gero, bertze urthean onduko garela; orduan hunelako eta halako deskargu eginen ditugula, beraz badakigu eztela anarteraiño izanen, bitartean igurikiko zaikula, edo behintzat erraiten eta egiten bedere badugu, baikiniaki bezala.
Guk nahi genduke egin geure bizitzeaz, eta bizitzeko denboraz, oihal puska batez egiten duguna. Oihalaren parte bat, neurtzen eta ordenatzen dugu kapatako, bertze bat iakatako, eta gaiñerakoa behar diren bertze soiñekoen egiteko. Hala bada, oihalaren bezala, geure bizitzearen ere iaun, iabe eta nabusi baikina bezala, ordenatzen dugu bizitzearen parte bat, eta parterik hoberena eta gaiena, gaztetasuna, munduarentzat, eta gero gaiñerakoa, gaixtoena, zahartasuna, Iainkoarentzat. Quod in manu fortunae positum est, disponis, quod in tua dimittis, dio Senekak (Seneca de brevitate vitae cap. 9). Ethorkizuneko gauzak, fortunaren eskuan eta benturan daudezinak, nahi ditutzu oraidanik gobernatu, trazatu eta destatu: eta presentekoak, zeure eskuan dituzunak, utzten ditutzu galtzera: duzunaz eztuzu konturik egiten, eta eztuzunaz egin gogo duzu mirakuillu. Orai Iainkoak emaiten derauzkitzun bizitzea, osasuna, indarra, antzea eta onhasunak nahi ditutzu Iainkoaren beraren kontra zabiltzala higatu eta galdu, eta gero, oraiño eman ezterauzkitzunak eta benturaz
guero, bertce urthean onduco garela; orduan hunelaco eta halaco descargu eguinen ditugula, beraz badaquigu eztela an arteraiño içanen, bitartean iguriquico çaicula, edo behintçat erraiten eta eguiten bedere badugu, baiquiniaqui beçala.
Guc nahi guenduque eguiñ gueure bicitceaz, eta bicitceco demboraz, oihal puscabatez eguiten duguna. Oihalaren parte bat, neurtcen eta ordenatcen dugu capataco, bertce parte bat, iacataco, eta gaiñeracoa behar diren, bertce soiñecoen eguiteco. Hala bada, oihalaren beçala, gueure bicitcearê ere iaun, iabe eta nabusi baiquina beçala, ordenatcen dugu bicitcearen parte bat, eta parteric hoberena eta gaiena, gaztetasuna, munduarentçat, eta guero gaiñeracoa, gaixtoena, çahartasuna, Iaincoarentçat. Quod in manu fortunae positum est, disponis, quod in tua dimittis, dio Senekak (Seneca de brevitate vitae cap. 9). Ethorquiçuneco gauçac, fortunaren escuan eta venturan daudecinak, nahi ditutçu, orai danik governatu: traçatu eta destatu: eta presentecoac, ceure escuan dituçunac, utzten ditutçu galtcera: duçunaz eztuçu conturic eguiten, eta eztuçunaz eguin gogo duçu miracuillu. Orai iaincoac emaiten derauzquitçun bicitcea, osasuna, indarra, antcea eta onhasunac nahi ditutçu Iaincoaren beraren contra çabiltçala higatu eta galdu, eta guero, oraiño eman ezterauzquitçunac, eta venturaz