Orrialde:AxularGero.djvu/45

Orri hau berrikusia izan da

maiz dira gaizki eta on-behar. Baiña aldez eztira urrikalkizun; zeren bere faltaz, trabaillatu nahi gabez, eta ethorkizunera ez behatuz halakatu baitira. Paga bezate beraz iragan duten aisia, eta alferkeria, presenteko penaz eta trabailluaz, leheneko asea eta soberania, oraiko goseaz eta eskasiaz. In omni opere bono erit abundantia, ubi autem verba sunt plurima, ibi frequenter aegestas (Prov. 14). Trabaillu onean izanen da franko eta frankia, baiña hitz anhitz den lekhuan, maiz da probetasuna eta eskasia. Alferrak xoil dira hitztun eder, solhasturi handi: heken konpaiñian zarenean, ezta zure aldirik, zu baiño hek hobeki enzunak dira, hekentzat da audientzia guztia, hei dagote mundua ahoa zabaldurik, eta beharriak ernaturik beha. Ordea gero azkenean hek eskale eta zu emaille. Haur da alferkeriatik edo nagitasunetik heldu den irabazia, probezia, errumeskeria, bataren eta bertzearen karga, eta forogu izaitea, ondore gaixtoa, kalte handia.

Baiña kalte guztien gaiñeko kaltea, alferkeriatik heldu den handiena, zeiñi narraikola erran baitut nik, oraiñokoan erran dudan guztia, da luzamendua, gerotik gerora ibiltzea. Zeren nagi-alferrak eztu behin ere arraiten, egun. Bethi bihar, bethi gero, bethi luzamendu. Alfertasuna da gero guztien ithur-burua, zimendua eta ama; egiteko