Orrialde:AxularGero.djvu/8

Orri hau berrikusia izan da

kuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala, erraiten zuela: Omnis qui habet zelum legis, statuens testamentum exeat post me (2 Mach 2). «Ea giristinoak, giristino izenarekin, izana duzuenak, bertze egiteko guztiak utzirik hurbil zakizkidate, iarraiki zakizkidate eta egiazko legearen eta fedearen mantenatzen eta sostengatzen, lagun zakizkidate». Eta hanbat egin zuen, non bere herria eta ingurunekoak ere, hetan sartzera zihoan eritasunetik begiratu baitzituen. Eta gero handik hartako herraz eta mendekuz bere iauregi ederra erre zioten. Hunelakoak ziren zure aita Iauna eta bai bertze aitzinekoak ere.
Bada eztuzu zuk ere zeure arrazaz ukhatu, etzara zeure leiñutik eta ethorkitik hastandu, berezi eta ez aldaratu. Zeren zuk ere Baionako Ipizpiku zinenean, eta bisitan zenenbiltzanean ikhusirik ezen,