Orrialde:AxularGero.djvu/36

Orri hau berrikusia izan da

ezkauden behin ere geldirik eta ez alferrik? Nola hazten, handitzen, loratzen eta geure denboretan eta sasoiñetan fruituz bethatzen garen?

Bada aniamalia adimendurik eztutenek ere, behintzat erleek eta xinhaurriek, arrazoiñekin erranen derakute, beha diazegula, heken nekeak, trabailluak eta ioan-ethorriak konsidera ditzagula eta, halatan agian, ahalketurik bedere, geure eginbidearen egitera, eta trabaillatzera, ernatuko eta erdutuko garela.

Erleak, hain gauza ttipiak, eta flakoak, bethatzen du mundua eztiz eztitzeko, eta ezkoz argitzeko. Eta gaitz lizateke kontatzea nola gobernatzen diren erleak elkharren artean; nola duten bere erregea, eta obeditzen duten; nola zaharrak kofauean barrena, etxeko lanen egiten, egoiten diren; eta gazteak, bere mantenuaren eta bizikaien garraion, kanpotik hari diren; nola duten bere athal-zaiña, eta behar ere bai. Zeren eztiari, nola baita gozo, eta izena duen bezala, ezti, anhitz, baitarraika, eta baitzaika aiher. Nola trabaillatzen direnek, trabailatzen eztiren alferrak eta nagiak, ezten kolpez egotzten dituzten bere konpaiñiatik. Expellunt ab alvearibus pigras (Plin.). Eta nola bertzerik ere anhitz gauza egiten duten, eta guztiak hain ordenantza handiarekin, non baitirudi ezen