Orrialde:AxularGero.djvu/5

Orri hau berrikusia izan da

ho- Gerotik gerora ibili naiz, eta hala dabillanari gerthatzen ohi zaikana egin zait niri ere.
Baiña guztiarekin ere, neure obligazino handiek, ontasun errezibituek, eta bethiere, ene alderakotzat, obrekin batean, erakutsi duzun borondate borondatetsuak, ezterautate utzten, ondotik bedere, zutzaz orhoitzapen egin gabe, liburutto hunen, kanporat atheratzeko, ausartziaren hartzera.
Zeren iduritzen zait ezen oraiño bizi zarela, begien aitzinean zaitudala: eta halatan, hala baitzinitut bezala, mintzatu nahi natzaitzu.
Aita prestu ohorezko bat hiltzen denean, ondotik gelditzen den seme emazurtza, anhitz lekhutan da bere aitaren amoreakgatik, ongi ethorria, eta erraiki errezibitua. Liburutto haur da emazurtza. Posthumus. Aita hillez gero