Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/106

Orri hau berrikusia izan da

«Agur betiko neure asaben
etxalde argi-zurija.
Jaso balebe asaba ayek
lurpian dauken buruba...
Baña itxi daigun ixil-ixilik
galdu dan etxe minduba».
 
Seintxubak baña negar dagi-ta,
ixilduteko, ameak,
abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.
 
«Igartu dira lora landarak,
igartu dira zugatzak,
Neure ortuban umotu dira
zoritxarraren ematxak.
Lengo maitasun igali leunak
lurrera ditu ekatxak.
 
Bijotz gogorra euki biar da
asaben etxia izteko».
Eta negarrez geldiro dua
urrun aldera betiko.
Ogija billa seintxu arentzat,
gose ankerra kentzeko.
 
Seintxubak baña negar dagi-ta,
ixilduteko, ameak.
Abots alayaz abesten dautsoz
siaska abesti maitiak.
Dingilin dangalan,
Dingilin dan.