Orrialde:AxularGero.djvu/58

Orri hau berrikusia izan da

arekin solhasean daudezilla, meza enzun gabe, besta egunean utzten dute: hitz guztiaz, ez eta bai asko den lekhuan, arnegu eta iuramentu egiten dute, eta gero erraiten dute: baldinba, ez ahal naiz hunengatik, hunein gauza aphurragatik, eta hunein erraxki egin dudanagatik ifernurako? Bada erran nahi deratzut ezen zeren horrein gauza erraxean, aphurrean eta ttipian zeure laxotasuna eta Iainkoaren manuaz kontu guti egitea erakutsi duzun, aldez are horigatik ifernurako zarela.

Baldin Iainkoak manatu bazinitu, egun guztiak barur zindezilla, zur baten edo harri baten gaiñean, ohetan sarthu gabe etzin zindezilla; zilizio bat, zerdazko gerriko bat, larru arras bethi ere erabil zenezala; edo finean, hunelako bertze manamendu gaitz bat eman baleratzu, badirudi etzatekeiela miretsteko, ez konplitzea, eta ez konplituagatik ere izan zendukeiela zerbait desenkusa eta estakuru. Baiña gauza ttipian eta erraxean, sagar baten debekuan, zer desenkusa, zer estakuru ahal dukezu?

Adanek anhitz fabore eta abantail errezibitu zuen Iainkoaganik, eta gero heken guztien buruan, zuhaitz bat seiñalatu baitzioen, bertze guztietarik bai, baiña haren fruitutik etzezala ian. Manamendu erraza, debeku ttipia ibeni zeraukan; eta guztiarekin