Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/102

Orri hau berrikusia izan da

Señai abestu


Barrena'tar Miren Arantzazu'ri

Senarra gexo ogean datza,
soña oñazez beterik.
Emazte onak diru gustija
eralgi arren, alperrik.
Zoritxarraren urrats ixillak
etxian dakus bakarrik.
 
Seintxubak baña negar dagi-ta
ixilduteko, ameak
abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.
 
Miñak minduta ayots garratzak
bijotza urratzen dautsoe.
Eri zitela..., orok igeska,
bakarrik itxi daroe.
Aren begijak gorri baitagoz
negar latza darijoe.
 
Neke gogorra. Gorpuba gelan
argi orijen erdijan.
Juale itunak danba dagije
eleiz torreko ganian.
Danba dagije, itunez bete,
sartzen dira bijotzean.