean, etzuten hutsik egin. Zeren hain da gauza galdua eta galgarria alferkeria, non naturalezaren beraren ere kontra baita. Homo nascitur ad laborem et avis ad volatum (dio Iobek) (Job. 5). Gizona sortzen da trabailluko, eta hegaztina aireko. Nola hegaztinari emaiten baitzaitza hegalak, airatzeko, eta hegaldatzeko: hala gizonari ere emaiten zaitza eskuak trabaillatzeko.

Munduko gauza guztiek kondenatzen dute alferra. Zeren hartzaz bertze guztiek enplegatzen baitute bere denbora, zertako eginak baitira hartan. Iguzkiak arrazoiñekin erran ahal diazaio beranduraiño ohean datzanari: zerk aratza hor alfer-nagia? Nik atzo, hik baiño bide gehiago iragan nian, inguratu bainuen mundu guztia, eta orai ere, hi baiño goizago iaiki nauk. Zuhaitzek ere erran ahal dezakete: eztakusazue nola gu