Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/114

Orri hau berrikusia izan da

Mendijetara


U
Urrun giz-otsetatik, menditara nua,
leyak ba loitzen dabe garbi dan gogua.
Bedarte-ziar nabil loratxu artian,
girin bako pitxijak irrika bidian.
Gorrotorik eztauke bedartxu oztiñak,
txori pijuak dira zugaitz atsegiñak...
Neure onduan dua latsa nausikiro,
Bijotzoi!, mustau daigun bake au geldiro!
Axiaz itz-dagije makal amestijak,
larrosakaz olgetan mitxelet zurijak,
Neketzaz eztakije zelaiko bedarrak,
euren malkuak dira oyane-altzuan;
lora polita derne iturri onduan.
Abar-leka samurrak dardar egitian
euri tantak dixuri oroldi ganian.
Loretan abirik ez dagi gorrotuak.
zerutzaz ames-dagi zelaiko goguak.
Poz-eztiz egurasten, bai, atseginkorra!
axian ego-puntan dua geure lorra...
Mendijak alde baten, bestian zugatzak,
onaño ezin eldu ludiko ekatxak!...
Oyu artega ordez, abarrots adija,
eta ur eskutatuben otoi-erasija.
Txori kantea dabil urduri sasijan,
zelan bixi naiteke negarrez mendijan?