Orrialde:Berso berriac Virgiña Aranzazucoaren coroacioan.pdf/1

Orri hau berrikusi gabe dago


BERSO BERRIAC

Virgiña Aranzazucoaren Coroacioan

PELLO, ERROTARIAC JARRIAC.


CANTASTEA
Erregu eguin zazu
Ama gugatican,
Irten gueran medioz
Bada zugatican;
Cuadrilla aundia gatoz
Asteasutican,
Virgiña orri agur bat
Eguitea gatican.

1
Aloña mendian dago
Virgiña bat arantzan,
Cer bait esan nai nuque
Orren alabantzan;
Lagunduco dirala
Nago esperantzan
Beragatic asi naiz.
Orren confianzan.

2
Lagunduco dirala
Nic daucadan poza,
Artu dedan medioz
Orren esperantza;
Bestela nerez ez naiz
Ecertaco gauza,
Amparatu nazazu
Santa milagrosa.

3
Aloña mendian ori
Arantzan jarri zan,
Ez da presentatuba
Utsaren pesquizan;
Arc ondo ceraquien
Guc premia izan,
Guri lagundutzeco
Cerutic jetsi zan.

4
Ejemplo au nai nuque
Ondo eracustea,
Aundia da gugatic
Cerutic jestea;
Poz aundia beagu
Ori icustea,
Orrec ez du mereci
Bacarric uztea.

5
Coroacio bat degu
Aranzazu mendian,
Ure icustea gatoz
Chit gogo aundian;
Arzai on bat artuta
Gueren compañian,
Virgiña adoratzeco
Bear dan neurrian.

6
Promesa cumplitzera
Gatoz borondatez,
Ondo deseatuta
Aspaldico partez;
Acordatcen guerala
Gueren Ama batez,
Bete gaitzatzu cere
Doay ta virtutez.

7
Zure seme ta alabac
Gatoz zuregana,
Cergatican ceraden
Gure danon Ama;
Ez da misterio ere
Ama baten gana,
Ez da gaizqui irtengo
Ara joaten dana.

8
Ama au ez det icusi
Oraindie beñere,
Amparoric ez badet
Ez da oraiñ ere;
Lagunduco digula
Pensatzen det treve,
Animatu gaitecen
Juango guerade.

9
Norbaitec esango du
Birage lucea da,
Virgiñac errespuesta
Ondo otza cera;
Ez badezu etorri nai
Ni visitatzera,
¿Ceñec lagunduco dizu
Beartzen bacera?

10
Ejemplo on bat noa
Ni eracustera,
Zuec ere sayatu
Berriz icastera;
Poz aundian goacen
Ama au icustera,
Ori lagun degula
Galduco ez guera.

11
Baliatuco zaigu
Oraingo obra onac,
Oso maite gaitugu
Euscaldunen Amac;
Apuntatuco ditu
Gure pausa danac,
Cerbait eguin lezaque
Poz ori daucanac.

12
Ama au icusitzeco
Gaude obligacioz,
Aleguiña eguiyogun
Danoc oracioz;
Presentatu gaitecen
Ara devocioz,
Baliatuco guera
Gu ango funcioz.

13
Agur eguin deyogun
Guc ara joatean,
Burua macurtuta
Humil da paquean;
Baliatuco zaigu
Egunen batean,
Berac sartuco gaitu
Ceruco atean.

14
Ara emen versoac
Oraingo berriyac,
Ama Virgiñarentzat
Consolagarriyac;
Bidean cantatubaz
Joateco jarriyac,
Asteasun bici dan
Pello errotariyac.


Tolosa: Imp.de E. López