Orrialde:AxularGero.djvu/44

Orri hau berrikusia izan da

husiko. Aegestatem operata est manus remissa, manus auten fortis divitias parat dio Spiritu Sainduak (Prov. 10). Esku laxoak eta alferrak, probetasun dakharke, baiña bortitzak eta trabaillariak aberatstasun biltzen du.

Otiosus Esau amisit primatus benedictionem, quia maluit accipere quam quaerere, dio San Anbrosiok (Ambros. epis. ad Vercel.). Esau alferrak galdu zuen bere lehentasuna, zeren nahiago izatu zuen hartu, ezen ez bilhatu. Hala egiten dute bertze iende alferrek ere: nahiago dituzte bertzeren onak zuzen edo makhur hartu, eta bereak ere bahitu, eta saldu, trabaillatu baiño. Eta gero ezin har dezaketenean eta ez ebats, eta bahitzekorik eta saltzekorik ere eztutenean, abiatzen dira eskean bataren eta bertzearen forogu, anhitz beltzuri eta bekhaitzkoa izaiten dutela, eta atheak ere maiz, ez ikhusi iduri eginik hertsten zaiztela. Badirudi ezen haur eman nahi zuela aditzera Spiritu Sainduak, erran zuenean: Substrahe pedem de domo proximit tui, ne quando satiatus oderit te (Prov. 25). Gibela ezazu zeure oiña adiskidearen etxetik, ez han maiz ibil, ase eztezazun, higuin etzakitzan, eta gaitzets etzaitzan. Zeren San Anbrosiok dioen bezala: Qui frequenter ad alienam mensam convenit, otio deditus est (Ambros. in epis. ad Thes. cap. 2). Bertzeren mahaira maiz biltzen denak, badirudi alferkeriari emana dela.

Eta halakoa eta halakoak, haiña eta haiñak