gogoan eta borondatean, denbora guztia iragaiten zaiku.
Erran komuna da infernua desira onez bethea dagoela. Zeren han direnek obratu ezpazuten ere zenbait desira on bedere izan zuten. Ezta nehor ere hain gaixtorik, zenbait aldiz, bere gaixtakerien utzteko gogoa ethortzen etzaikanik, eta zenbait desirkunde on ere izaiten eztuenik. Ordea desirkunde on hek berak eztira asko. Zeren hek lorea bezala dira. Eta nola hartzen eztuen loreaz, itxatxetkitzen eztenaz, botean edo ninikoan galtzen denaz, ezpaita probetxurik, hala borondateaz beraz, desira hutsaz, xoillaz eta bakharraz, obra ahal ditekeiela, obratu gabe gelditzen denaz, ezin dateke probetxurik eta ez fruiturik.
Alferrari erran behar zaika, dagiela, eta nagiari, higi dadilla: eta hala bata, nola bertzea, biak orobatsu baitira, biak dira borondate huts: eztira nahikunderik, desirkunderik, gogorik eta gutiziarik baizen. Eta gutizia hek berak dira penagarririk asko. Desideria occidunt pigrum, erraiten oi da (Prov. 2). Ignavis semper sunt feriae, nagientzat eta alferrentzat egun guztiak dira besta (Adagium). Baiña hobeki erran liteke, halakoentzat, bestak ere astelegun direla. Zeren trabaillariak bere trabailluan baiño, anhitzetan ere alferrak, bere alferkerian trabaillu gehiago edireiten bai-