Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/110

Orri hau berrikusia izan da

Abestija


Esku orrein laztanez
gaste, urik ez loitu.
Ur gardena bakarrik
gogoen ispillu»

Neskeak esku rniaz
urari mosuba:
arri koxkor artian
ura loirik dua.
Ura kanta kantari,
neskea negarrez.
Urak esaten dautso
abostxu samurrez:

«Esku orrein lastanez
gaste, urik ez loitu.
Ur gardena bakarrik
gogoen ispillu».

Neskatxak itun dakus
ur garbija loirik.
Garbitasuna dau amets,
eta eztau pozik.
Abar puntatxu puntan
txindorra kantari,
eta abestuten dautso
neskatil leunari: