Orrialde:AxularGero.djvu/43

Orri hau berrikusia izan da

Presuna alferra edukazu galdutzat eta hiltzat. Eta handik erraiten du Senekak: Otium sine litteris, est vivi hominis sepultura (Senec. epis. 28). Letra gabeko aisia, deus eztakienaren alferkeria, gizon biziaren hobia da, eta sepultura. Zeren deus eztakiena, eta egiten ere eztuena, presuna hillaren eta ehortzirik datzanaren pare baita. Omnium vitiorum quasi magistra quaedam atque origo otiositas, (dio San Krisostomok) (Chrys. hom. 36 tom. 2). Bizio guztien eta pensu gaixto guztien zimendu, ithurburu eta maestru bezala da alfertasuna. Zeren ithurritik ura bezala, alferkeriatik ere sortzen baitira gaixtakeriak.

Handik heldu da probetasuna, errumeskeria, eskean ibiltzea eta bai ohoin izaitea ere. Pigritia est nutrix aegestatis, dio Senekak (Senec. Lib. de benef.). Nagitasuna da nezesitatearen eta probeziaren unhidea eta haz-ama. Eta erraiten du Spiritu Sainduak ere: Omnis piger in aegestate est (Prov. 2). Nagia bethi da behar, eskas eta errumes. Qui furabatur, iam non furetur, magis autem laboret, ut habeat, unde tribuat necessitatem patienti, dio Iondone Paulok (Ephes, 4). Ebatsten zuenak, eztezala ebats, baiña trabailla bedi, manaia bedi, eta halatan izanen du bere eta bertzeren. Erran nahi du, baldin trabaillatzen bada, eztuela ebatsiko, eta ez errumeskeriakik ikh-