Orrialde:AxularGero.djvu/7

Orri hau berrikusia izan da

cantabres fina, naturala eta egiazkoa.
Zu izan zara Echaus, mendi Pirinioetan, Alduideko hegaletan, bethiere zentinela, eta begiraille bezala, iratzarririk, dagoen iauregi eta gaztelu handi, eder, noble hartako seme. Hango Bizkondeak eta seme guztiak izatu dira bethiere, egundaiñoz gero, erregez enplegatuak, estimatuak, fin eta leial frogatuak. Eta bai egiazko fedearen eta legearen defendatzaille, eta aitzinatzaille buruzagiak ere.
Nafarroa behereko parte hetan, bertze anhitz lekhutan bezala, lege katolika saindua, iduriz flakatzera, kordokatzera eta erortzera zihoanean, badaki munduak nola zure aita Iauna, bere etxeaz, onez eta biziaz ere kontu guti eginik, ioan zen Donapalaiora, non baitzen orduan Nafarroako Parlamenta. Eta han ausartzia handi batekin, bere bihotz giristino noblearekin, hasi zen, ezpata biluzia
es-