Orrialde:AxularGero.djvu/40

Orri hau berrikusia izan da

eta onen iateko baizen. Zerbitzariak alfer egoiteaz beraz, gaizkirik ez eginagatik ere, merezi du gaztigu. Zeren San Krisostomok dioen bezala: Nihil boni facere, hoc ipsum est malum facere (Chrysos. hom. 16 tom. 2). Ongirik ez egitea bera, da gaizki egitea. Eta Katonen errana da: Homines nihil agendo, male agere discunt. Ez deus egiteaz beraz ikhasten da gaizki egiten. Otiositas est mater nugarum, noverca virtutum (Bernard. lib. de consider. cap. 11). Alfertasuna da ergelkerien ama, eta berthutèn ugazama. Eta halatan ergelkeriek, erhokeriek eta bizio suerte guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute; baiña berthutèk eta obra onèk, ihes. Zeren nola baitute ugazama, baitakite, eztuketela harenganik, begitarterik eta ez ongi ethorririk.

Erraiten du Iob sainduak, deabruaz mintzo dela: Sub umbra dormit, in secreto calami (Job. 40). Itzalpean, kanaberaren estalgunean eta gerizan egiten du bere loa, han pausatzen du. Kanaberak, nola baita zuhaitz alferra, fruiturik iasaiten eztuena, eta barrenean ere hutsa, signifikatzen du presuna alferra. Eta hartan, nor bere ostatu jakinean bezala, ostatatzen da deabrua. Hargatik erraiten zioen San Jeronimok bere adiskide bati: Facito